Euskal Hezkuntza Autonomian eta Ikastolen Mugimendua
Errepublikanoek boterea eskuratu ostean, Azañaren biurtekoan gertatu ziren aurrerapauso garrantzitsuenak. 1932an lortu zen Kataluniak bere Estatutua, eta 1936an estatuaren jarrera murriztu zen Euskal Herriarekin. Katalunian eta Euskal Herrian administrazio autonomikoen esku geratu zen hezkuntza. Egoera hori estatuaren hezkuntza ulertzeko molde berriaren isla izan zen.
1931ko Konstituzioa eta Autonomia
1931ko konstituzioak argi bereizten zituen estatuaren eta autonomiaren eskubideak. Azañak bazekien estatua berregituratu behar zuela; beraz, kataluniarrei irtenbide bat eman zien, eskola sare bikoitza (zentrala eta automatikoa), biak gobernu autonomikoen kontrolpean.
Euskal Herriaren Autonomia
Euskal Herriaren autonomia Kataluniakoa baino askoz laburragoa izan zen, Gerra Zibila hasi baitzen; beraz, hartutako ia neurri guztiak Bizkaian egin ziren, matxinatuen eskuetan erori gabe gehien iraun zuen probintzian. Arau asko eman ziren, batez ere Lehen Hezkuntzan eta unibertsitateetan. Lan hau burutzeko bi erakunderen laguntza izan zuen:
- Euskal kleroarena
- Eusko Ikaskuntzarena
Helburu nagusia, euskara eta euskarazko irakaskuntza babestea zen; euskara bidezko irakaskuntza eremu euskaldunetan, eta alderantziz eremu erdaldunetan.
"Auzi linguistikoa" Trantsizioan
Trantsizio demokratikoa bukatzearekin batera, hausten hasi zen ordura arte indarrean zegoen zentralismoa, eta hezkuntzaren deszentralizazio prozesua hasi zen. Berrikuntza pedagogikorako mugimenduak eta hizkuntza gutxituak eskolara eramateko saioak agertu ziren, eta Katalunian eta Euskal Herrian lortu zuten helburu; Euskal Herrian, euskarazko hezkuntza sare bat osatzea lortu zuen eskolen mugimenduak.
Ereduen Sorrera (A, B, D)
Auzi linguistikoa arazo bihurtu zen, 1978ko Espainiako konstituzioak esaten du hizkuntza batek eta besteek izan beharreko garrantzia. Eskolak ikasleen ezaugarri linguistikoen arabera egokitu ziren, eta hortik A, B eta D ereduak sortu ziren.
"Ikastolen Mugimendua"
Aurrekariak: Etxe Eskolak
Ikastolen fenomenoaren lehen aurrekaria Elvira Zipitria nazionalistaren etxe eskolak dira, eta 1949-1969 artean eskolak, 10 ikasle asko jota, irakaslearen etxera joaten ziren. Etxe eskolen helburua euskaraz aritzea zen, ama hizkuntzan alfabetatu eta, euskara menperatu ondoren, gaztelaniaz alfabetatzea. 9 urteko adineraino ematen zen, hortik aurrera gaztelaniazko eskoletara aldatu behar ziren ikasleak.
Ikastolen Garapena
Ikastolen garapena bi garai zehatzetan gertatu zen:
- Lehenik, 60. hamarkadaren amaieran.
- Bigarrena, 1970ean Hezkuntzaren Lege Nagusia onartu zenetik Espainiako Konstituzioa onartu zen uneraino (1978ra).
Bigarren garaian baldintzak asko hobetu ziren: irakasleak tituludunak ziren, ikastetxe berriak eraiki ziren… horrek guztiak asko garatu eta hedatu zuen ikastolen mugimendua.
Titularitatearen Aldaketak
1979an Autonomia Estatutua onartu zen eta 1980an Ikastolen Titularitate ofizialari buruzko araudia argitaratu zen, zeinaren bidez ikastola gehienak zentro publiko ez estatal bihurtu ziren. 1993an Euskal Eskola Publikoaren Legea onartu zen, zeinaren bidez ikastola gehienak zentro publiko bihurtzea aukeratu zuten.