Euskal sozialismoa Bizkaian: 1890eko Greba Handia eta Etxe Merkeak

HistoriaActualizado el 4,39 KB

Resumen

Testuak Bizkaiko euskal sozialismoaren hastapenak azaltzen ditu, Facundo Perezaguak 1886an sortutako Bilboko Elkarte Sozialistatik hasita. 1890eko meatzarien greba historikoa, barrakoien eta kantinen bizi-baldintza gogorrak eta greba horren ondorioz sortutako Etxe Merkeak ere aztertzen dira. Irakurleak greba haren testuingurua, aldarrikapenak eta sozialismoaren hedapena ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 1886an Facundo Perezaguak Bilboko Elkarte Sozialista sortu zuen tipografoen talde batekin.
  • 1890eko maiatzean Bizkaiko meatzetan lehen greba historikoa egin zen, etxebizitza duinaren eta zortzi orduko lanaldiaren alde.
  • Meatzarien etxebizitzak egurrezko barrakoiak ziren, eta jakiak kantinetan erosi behar zituzten.
  • Grebaren lehen aldarrikapena barrakoiak kentzea eta jakiak kantinetatik kanpo erosteko eskubidea izan zen.
  • Greba haren ondoren, instituzioek eta arkitektoek langileentzako Etxe Merkeak diseinatu zituzten.
  • Etxe Merkeek familia bakarrekoak, bikiak edo elkarri atxikiak ziren, lorategi eta baratze txikiekin.

Ponte a prueba

Euskal Sozialismoaren Hastapenak eta 1890eko Greba Handia

Facundo Perezagua eta Bilboko Elkarte Sozialista

1886an, Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialista (Bilboko Elkarte Sozialista) sortu zuen Bilboko tipografoen talde batekin. Denborak aurrera egin ahala, langileen bizimodua eta lan egoera zaildu egin ziren, eta lan gatazkak areagotu. Ugarienak meatzari inguruetan izan ziren, eta sozialismoa milaka langile mugiarazteko gauza zen indar politiko bilakatu zen.

Bizkaiko Meatzarien Lehen Greba Historikoa

Sozialistek antolatutako meatzarien lehen greba garrantzitsua (Bilboko Greba Handia) 1890ean izan zen. Etxebizitza duinaren eta zortzi orduko lanaldiaren aldeko lehen greba historikoa 1890eko maiatzean egin zen Euskal Herrian, Bizkaiko meatzetan. Grebaren erdigunea Trapagarango Zugaztieta auzoa izan zen, eta handik Ezkerralde osora hedatu zen. Urte berean, mundu osoan Maiatzaren Lehena ospatzeko deia egin zen, eta maiatz hartan egin zen, hain zuzen ere, Bizkaiko meatze inguruko lehen greba.

Bizi-baldintza gogorrak: Barrakoiak eta Kantinak

Meatzarientzako lehen etxebizitzak meatzeen oinetan egurrez egindako txabolak izan ziren. Meatzaritza konpainiek eraiki zituzten, eta erraz desmuntatzeko eta batetik bestera eramateko modukoak ziren. Langileak berak ziren langileburuen gidaritzapean “barrakoi” edo “kuartel” haiek muntatu eta desmuntatzen zituztenak.

Barrakoiak meatzetako langileen zaindarien eta kontratisten ardurapean zeuden, baita jakiez hornitzeko leku bakarra ziren “kantinak” ere. Etxebizitza haietan lotarako lekua baino ez zen egoten: lurrean jarritako ohol bat.

Aldarrikapen nagusiak

Barrakoiak kentzea eta jakiak kantinetatik kanpo erosteko eskubidea izan zen grebarekin egindako lehen aldarrikapena. Ortuellarako bidean oihuka egin zuten:

“Behera barrakoiak, behera kuartelak, gora greba, gora meatze ingurua, zortzi orduko lana!”

Gobernuaren Erreakzioa eta Grebaren Hedapena

Gobernuak gerra egoera deklaratu zuen. Hurrengo egunean, maiatzaren 1ean, grebalariak 21.000 inguru ziren. Hain kopuru handiari aurre egin ezinik, errepresio indarrek Loma jeneralari deitu zioten langileen altxamenduarekin bukatu eta gerra egoera deklaratu zezan. Baina hala ere, grebalariek hilaren 16an Bizkaiko hiriburuko hainbat lekutan lana gelditzea lortu zuten; besteak beste, Olabeagan, itsasadarreko fabriketan eta zama lanetako nasetan.

El Noticiero Bilbainok dio azkenean meatzarien ordezkariek Loma jeneralarekin elkartu eta jenerala barrakoiak bisitatzera joatea lortu zutela. Jeneralak “etxebizitza” haietan sentitutako higuina hitz hauekin adierazi omen zuen:

“Txerriek ere ez dute halako etxerik merezi”

Greba eta Etxebizitza Arazoaren Konponbidea: Etxe Merkeak

Meatze inguruko etxebizitzaren arazoa ez zen aipatutako grebarekin berehala konpondu. Greba baino bost urte geroago, 1895ean, meatzetako egoera lehengo berbera zen: han jarraitzen zuten barrakoiek eta hantxe zeuden kantinek. Alabaina, meatzarien greba hark ahalbideratu zuen instituzio, sendagile higienista eta arkitektoak langileentzako etxebizitza eredu egokia aurkitzeko molda zitezen. Hortik sortu ziren “Etxe Merkeak” izenarekin ezagutzen direnak.

Etxe Merkeen Ezaugarriak

Etxe haien ezaugarriek tipologia berezia markatu zuten Hego Euskal Herriko etxegintzan. Luxua zen meatzarien barrakoiekin alderatuta:

  • Familia bakarrekoak, bikiak edo elkarri atxikiak izaten ziren.
  • Lorategi txiki bat eta baratze txiki bat izaten zuten.
  • Barrualdean, gutxienez, sukaldea, komuna eta hiru logela zituzten.

1890eko grebak arrakasta izan bazuen ere, 1892ko grebak, ostera, porrot egin zuen.

Sozialismoaren Hedapena eta Tomas Meabe

Mendearen amaieran, sindikalismo sozialista Donostian indar hartzen hasi zen, eta, batez ere, Eibarren. Armagintza industria oso garrantzitsua zen herri horretan, eta sozialismoa tradizio liberal antiklerikalaren oinordeko bihurtu zen.

Euskal sozialismoaren oinarria batez ere kanpotik etorritako biztanleek eratzen bazuten ere, euskaldunak ere izan ziren tartean, esaterako Tomas Meabe. Abertzaletasunetik ihes egin eta Espainiako Gazteria Sozialistak eta La Lucha de Clases mintegia eratu zituen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen 1890eko Greba Handia?

Sozialistek antolatutako Bizkaiko meatzarien lehen greba garrantzitsua izan zen, 1890eko maiatzean. Etxebizitza duina eta zortzi orduko lanaldia eskatu zituzten, eta Trapagarango Zugaztieta auzotik hasi eta Ezkerralde osora hedatu zen.

Zer dira Etxe Merkeak?

Greba baten ondoren, instituzio, sendagile higienista eta arkitektoek langileentzako sortutako etxebizitza eredua dira. Familia bakarrekoak, bikiak edo elkarri atxikiak izaten ziren, eta lorategi eta baratze txikia zuten.

Nor izan zen Facundo Perezagua?

1886an Bilboko Elkarte Sozialista sortu zuen tipografoen talde batekin. Testuan horrela agertzen da, lehen elkarte sozialista izan zen Bizkaian.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz egin zen Bizkaiko meatzarien lehen greba historikoa?
2. Nola ziren meatzarien lehen etxebizitzak?
3. Zein izan zen grebaren lehen aldarrikapena?
4. Zer zen Etxe Merkeen ezaugarri bat?
5. Zer gertatu zen 1892ko grebarekin?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.