Testuaren kohesioa: ordezkapen lexikala eta antolatzaileak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 13,28 KB
Actualizado el
Resumen
Testu honek kohesioa aztertzen du: testu bateko ideiak hitzak errepikatu gabe nola lotzen diren. Ordezkapen lexikala (hiperonimoak, hiponimoak, sinonimoak eta parafrasia), pronominalizazioa, elipsia eta antolatzaileak (juntagailuak eta menderagailuak) azaltzen ditu, adibideekin. Eskema bat ere ematen du, koherentzia, kohesioa eta gaia lotuz.
Puntos clave
- Hiperonimoak esanahi zabalagoko hitzak dira. Adibidez: ura = likidoa.
- Hiponimoak esanahi murritzagoko hitzak dira. Adibidez: etxea, baserria, etxola = eraikinak.
- Sinonimoak esanahi bera duten hitzak dira, eta parafrasiak hitz bat baino gehiago erabiltzen ditu ordezkatzeko.
- Pronominalizazioak izena edo gaiaren egitura ordezkatzen du, izenordainen bidez.
- Aditzondoek (hemen, hor, han, bertan, honela) erreferentzia egiten dute.
- Erakusleek aurreko elementu bati edo paragrafo osoari egiten diote erreferentzia.
- Elipsian elementu bat isiltzen da, baina bakarrik gaiaren jarraipen konstantea dagoenean.
- Juntagailuek maila bereko osagaiak elkartzen dituzte; menderagailuek perpaus nagusia eta menpekoa lotzen dituzte.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
KOHERENTZIA: Eskema: 1.-SARRERA: Definizioa. 2.-GORPUTZA: Faseak eta zikloak. Etenak. Lo-ordu beharrak. 3-,AMAIERA: Ondorioak.Laburpena eta Gaia: izenlaguna (-noren,-nongo,-nolako...)+izena+izenondoa (adjetivo)+det.(-a/-ak) Adibidez: Loaren garrantzia eta faseak.
KOHESIOA: (Ideia bakoitza paragrafo batean).
Erreferentzia mekanismoak (anafora ere esan ohi zaio): a
.-
Hitza Errepikatzea
: Hau da, testu batean kontzeptu jakin bati buruz ari bagara, edo ideia bat adierazten ari bagara, etengabe hura aipa dezakegu, hizketagaia zein den argi utziz.
b.Hitzaren errepika saihesteko egiten diren ahaleginetan, hiru desberdinduko ditugu:
(1)Hasteko, ordezkapen lexikala daukagu: errepika nahi ez den hitzaren ordez erabil daitezkeen hitzak dira hauek:
Lehenik eta behin, hiperonimoak, esanahi zabalagoko hitzak: Adibidez: Ura=likido.
Bestetik, hiponimoak dauzkagu, esanahi murritzagoa duten hitzak: Adibidez: etxe, baserri, etxola= eraikinak.
Beste bat, sinonimoak dira, esanahi bereko hitzak. Adibidez: Ande=Emakume.
Ordezkapen lexikalarekin bukatzeko, parafrasia daukagu, hitz bat baino gehiago erabiliz emandako ordezkoak. Adibidez:
Lauaxeta artikulu ugari idatzi….. Poesia sinbolista landu zuen poeta bizkaitarra Gasteizen fusilatu zuten.
(2)Bigarrenik, pronominalizazioa daukagu: hitza ez errepikatzeko, beste gauza bat esatea. Adibidez: zu isidu.
1.-Persona izenordainak: izena edo IS (gaiaren egitura) ordezkatzen dute. Adibidez: Darwinek izaki… Bere ikerketa…
2.-Aditzondoak (adverbios): hainbat aditzondok ere egiten dute erreferentzia lana (hemen, hor, han, bertan, honela,...) Adibidez: Begiratu atzo banatutako bibliografiari.Bertanbada gaia informatzeko nahiko iturri.3.-Erakusleak: aurreko elementu isolatu bati, nahiz paragrafo oso bati erreferentzia egiteko erabiltzen dira. Oro har funtzio anaforikoa dute erakusleek, aurreko zerbaiti aipamena egiten baitiote, baina lehen gradukoak funtzio kataforikoa ere badu, hau da, ondoren datorren informazioari erreferentzia egiteko balioa du.
Adibidez: Hau da inkestaren ondorio nagusia: adinak eragina dauka lo egiteko moduan./ Oso eguraldi txarra egiten du uda. Arrazoi honegatik gutxi izan gara kanpoan./ Aukeraturiko lagina eskasegia da. Horrek justifikatzen du emaitzen desegokitasuna. /Urteetako ikerketaren ondorio izan zen Darwinen teoria. Garaiko gehienek, ostera, ez zutenhurabegiko izan.
(3)Bukatzeko, elipsia daukagu. Baliabide honen bidez testuko elementuaren bat alferrik errepikatu beharrean, isildu egiten da. Esaldien artean jarraipen tematiko konstantea gertatzen denean da soilik baliagarria elipsia.
Beste alde batetik, antolatzaileak dauzkagu. Testu batean perpausek ideiak adierazten dituzte; ideia horiek, izan perpausaren barrukoak, izan perpaus desberdinen artekoak, elkarrekin lotuta daude, eta lotura horiek hizkuntzazko elementu batzuen bidez adierazten ditugu: lehen esan dudan bezala, antolatzaileak esaten diegu elementu mota horiei.
Lotzen ditugun ideiak perpausaren barrukoak direnean, bi eratako antolatzaileak erabiltzen dira:
1.-Juntagailuak, maila bereko osagaiak elkartzeko. Adibidez: …. Baina, (=eta)..
2.-Menderagailuak, perpaus nagusia eta menpekoa lotzeko. Adibidez: Antzokira iritsi nintzenean, leihatila irekita ikusi nuen.
Preguntas frecuentes
Zer da ordezkapen lexikala?
Errepikatu nahi ez den hitzaren ordez beste hitz bat erabiltzea: hiperonimoak, hiponimoak, sinonimoak edo parafrasia.
Zer da elipsia?
Testuko elementu bat isiltzea, alferrik errepikatu beharrean. Baliabide hau gaiaren jarraipen konstantea denean bakarrik da baliagarria.
Zein dira perpausaren barruko bi antolatzaile mota?
Juntagailuak, maila bereko osagaiak elkartzeko, eta menderagailuak, perpaus nagusia eta menpekoa lotzeko.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.