Berrezarkuntza Espainian (1874-1898): sistema politikoa eta krisia

HistoriaActualizado el 6,69 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako Berrezarkuntzako sistema politikoa azaltzen du, 1874ko sorreratik 1898ko krisiraino. Cánovasen plana, 1876ko Konstituzioa, alderdi biko txandakatze sistema, kazikismoa eta hauteskunde iruzurra jorratzen ditu. Ikaslea sistemaren oinarriak eta bere gainbeheraren arrazoiak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • 1874an Serrano jeneralaren diktaduran Alfontso XII.a errege izendatzeko plana hasi zen, Antonio Cánovas del Castillo buru zela.
  • 1876ko Konstituzioa Espainian gehien iraun duen konstituzioa izan zen eta 89 artikulu zituen.
  • Alderdi biko sistema ezarri zen: Alderdi Kontserbadorea (Cánovas) eta Alderdi Liberala (Sagasta), 1881ean abian jarritako txandakatzearekin.
  • Kazikismoak eta hauteskunde iruzurrak botere politikoa goi kargudunen esku utzi zuten.
  • 1878ko Hauteskunde Legeak gizonen sufragio unibertsala kendu zuen eta 1890eko Legeak berriro ezarri zuen.
  • 1898ko krisia Kubako eta Filipinetako koloniako gatazkek eragin zuten, Espainiak kolonia nagusiak galdu zituenean.

Ponte a prueba

Berrezarkuntzako sistemaren sorrera: 1874an, Serrano Jeneralaren diktaduran, goi eta erdi mailako klasekoek nazioarteko testuinguruarekin eta beren interesekin bat zetozen eta irtenbide baten alde egin zuten: monarkia berrezartzea.

Berrezarkuntzako Sistemaren Sorrera (1874)

Cánovasen Plana eta Sandhursteko Manifestua

Berrezarkuntzaren prozesuaren jatorria: Seiurteko Demokratikoaren eta Serranoren gobernuaren prestaketaren emaitza Alfontso XII.a errege izendatzea zen, Borboiak berrezartzea. Isabel II.ak abdikatu eta erregetza semeari uzteko (1868) planaren protagonista Antonio Cánovas del Castillo izan zen. Cánovasek alderdi alfontsotar bat sortu zuen. 1868an Gorte Konstituziogileetako diputatuek osatu zuten alderdi honen muina. Liberalismoa eta printzearekiko fideltasuna defendatzen zituzten (Bakea eta Ordena).

Cánovasek ez zuen begi onez ikusi 1874ko abenduan Martínez Campos jenerala Sagunton altxatu izana, armadari botereak emanez. 1874an Cánovasek Sandhursteko Manifestua idatzi zuen eta Alfontsok izenpetu egin zuen.

Berrezarkuntzaren Ardatz Ideologikoak

  • Monarkia konstituzionalaren izaera irekia eta integratzailea.
  • Tradizio Katolikoa eta askatasun bateragarriak izateko beharra.
  • Aurreko bi konstituzioak gainditzea (1845ekoa eta 1869ekoa).

Cánovasen Sistemaren Oinarri Politikoak

Cánovasen sistemaren oinarriak:

  • Pragmatismoa politikan, jarrera dogmatikoetatik aldenduz.
  • Konstituzio historikoa defendatzea.
  • Erregearen eta Gorteen arteko subiranotasun partekatua.
  • Pesimismoa.
  • Armada politikan parte ez hartzea, nahiz eta eragin handia izaten jarraitu zuen.
  • Hauteskunde sistemaren oinarrian hautesle gehiengoaren abstentzioa eta iruzur iraunkorra egotea.

1876ko Konstituzioa: Oinarriak eta Funtzionamendua

Berrezarkuntzako sistemaren oinarriak eta funtzionamendua: 1876ko Konstituzioa Espainian gehien iraun duen konstituzioa da. Oso laburra da (89 artikulu ditu) eta aurreko bi Konstituzioen arteko fusio bat dela esan daiteke. Hesia jarri zuten euskal gizartean, alde batean erreformistak eta bestean foruzaleak.

Konstituzioaren Ezaugarri Nagusiak

  • Erregearen eta Gorteen arteko subiranotasun partekatua.
  • Sufragio eskubidea alde batera utzi zuten, ez baitzen bozketaren sistema zehatz bat ezartzen.
  • Erlijioaren gaiak eztabaida handia piztu zuen, erlijio askatasuna adosten zen arren.

Alderdi Biko Sistema eta Txandaketa

Alderdien sistema eta txandaketa: Cánovasek defendatzen zuen alderdiek monarkiaren zerbitzuko tresna bat izan zitezen. Horretarako alderdi berriak eratu behar ziren. Alderdi biko sistema gailendu zen:

  • Alderdi Kontserbadorea: Cánovas del Castillo. Ordena sozial eta publikoaren, Elizak ezarritako balioen eta jabetzaren defendatzaileak.
  • Alderdi Liberala: Práxedes Mateo Sagasta. Erreforma sozialen, hezkuntzaren eta nolabaiteko kazikismoaren aldekoa.

1881ean jarri zen abian txandakatze sistema, eta funtsezkoa izan zen Berrezarkuntzan. Sagastak erregeari exijitu zion, eta erregeak eskakizuna bete zuen; liberalek eta kontserbadoreek botere banaketa onartu egin zuten. Demokrazia gabeko sistema liberala zela esan daiteke. Erregeak oposizioan zegoen alderdiari eskatzen zion gobernatzeko (Koroaren babesa). 1885ean Cánovasek El Pardoko Ituna sinatu zuen.

Kazikismoa eta Hauteskunde Iruzurra

Joaquín Costak politikari begira esaten zuen Berrezarkuntza erregimen oligarkikoa zela. Burgesia eta aristokrazia sistema politikoaren gailurrean zeuden, eta Espainiako benetako botere politikoa hor zegoen. Botere politikoa goi kargudunen esku zegoen:

  • Gobernadore zibilen esku probintzietan.
  • Kazikeen esku herrietan.

Populazio masek politikan parte hartzeko bi tresna nagusi zeuden:

  • 1878ko Hauteskunde Legeak gizonen sufragio unibertsala kendu zuen.
  • 1890eko Hauteskunde Legeak, berriz, gizonen sufragio unibertsala ezarri zuen.

Alfontso XII.aren Erregealdia (1876-1885)

Kontserbadoreak Agintean (1876-1881)

Cánovasen presidentzia (1876tik 1881era izan zen). Protestak isilarazteko, askatasunak murriztu zituen eta prentsa zentsuratu zuen. 1878ko Hauteskunde Legeak hautesle-errolda izugarri murriztu zuen Espainian.

Seiurtekotik konpondu gabeko gatazkak amaitu ziren:

  • Gatazka Karlistan Karlos VII.ak porrot egin zuen eta euskal probintzietako foruak abolitu ziren (1876ko uztaila).
  • Kubako gerra (1868an hasi) Zanjóngo Bakea (1878) sinatzearekin amaitu zen.

Sistema Finkatzea eta Erregeordetza Hasiera

Sagastaren Alderdi Liberala gobernura iritsi zenean, Seiurtekoan onartu eta Alderdi Kontserbadoreak bazter utzitako eskubide eta askatasunak praktikan jarri ziren. Gobernu hau 1883an amaitu zen altxamendu militar errepublikano batekin.

Alfontso XII.a 1885eko azaroaren 25ean hil zen eta etapa berri bat hasi zen: Maria Kristinaren erregeordetza. Erregea hiltzeak arriskuan jarri zuen Berrezarkuntza, ez baitzuen gizonezko semerik. Isabel II.a tronuan ez jartzeko, El Pardoko Itunean txandakatze sistema onartu zen, eta horrela Alderdi Liberala jarri zen gobernu buru.

Maria Kristinaren Erregeordetza eta Liberalen Erreformak

Sagastaren Gobernu Luzea (1885-1890)

Sagastaren gobernu luzea Berrezarkuntzako luzeena izan zen. Erreforma garrantzitsuak ezarri ziren:

  • 1887ko Elkarteen Legeak elkartzeko eskubidea onartu zuen (sindikatuak eta beste erlijioak barne).
  • 1888ko Zinpekoen Legeak prentsa askatasuna legeztatu zuen.
  • 1890eko Sufragio Unibertsalaren Legeak errepublikanoak sisteman integratu zituen.
  • 1889ko Kode Zibilak eta Administrazio Prozeduraren Legeak estatu liberala hobetu zuten.
  • Armadaren erreformek indar armatuak modernizatu nahi izan zituzten.

Mende Amaierako Krisia eta 1898ko Hondamendia

1890eko uztailean Sagastak gobernua utzi zuen. Cánovasen hilketaren ondoren eta '98ko hondamendiaren ondoren, Silvelaren erregenerazionismoak aurrera egin zuen.

Kolonietako gatazkak:

  • 1892an José Martík, Kubako independentziaren heroiak, Alderdi Iraultzailea sortu zuen, eta José Rizalek Liga Filipinarra.
  • 1895eko altxamenduak gerra bat piztu zuen eta Kubaren independentzia ekarri zuen 1898an.

1897an Cánovas hil ondoren, Sagastak txanda hartu zuen eta Kuban politika moderatuago bat aplikatzen saiatu zen. Kolonien egoerak, gizarte gatazkek eta nazionalismo bilakatutako erregionalismoen gorakadak 1898ko krisia eragin zuten.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz eta nola hasi zen Berrezarkuntza Espainian?

1874an hasi zen, Serrano jeneralaren diktaduran, goi eta erdi mailako klasekoek monarkia berrezartzea erabaki zutenean. Antonio Cánovas del Castillo izan zen plana bideratu zuena, eta Alfontso XII.a errege izendatzea lortu zuen.

Zer ezaugarri zituen 1876ko Konstituzioak?

Oso laburra zen, 89 artikulu zituen, eta aurreko bi konstituzioen fusio bat izan zen. Erregearen eta Gorteen arteko subiranotasun partekatua ezarri zuen.

Zergatik izan zen Berrezarkuntza erregimen oligarkikoa?

Botere politikoa burgesiaren eta aristokraziaren esku zegoen, eta goi kargudunek (gobernadore zibilek eta kazikeek) probintzietako eta herrietako botereak kontrolatzen zituzten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz hasi zen Berrezarkuntza Espainian?
2. Nork idatzi zuen Sandhursteko Manifestua?
3. Zenbat artikulu zituen 1876ko Konstituzioak?
4. Zein urtetan ezarri zen txandakatze sistema?
5. Zer egin zuen 1878ko Hauteskunde Legeak?
6. Nork sortu zuen Alderdi Iraultzailea 1892an?
7. Zein gobernu izan zen Berrezarkuntzako luzeena?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.