EAE: demografia eta migrazioak, biztanleriaren banaketa eta mugimendu naturala
Resumen
Dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoaren demografia aztertzen du: biztanleriaren dentsitatea eta banaketa lurraldeka, biztanleen berezko mugimendua eta trantsizio demografikoaren etapak. Era berean, Ozeanoz bestaldeko emigrazioaren garapena XIX. mendetik gaur egun arte laburbiltzen du, arrazoiekin batera.
Puntos clave
- 2008an EAEren biztanle dentsitatea 304,07 bizt./km2 zen, Espainiako batez bestekoa baino hiru aldiz handiagoa.
- Dentsitate handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kosta-eremuetan eta hiri-industria nukleoetan daude; txikienak landa-inguruetan.
- Erregimen demografiko zaharra XX. mendearen hasiera arte iraun zuen, berezko hazkunde txikiarekin.
- Trantsizio demografikoa 1900 eta 1975 artean gertatu zen, berezko hazkunde handiarekin.
- 1975etik aurrera erregimen demografiko modernoa hasi zen: jaiotza-tasa behera, berezko hazkundea behera.
- Ozeanoz bestaldeko emigrazioa 1853tik aurrera hazi zen, Latinoamerikako herrialdeek inmigranteak behar zituztelako, eta Bi Mundu Gerren artean behera egin zuen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Demografia eta Migrazioak
Gainbehera demografikoan dauden autonomia-erkidegoek jaiotza-tasa txikiagoak, heriotza-tasa handiagoak eta berezko hazkunde txikiagoa dute, negatiboa kasu askotan. Egitura demografiko zahartua dute, iraganean emigrazio handia jasan dutelako (Galizia eta Iberiar penintsularen barrualdeko erkidegoak); 1975eko krisiak eragin luzea izan duelako (Bizkaiko golkoaren inguruko industria-tradizioko eskualdeak), eta gaur egun atzerriko inmigrazio txikiagoa dutelako.
Biztanleriaren Banaketa EAE
Biztanle dentsitatea (304,07 bizt./Km2 2008an) handia da, Espainiako batez bestekoa baino hiru aldiz handiagoa. Dentsitate handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kosta-espazioetan daude, eta neurri txikiagoan, Araban, hiri-industria nukleo handietan. Dentsitate txikienak landa-inguruetan daude. Bizkaian euskal biztanleriaren erdia baino gehiago bizi da. Dentsitate handienak Bilbo Handiaren inguruan daude. Biztanle asko pilatzen dira Portugaleten, Sestaon, Erandion eta Basaurin. Gipuzkoan euskal biztanleriaren %32,49 bizi da, dentsitate handienak Donostia aldean daude. Araban dentsitate txikienak daude, Errioxako aldean, Gorbeia inguruan eta Arabako haran eta mendietan. Gainerako lurraldean udalerriek bolumen demografiko txikia dute. Laudion bakarrik 10.000 biztanle baino gehiago bizi dira eta dentsitate handia du.
Biztanleen Berezko Mugimendua EAE
Erregimen demografiko zaharrak Euskal Autonomia Erkidegoan XX. mendearen hasiera arte iraun zuen. Berezko hazkundea txikia zen, jaiotza-tasak handiak zirelako eta heriotza-tasak ere bai.
Trantsizio demografikoa 1900 eta 1975 bitartean berezko hazkunde handiko aldia izan zen. Jaiotza-tasak behera eta heriotza-tasak behera ere egin zuten.
Erregimen demografiko modernoa 1975etik aurrera. Jaiotza-tasak behera. Heriotza-tasa zifra txikietan egonkortu zen. Berezko hazkundeak behera egin zuen. Gaur egun, jaiotza-tasa txikia da, baina apur bat berreskuratu da atzerriko etorkinekin. Jaiotza-tasa handienak Gipuzkoan daude eta heriotza tasa handienak Bizkaian.
Kanpoko Migrazioak
Ozeanoz bestaldeko emigrazioa.
Loraldiaren lehen etapa XIX. mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara (1914) hedatzen da. Amerikarako emigrazioa XVI. mendean konkistarekin hazi zena, asko murriztu zen, batetik XVIII. mendean Borboiek populatzearen aldeko politika egin zutenez, emigrazioari oztopoak jarri zitzaizkion eta bestetik XIX. mendearen hasieran antzinako koloniek independentzia lortu zuten. 1853tik aurrera, egoera aldatu egin zen, arrazoi hauengatik:
- Latinoamerikako herrialdeek inmigranteak behar zituzten populatzeko, baliabide ekonomikoak ustiatzeko eta azpiegitura handiak eraikitzeko (Panamako kanala, trenbideak eta portuak).
- Espainiak emigrazioa zuen konponbide nekazaritza-atzerapenaren aurrean. Migrante gehienak Galizia, Asturias eta Kanarietakoak ziren.
Ozeanoz gaindiko emigrazioak behera egin zuen bi Mundu gerren artean (1914-1945); arrazoiak:
- Lehen Mundu Gerrak sortutako segurtasun ezgatik.
- 1929ko krisi ekonomikoak Latinoamerikako herrialdeetan eragina izan zuen, eta immigranteen urteko kuota ezarri behar izan zituzten.
- Espainiako gerra zibilean eta gerraostean (1936-1949) garraioaren arloko eskasiak eta kanpora irteteko zailtasunak egon ziren, nazioartean Espainiaren blokeoa egiten zelako eta frankismoak Espainia berreraikitzeko oinarritzat populatze-politika sustatu zutelako.
1945-1960 bitartean, ozeanoz gaindiko migrazioa berreskuratu egin zen (loraldiaren bigarren etapa). Espainiatik askatasunez irteteko baimena (1946), NBEk nazioarteko blokeoa kentzea (1950) eta Estatu Batuek Francoren erregimenarekiko zuten jarrera aldatzea (1951) izan ziren. Emigranteen jatorria Galizia eta Kanariak ziren batez ere, eta Asturiasen emigrazioa behera egin zuen siderurgia berriak eskualdean lanpostu berriak eskaintzen zutelako. Emigranteen profila erabat aldatu egin zen.
1960tik aurrera, ozeanoz gaindiko emigrazioak behera egin zuen. Latinoamerikako ekonomiak gainbehera izan zuelako eta Europarako emigrazioarekin lehia zuelako (krisiaren bigarren etapa). Gaur egun, zifrak oso txikiak dira, eta itzulerak dira nagusi.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein da EAEko biztanleriaren dentsitatea 2008an?
2008an biztanle dentsitatea 304,07 biztanle km2ko zen. Espainiako batez bestekoa baino hiru aldiz handiagoa da.
Noiz hasi zen erregimen demografiko modernoa EAEn?
Erregimen demografiko modernoa 1975etik aurrera hasi zen. Garai horretan jaiotza-tasa behera egin zuen eta heriotza-tasa zifra txikietan egonkortu zen.
Zergatik murriztu zen Amerikarako emigrazioa XVIII. mendean?
XVIII. mendean Borboiek populatzearen aldeko politika egin zuten, emigrazioari oztopoak jarriz. Gainera, XIX. mendearen hasieran antzinako koloniek independentzia lortu zuten.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.