Argudio-testua: definizioa, egitura eta ezaugarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,14 KB

Zer da argudio-testua?

Argudio-testua nork bere iritzia, ideia edo ustea defendatzeko erabiltzen duen arrazoi, gertakizun edo argudioz osaturiko testua da. Gure pentsamenduak, jarrerak eta ekintzak arrazoitzen ditugu, eta besteena gaitzesten dugu.

Argudio-testuaren 4 elementu nagusiak

  • Tesia: Gaiaren aurrean argudiatzaileak hartzen duen jarrera da, hau da, bere iritzia.
  • Objektua: Arrazoitzen ari den gaia bera da.
  • Argudioak: Tesia defendatzeko ematen diren arrazoiak dira.
  • Ondorioa: Tesian emandako iritzia edo ikuspuntua indartua agertzen da.

Argudio-testuaren bereizgarriak

  • Ordena: Gaia edo tesia defendatzeko erabiltzen diren argudioak, datuak eta gertaerak modu ordenatu eta koherentean agertu behar dira.
  • Argitasuna eta zehaztasuna: Erabiltzen den hizkuntzan zehaztasuna izango da nagusi. Argudio zehatzak eta argiak erabili behar dira.
  • Sotiltasuna: Gauzak era sotilean azaldu behar dira, estilo zail eta korapilatsuak saihestuz.
  • Objektibotasuna: Arrazoi edo argudio objektiboetan oinarrituta defendatu behar dugu gure tesia.
  • Sendotasuna: Gure argudio-testua sendoagoa izateko datu zehatzak, informazioa, dokumentuak eta ikerketak aipatu ditzakegu.

Egitura

Orokorrean, tesi edo arazo batetik abiatuz, tesi berri edo ondorio batera heltzen da. Prozesua honakoa da: hasierako tesia, argudioen garapena eta ondorioa.

  • Hasierako tesia: Trata gaiaren, arazoaren edo kontra egin nahi zaion posturaren aipamena da.
  • Argudioen gorputza: Defendatzen den jarrera indartzeko edo aurkakoa errefusatzeko beharrezkoak diren argudio, datu, ideia eta adibideen formulazioa da.
  • Ondorioa: Testuan argudiatutako arrazoien ondorioztapena edo ekarpena biltzen duen azken partea da.

Ezaugarri linguistikoak

Maila morfosintaktikoa

  1. Esan, uste, iritzi, argudiatu, erantzun, errefusatu motako aditzak.
  2. Perpaus subordinatuen (menderakuntza) erabilera zabala, baita aurkaritza-juntagailuak ere.
  3. Estilo nominalaren nagusitasuna.
  4. Laguntzaileen ugaritasuna (adjektiboak, oposizioak) argitasunaren bila.
  5. Lehenengo pertsona eta plural maiestatikoa.

Maila fonikoa

Erdarakaden ondorioz ohikoak ez diren sekuentzia fonikoak eta grafia arrotzak ager daitezke.

Maila lexiko-semantikoa

  • Teknizismoen erabilera.
  • Baliabide erretorikoak: anafora, elipsia, paralelismoak, etab.
  • Hitzak behin eta berriz birdefinitzea, dibulgazioaren mesedetan.
  • Formulak, kultismoak eta aipuak autoritatearen alde egiteko.

Testuaren maila

Antolatzaileak, arrazoiak lotzeko eta konklusioak emateko, molde logikokoak izaten dira nagusiki:

  • Arrazoiak emateko: Kausazkoak.
  • Arrazoiak kontrajartzeko: Aurkariak.
  • Konklusiorako: Ondorioak emateko.