Euskal literatura: XIX. eta XX. mendeak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 11,35 KB

XIX. mendea

Sarrera

Gatazka, gerra, borroka eta altxamenduen sasoia. Aldatzeko eragozpenak eta ezinak. Hirurteko Konstituzionalean (1820-1823) monarkia absolutista baztertu eta Cadizen lehentxeago onartutako konstituzio liberala ezarri nahi. Porrot egin, Fernando VII.aren heriotzarekin iritsiko dira liberalak agintera. Karlisten eta isabelinoen arteko gerra zibila; I. Karlistada (1833-1839) gerrate luze eta odoltsua. Bergarako Besarkadarekin (1839) gerrari amaiera. Foruen arazo konponezina zegoen. Erregimen Zaharraren antolamendu politiko-administratiboak ez zuen nonbait tokirik estatu indartsu eta bateratua nahi zuten liberal gehienentzat. Industria Iraultzak eragindako marko ekonomiko berriak. Haize modernoagoak, 1840tik aurrera lantegi eta komunikabide berriak, demografia hazi, langileen mugimenduak eratzen hasten dira, eta eskola doakoa eta derrigorrezkoa bihurtzen da estatu osoan, gaztelania hutsean. Baina foruak erabat kendu aurretik beste gerrate latz bat jasan behar izan zuten Hegoaldeko lau probintziek (1872tik-1876ra): Azken Karlistada. Gerraren bukaerarekin ezabatu ziren betiko foruak. Hizkuntza eta kultura aldetik susperraldia bultzatu zen. Alderdi politiko eta sindikatu berriak sortu eta antolatu ziren.

Prosa erlijiosoa

Kanpotik zetozten pentsakera berriak zirela eta, elizgizonek oso kolokan ikusi zuten beren etorkizuna. Hainbeste istilurekin itxura batean ez zen sasoi egokia liburuak kaleratzeko, baina premia gorriak akuilatuta, apaizek eta fraideek ordura arte ez bezala ekin zioten lanari Bizkaian zein Gipuzkoan.

Bizkaieraz

Mendearen hasierarekin batera idazle pilatxoa hasiko zaigu eliz liburuak argitaratzen:

  • Joan Antonio Mogel, Konfesino ona;
  • Pedro Antonio Añibarro, Eskuliburua eta Lora sorta espirituala;
  • Pedro Astarloa, Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak;
  • Bartolome Madariaga, Ikasikizunak;
  • Joan Jose Mogel, Baserritar nekezaleentzako eskolia.

Gipuzkeraz

Gipuzkoan nahiko obra garrantzitsuak plazaratu ziren XVIII. mendean. Dena den, tarte luzetxo baten ondoren, XIX.ak ezagutaraziko dizkigu gipuzkeraren idazlerik klasikoenetakoak:

  • Joan Batista Agirre, Konfesioko eta komunioko sakramentuen gainean erakusaldiak;
  • Joan Ignazio Gerriko, Kristau-doktrina guztiaren esplikazioaren saiakera;
  • Frantzisko Ignazio Lardizabal, Testamentu Zaharreko eta Berriko Kondaira.

Prosa ez-erlijiosoa

Batzuetan elizgizonek egindakoak izan arren, zuzenean erlijioarekin zerikusirik ez zuten idazlanak ere sortu ziren XIX. mendean. Interesgarrienetakoa aipatu berri dugun J. Antonio Mogel, Peru Abarka egileak bi iloba idazle izan zituen: Joan Jose Mogel apaiza eta Bizenta Mogel, euskal letretan lehenbiziko emakume garrantzitsua. Haurtzaroan umezurtz geratu zirelarik, biak hazi ziren osabaren itzalpean. Esoporen berrogeita hamar alegia edo fabula argitaratu zituen. Agustin Paskoal Iturriaga, Samaniego arabarra dugu. Fábulas y otras composiciones en verso bascongado dialecto guipuzcoano liburua, moldaketa izanda ere, garai hartako alegia liburu jatorrenetakoa da. Gipuzkoako eskoletarako egin zuen Diálogos basco-castellanos edo Jolasak moduan ere izendatzen den liburua. Derrigorrezkoak bihurtzen ari ziren eskoletan elebitasuna sartzeko ahalegintxoa. Iturriagaren adiskide mina zen Joan Ignazio Iztueta Zaldibarrak, beste arlo askori bezalaxe, idazteari ere heldu zion.

Hegoaldeko bertsogintza

Karlistaldi bietan bertsolarien hainbat kanta-paper barreiatu zen, gerra bera kantagai zutela. Gerrate bien artean ere bertso ugari eta ederrak ondu zituzten Hegoaldean. “Xenpelar” errenteriarra da bertsolaririk ospetsuena. Hizkera hain jatorra izan gabe, doinu modernoagoak zerabiltzan Iparragirre; haren kanten artetik Gernikako arbola da gehien gogoratzen dena, baina Iparragirreren beste bertso asko ere abesten dira oraindik. “Bilintx” (donostiarra) bertsolarien neurri eta teknikak guztiz baztertu gabe, ukitu erromantikoagoa ematen die bertso sortei. Maitasun zapuztua du gairik kutunena. Azkue (lekeitiarra) da karlistaldi bien arteko beste poeta bat: 1860an idatzi zituen bertso lanik gehienak. Orduko euskaltzale batzuek irakurri bazituzten ere, ez ziren 1896ra arte inprimatu. Mende bukaerako bertsogilerik ezagunena, Arrese Beitia (otxandioarra) izan zen. Foruak kendu eta laster, A. Abadiak Lore Jokoak Hego Euskal Herrian (Elizondo, 1879) lehenengo aldiz antolatu zituenean, Arrese Beitiari eman zitzaion bertso sorta onenaren saria Ama euskeriari azken agurrak poemarengatik. Euskal gizarteak bizi zuen kinka larri hartan izugarrizko oihartzuna izan zuten bertso haiek, eta berehala hedatu zen egilearen ospea bazter guztietara.

Donostia aldeko antzerkigintza

Azken Karlistada bukatzearekin batera euskal foruak ezabatu zituztenean, euskara eta euskal kulturaren aldeko ekimenak bideratu ziren han-hemenka. Indartsuenetako bat Gipuzkoako hiriburuan Jose Manterolaren eraginez Euskal-Erria aldizkariaren inguruan (1880tik) aurrera mamitu zena izan genuen. Giro horren barruan eman zituen lehen urratsak pixkanaka indartuz joan zen euskarazko teatroak. Martzelino Soroa izan zen lehen urteetako sortzaile eta eragilerik garrantzitsuena. Komedia xume eta laburrak idazten zituen eta beraren zuzendaritzapean antzezten zituzten Donostiako jairik seinalatuenetan: San Tomas eta San Sebastian egunetan, inauterietan eta abarretan. Egun jakinetan euskarazko obrak emateko ohitura sortuz, pixkanaka antzerki tradizioa sendotzea lortu zuen. Gabon, Anton Kaiku lan baten izenburua. Gerora euskal teatroaren munduan benetako inportantzia edukiko zuena Toribio Altzaga izan zen. Soroaren eskolan 1936ko Gerra arteko euskal antzerkiaren maila guztiak pasatu zituen: aktore, autore, itzultzaile, zuzendari, suspertzaile, maisu... XIX. mendean Santo Tomaseko Feriya eta Txanton Piperri idatzi zituen. Emaitzarik onenak, hurrengo mendearen lehenengo hamarkadetan lortu zituen, Donostiako Iztunde Eskolako taldearekin herririk herri euskarazko obrak antzezten aritu zenean.

XX. mendea

Aurretikoak

Iparraldean, eliz liburugintzaz, poesiak eta kazetaritzak urratsik interesgarrienak. Foruen galerak (1876) eta industria iraultzak dakarten egoera soziopolitiko berriak euskararen aldeko hainbat mugimendu bideratuko ditu. Estaturik gabeko herrien nazionalismoak Europa osoan hartzen ari diren indarra. Giro honek izango du eraginik literatur lanetan. Euskal gizarteak gabezia literatura moderno eta indartsua mamitzeko. Kulturan eta hezkuntzan azpiegitura egokiak falta zaizkio. Anton Abadiak Lore Jokoen bitartez bultzada ematen dio bertsogintzari; Hiriart-Urrutik euskarazko kazetaritzaren lehenengo eredu garrantzitsua; Soroak antzerki modernoaren oinarri xumeak ipintzen ditu Donostian; M. Azkue euskararen ekimen eta partaide; Sabin Aranaren mugimendu politikoaren oldarrak; Urkixok euskal hizkuntza eta literatura klasikoari buruzko argitalpen eta ikerketa plazaratuko ditu. Kultur erakundeek zerikusi handia euskal hizkuntza eta literaturaren bilakaerarekin. Beren helburuak Euskal Herri osora hedatzen saiatzen dira, ahuldurik dagoen herri kontzientzia bizkortzen.

Lore Jokoak

Anton Abadia zientzialari eta mezenasak eratu zituen lehenbiziz 1853an (Lapurdiko) Urruñan euskal jai gisa. Beste joko batzuen artean bertso sorta onenarentzat ere saria jarri zuen. Urtero antolatzen zen lehiaketa horretan Iparraldeko bertsogilerik ezagunenek parte hartzen zuten. Hasierako Lore Jokoetara bertsoak bakarrik aurkezten ziren. 1880tik aurrera Jose Manterolak eta abarrek Donostian eta beste zenbait tokitan hainbat sariketa eratu zituzten, eta haietara bertsoak ez ezik, ipuin, saiakera labur eta antzerkitxoak ere bidal zitezkeen batzuetan. Hala ere, esparru berriak irabazi ziren euskal letretarako, ordura arte jorratu gabeko sail batzuk landu baitziren. Lore Jokoen bidez ezagutarazitako idazle ugari ditugu. Iparraldean Elizanburu...; Hegoaldean, Arrese Beitia...

Eusko Ikaskuntza

Gerra aurretik moldaturiko euskal kultur erakundeen artean Eusko Ikaskuntza famatuena, zalantzarik gabe. Pentsakera ezberdineko hainbat euskaltzalek sortu zuen Oñatin 1918an, Hego Euskal Herriko lau diputazioen babespean. Euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea zeukan helburu nagusitzat, eta 1936ko Gerra Zibilak ekarri zion etenaldira arte makina bat asmo burutu eta ikasketa ugari bideratu zuen. Elkarte honen kezkarik behinenetako bat irakaskuntza zenez, ikasliburuak egin, Euskal Gaiei buruzko Udako ikastaroak eratu edota Euskal Unibertsitaterako aurreproiektua taxutu. Biltzar eta ikastaroetan euskara eta euskal literaturari buruz anitz hitzaldi eman ziren eta kaleratu zituen aldizkari eta argitalpenetan ikasketa horiei buruzko azterketa interesgarriak jakinarazi zizkigun. Gerraren ondorioz, ez zuen Hego Euskal Herrian jarraitzerik izan. Bernadiaranen eraginez bereziki, beste hiru biltzar egin ziren. Dena den, ez zen antzinako indarrik berreskuratzen hasi, 1978an Hegoaldean berrantolatu eta gero, azkenaldi honetako epeari ekin zion arte.

Euskaltzaindia

Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko Biltzarrean (1918) Euskararen Akademia bat eratzea erabaki zen, hau ere Hegoaldeko lau diputazioen laguntzarekin. Hurrengo urtean onartu ziren estatutuak, eta Euskaltzaindia izena ezarri zitzaion. Lehenengo euskaltzainburua Azkue izan zen 1919 eta 1951 bitartean. Gerraostean, nahiz eta erabat debekatua ez izan, eragozpen handiak jasan zituen erakunde honek ere, eta euskararen alde ziharduen instituzio bakarra genuenez, ezinbesteko erreferentzia gertatu zitzaigun luzaroan euskal hizkuntzari eta literaturari zegozkien gai gehientsuenetan. Sorreratik, Euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuenetakoa euskararen batasuna izan zen. Alabaina, gerra aurreko zenbait euskaltzainen iritzi garbizaleek ez zuten hartarako biderik errazten. Hainbat proba egin ondoren, 1968an heldu zion ofizialki Akademiak batasunaren auziari. Euskaltzaindiak bi lan arlo nagusi izan ditu: Iker eta Jagon sailak, alegia. Lehenak hizkuntzaren azterketari begiratzen dio batez ere; bigarrenak, aldiz, hizkuntza zaintzea eta zabaltzea du helburu.

Euskaltzaleak

Primo de Riveraren diktadurapean, 1926an, Elgoibarko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek hurrengo urtean I. Euskararen Eguna eratu zuen Arrasaten. Ospakizun horretara garai hartako euskal idazle eta kulturgilerik gehienak joan ziren, eta euskararen aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra egin zuten. Honela jaio zen: bazkide gutxirekin lehenengo hiruzpalau urteetan; 1930etik aurrera, ordea, indar handia hartu zuen, eta II. Errepublika garaian 2.000 kidetik gora izatera iritsi zen. Jende xehe samarrak osatzen zuen elkartea: artisau, bulegari, langile, industriari txiki eta dendariak genituen batez ere. 1931tik aurrera egoera politiko berriak piztu zituen itxaropen eta ilusioek susperturik, ekintza interesgarri ugari egin zituzten euskal kulturaren esparruan. Aipaturiko Euskararen Egunak ez ezik, Olerti eta Antzerti Egunak ere ospatu zituzten. Eleberri Eguna antolatzeko asmoa ere bazegoen 1936an, baina urte berean hasitako Gerra Zibilak zapuztu egin zuen. Euskara hutsezko egunkaria plazaratzea izan zen Euskaltzaleak erakundeko bazkide porrokatuenetako baten ametsa: “Lizardi”rena, hain zuzen. Orduko ekimen gehienetan agertzen zaigun beste eragile nekaezin bat “Aitzol” dugu.