Euskal Herriko klimak: ozeanikoa, trantsiziokoa, mediterraneoa eta mendikoa

GeografíaActualizado el 2,87 KB

Resumen

Dokumentu honek Euskal Herriko klima nagusiaren ezaugarriak azaltzen ditu: hodei ugari, prezipitazio kopuru handia eta banaketa erregularra. Klima mota bakoitza (ozeanikoa, trantsiziokoa, mediterraneo kontinentalizatua eta mendikoa) bere lurralde, tenperatura, prezipitazio eta landaredia ezaugarriekin deskribatzen da.

Puntos clave

  • Euskal Herriko klimaren ezaugarri nagusiak: hodei ugariak eta intsolazio urria, zeru estalia %65etik gorakoa.
  • Prezipitazio maximoak udazkenean eta neguaren lehen erdian izaten dira; minimoa udan, Azoreetako antizikloiaren eraginez.
  • Klima ozeanikoa Gipuzkoan, Bizkaian, Arabako iparraldean, Nafarroako iparraldean eta Ipar Euskal Herrian dago, prezipitazioak 800 mm-tik gorakoak.
  • Klima ozeanikoaren tenperatura-tartea txikia da (11 ºC) eta landaredia baso hosto-erorkorra da (haritza, pagoa, gaztainondoa).
  • Trantsizioko klima ozeanikoa eta mediterraneoaren artekoa da, Arabaren eta Nafarroaren erdialdean, prezipitazioak 600 eta 900 mm artean.
  • Mediterraneo kontinentalizatua Errioxa Arabarrean eta Nafarroan dago; prezipitazio urriak (600 mm-tik beherakoak) eta tarte termiko handia ditu.
  • Mendiko klimak 1500-1800 mm prezipitazio ditu, neguan elurra, eta landaredia mailaka antolatzen da.

Ponte a prueba

Euskal Herriko Klimak

Euskal Herriko klimaren osagai nagusiak hauek dira: hodei ugariak eta intsolazio urria (Arabako Errioxan eta Nafarroako hegoaldean izan ezik). Urteko lurralde ia osoan, zeru estaliaren ehunekoa %65etik gorakoa da. Prezipitazioen kopuru osoa ugaria da (Bizkaian, Gipuzkoan eta Euskal Herriko kontinentalean), eta urriagoa hegoaldean (Araban eta Nafarroan). Banaketa nahiko erregularra da (800 mm-tik gora). Maximoa udazkenaren amaieran (mendi inguruetan 1000 mm-tik gorakoa) eta neguaren lehenengo erdian izaten da. Minimoa udan; izan ere, Azoreetako antizikloiak, latitudea igotzean, babesten du. Prezipitazioen intentsitatea indartsua da. Euri indartsuen eta ekaitzen eraginez, uholdeak eta lur-jausiak gertatzen dira. Prezipitazioen forma nagusia euria da, Araban elurra baita mendi-inguruetan.

Klima Motak

Klima Ozeanikoa

Isurialdeen banalerroaren lurrak hartzen ditu: Gipuzkoa, Bizkaia, Arabako iparraldeko haranak, Nafarroaren iparraldea eta Ipar Euskal Herria. Prezipitazioak bolumen handikoak eta erregularrak dira (800 mm-tik gora). Maximoa udazkenean eta neguan ematen da. Kostaldean, prezipitazioak 800 mm-tik gora igotzen dira. Tenperatura-tartea txikia da (11 ºC); neguak moderatuak (6 ºC-10 ºC) eta udak freskoak dira (ez dira 22 ºC-ra iristen). Landaredia baso hosto-erorkorrak dira (haritza eta pagoen baso primarioan, gaztainondoak baso sekundarioan). Gizakiaren eraginez, hazkunde azkarreko zuhaitzek (pinua, eukaliptoa) hartu dute hedadurarik handiena. Basoarekin batera, beste bi formazio agertzen dira: larreak eta sastrakadiak.

Trantsizioko Klima Ozeanikoa

Arabaren eta Nafarroaren erdiko inguruetan dago. Klima ozeanikoaren eta klima mediterraneoaren arteko erdibidekoa da. Urteko prezipitazioak 900 mm-tik 600 mm bitartekoak dira. Maximoak udazkenean eta neguan, eta minimoa udan. Neguak hotzak (izozte ugariak) eta udak freskoak izaten dira. Zuhaitz mota berezi batzuk agertzen dira: pagoak, haritzak, eta arteen baso mistoa dago nagusi: eskarmutxa, pinu gorriak.

Mediterraneo Kontinentalizatua

Errioxa Arabarra eta Nafarroa hartzen ditu. Itsasoaren eragin txikia dagoenez, prezipitazioak urriak (600 mm-tik beherakoak) eta irregularrak dira: maximoa ekinozioetan; udan, lehorrak. Tenperatura (itsasoa urrun dagoelako) muturrekoak izaten dira: tarte termiko handia. Negua hotza eta uda freskoa edo beroa izaten da. Baso hosto iraunkorra eta erkameztia agertzen dira. Horiekin batera, sastrakadi mediterraneoa.

Mendiko Klima

Mendi inguruetan dago. Prezipitazioak oso ugariak dira (1500 mm-tik 1800 mm-ra); elur itxuran izaten dira neguan. Negu luzeak eta oso hotzak, uda freskoa. Urteko batez besteko tenperatura 8 ºC-koa da. Mendiko landaredia mailaka antolatzen da: behetik hasita, hosto erorkorreko basoa, koniferoak (pinu gorria) eta zuhaixkak, belardia eta gailurretan, harritxintxolak.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da Euskal Herriko klima ozeanikoaren ezaugarri nagusia?

Klima ozeanikoak prezipitazio ugari eta erregularrak ditu (800 mm-tik gora), tenperatura-tarte txikia (11 ºC) eta neguak eta udak moderatuak edo freskoak. Landaredia baso hosto-erorkorrak dira.

Non dago klima mediterraneo kontinentalizatua?

Errioxa Arabarrean eta Nafarroan dago. Itsasoaren eragin txikia dela eta, prezipitazioak urriak dira (600 mm-tik beherakoak) eta tenperatura muturrekoak.

Zer prezipitazio mota nagusia da Euskal Herrian?

Prezipitazio nagusia euria da, baina Arabako mendi inguruetan elurra ere gertatzen da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein klima motak du prezipitazio kopururik handiena?
2. Zein da klima ozeanikoaren tenperatura-tarte txikiaren balioa?
3. Zein hilabetetan izaten da prezipitazioen minimoa?
4. Zein da mediterraneo kontinentalizatuaren ezaugarria?
5. Zein landaredia da klima ozeanikoan nagusi?
6. Non dago trantsizioko klima ozeanikoa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.