1876ko konstituzioa ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 38,23 KB

ERRESTAURAZIO SISTEMA ( 1876-1931)

Aurrerakariak:

  • 1868-14: Pavia jeneralaren kolpearen ostean, 1874ko urtarrilean Serrano jenerala jarri zen gobernaburu eta militarrek ezartzen dute diktadura, sei urteko demokratikoa bukatutzat emanez. Beraz, konstituzioa ezabatu eta alerdi politikoak debekatzen dira.

  • Armadako goi eta erdi mailako ofizialek indar handiagoa hartu zuten. Aldi berean burgesia katalana osatu zen, Borboie dinastia ezartzea bultzatzeko.

  • Sandhurst-eko (Inglaterra) adierazpena nazioari izeneko agiria zabaldu zuen Canovas del Castillok. Mezuak zioen konponbidea monarkia tradizioala berriz ezartzea zela, modu baketsuan..

  • 1874ko abenduan, Sagunton, Alfontso XII.A Espainako errege aldarrikatu zuen Martinez Camposek.

  • Horrela hasi zen Berrezarpena, 1868ko aurreko gizarte liberal moderatua berrezarri nahi zuena: 1875eko urtarrilaren 14an, erregea Madrilen sartu zen, Gobernu berria osatuz, non Canovasek ardura nagusia izango duen.

Hauek izan ziren Monarkiaren ezarpenak edo lehenengo erabakiak:

  • Iparraldean karlistekin zuten gerra zibila amaitzea (irabaziz) eta Kubako gerrari ere amaiera ematea, Zanjóneko bakea sinatuz.

  • Oposizioko egunkariak itxi egin zituen gobernuak. Monarkiaren kontrako alderdi politikoak eta sindikatuak debekatuak izan ziren.

  • Sei urtekoan kendutakoArmadako buruzagiak berriro ere ezarri ziren. Erregea gorengo buruzagia izango zen, goi-agintari militarren leialtasuna ziurtatuta egoteko.

  • Probintzia Aldundietako eta udaleko karguak berriztatu ziren.

1876ko konstituzioaren ezaugarriak


Canovasek ezinbestekoa ikusi zuen baldintza batzuk ezartzea monarkia alderdi politikoaren gainetik jarri ahal izateko; horretarako, subiranotasun nazionalaren aurretik , konstituzio bat behar zela esan zuen. Monarkia eta Gorteak gainontzeko erakundeen gainetik egon behar zuten, eta bi hauen artean subiranotasuna, erdi banatuta geratu zen.

Ezaugarriak:

  • Suubiranotasun nazionala ez da aipatzen. Botereen sorkuntza, erakunde tradizionaletan kokatzen da: Monarkia eta Gorteak.

  • Aginte banaketa inperfektua ezarri zen, monarkari gobernaburua izendatzeko ahalmena eman zion.

  • Giza banakoen oinarrizko askatasun politikoak onartu zituen.

  • Bi ganberako Parlamentua ezarri zen: Kongresua, sufragio zentsatarioaren bidez aukeratua, eta Senatua, berezko eta hil arteko eskubideaz izendatuta...

  • Estatu konfesionala ezarri zuen, modu pribatuan beste erlijio batzuk praktikatzeko baimenarekin. Azkenen formula elektiboa hartu zuten.

  • Sufragio unibertsala ez zen onartu.

  • 1876ko ekainaren 30ean aldarrikatu eta 1923 arte eon zen indarrean.

Canovasen sistemaren ezaugarriak:

  • Canovasek bi alderdi  ofizialak sortarazi zituen, konstituzioa errespetatzen zuten bi aderdiren iritziak batzeko eta gobernuan txandak egiteko. Hauteskunde-legeak erroldaren araberako sufragioa ezarri zuen, eta horrek herritarren parte hartzea %5era gutxitu zuen.

Estatuko klase politikoa osatzen zuten eragin handiko jende burgesak zirenez, koadro alderdiak ziren (ez zeuden militantez osatuta; hau da, ez ziren demokratikoak)

Bi alderdi ofizialak hauek ziren:

  • Alderdi Kontserbadorea: Buruzagia Canovas zen. Goi-burges, lur-jabeek, goi-funtzionario militar eta zibilak osatzen zuten.

  • Alderdi Liberal Fusionista: Alderdi dinastiko ezkertiarra zen, euren militanteak erdi mailako klasekoak ziren. Práxedes Mateo Sagasta buruzagia izan zen.

  • Legegintzako ezaugarri nagusia hetsadura politikoa eta zentralismo politiko administratiboa indartzea izan zen.

  • Inprimitze-askatasunak legedi murriztatzailea izan zen. Elizari liburu guztiak moral eta ohitura onen arabera zentsurazko aginpidea eman zioten. Azkenik, 1879 Inprimitze legeak delitutzat hartu zuen Berrezarpeneko sistema politiko eta sozialari erasotzea edo sistema zalantzan jartzea.

  • Zentralizaziorako joera argi geratu zen: herritarren parte hartzea murriztu egin zen, jabeek soilik parte hartu ahal izan zuten eta. 30000 biztanletik gorako herrietan (Probintzietako hiriburu gehienak eta beste hiri batzuk) alkateak erregeak izendatuko zituen. Probintzietako eta udaletako aurrekontuak Gobernuak onartu behar zituen.

  • Euskal probintziei Foruak kendu zitzaien 1876ko uztaileko lege baten bitartez, eta beraz, probintzia horietara zabalduko zitzaien soldadutzari eta Estatuko aurrekontuetan ezarritako zerga orokorrak.

  • Hauteskundeetarako ustelkeria (KAZIKISMOA);

Canovasek asmatutako sistemaren eginbehar garrantsitsuena, hauteskundeetarako txandakatze formula aplikatzea izan zen. Etengabe faltsutzen zituzten hauteskundeen emaitzak.

Alderdio probintziaka zeuden egituratuta eta lekuan lekuko agintea kazikismoaren bitartez kontrolatzen zuten.

Zer zen Kazikismoa eta nortzuk ziren?

Espainan XIX.Mendearen erditik XX.Mendera arte agertu zen egitate soziopolitikoa izan zen. Nekazaritza-inguruetan eragin handiko pertsona batzuek kontrolatzen zuten agintea (jauntxoek). Nekazariak kazikearen menpe bizi ziren.
Kazikeak, leku edo inguru bateko eliteko kideak ziren. 3 ezaugarri:

  • Geografia, ekonomia eta gizarte-egoera jakin batean errotuta zeuden.

  • Gizarte itxi horretan nagusi ziren.

  • Estatuaren aurrean gizarte horren bitartekariak ziren.

Kazikea finko zegoen bere inguruan, funtzionarioak eta diputatuak aldatzen ikusten zituen bitartean.

  • Hauteskunde sistema;

Kazikeak diputatu laukitu edo ofizialentzat botoak batu eta hauteskundeak erabiltzeko ardura zeukaten agente politikoak ziren.

Hau zen hautesundeen prozedura:

  • Erregeak Canovas eta Sagastaren baimenez aldatu eta izendatzen zuen gobernaburu berria.

  • Hauteskundeak antolatzen ziren baina emaitzek bat egin behar zuten alderdi politiko berriarekin.

  • Parlamentu egokia aurkitzeko, laukitxoen sistema erabiltzen zen, zerrenda bat besterik ez zen egiten Gobernuaren onespena zuten hautagaiekin eta, ondoan, estatuan zeuden barrutien zerrenda jartzen zen.

Paktua zalantzazkoa zenean, aurretik finkatutako helburuetatik gehiegi ez aldentzeko presioa egiten zen (hauteskunde-iruzurra). Botoak erosiz...


Berrezarpen sistemaren bilakaera.

1874-1885: ALFONSO XIIaren ERREGEALDIA.

1876ko Konstituzioa, “bi alderdi ofizialak” (Kontserbadorea eta Liberala), “sufragio zentsitarioa”, “zentralismo politikoa”, eta “hertsedura politikoa” ezartzen dira.


1885-1902: Mª CRISTINA DE HASBSBURGOREN ERREGEORDETZA, ALFONSO XIIren EMAZTEA.

Txandaketa sistema aplikatzen da “Pardoko hitzarmena” sinatu eta gero. Canovas eta Sagastak erregeordearekin batera erabakitzen dute noiz aldatzen den gobernua, hauteskundeen antolaketa eta euren emaitzak.

Sagastak demokraziaren alde sartuk ditu aldaketa politikoak:

  • Adierazpen askatsasuna bermatzeko, Prentsa legea 1883an.

  • Alderdi politikoen askatasuna bermatzeko, batzartzeko askatasuna eta adierazpen askatasuna 1881ean.

  • Sindikatu-askatasuna 1887an.

  • Gizonezkoen sufragio unibertsala 1890ean.

1902-1923: ALFONSO XIIIaren ERREGEALDIA, SISTEMAREN PORROTA

Hiru data esanguratsuek adierazten dute Canovasen sistemak ez duela etorkizunik: Bartzelonako Aste Tragikoa (1909), 1917ko kirisia eta Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)

ZERGATIAK:

  • a) Bi alderdi ofizialaren barne krisia eta hauen gobernuetan ematen dira ustelkeri arazoak: Canovas eta Sagastaren ordez agertzen diren liderrek ez dute bezainbeste ohore eta bi alderdiek barne hausturak izango dituzte.

  • B)Indar politiko berriak eta aginteko atarian aritu ziren, hauek demokraziara joko dute

  • PSOE, Pablo Iglesias.

  • Indar erregionalistak, PNV eta PSOE indartzen doaz.

  • Alderdi errepublikanoak ere indartzen doaz. Partido Republicano Radical eta Partido Republicano Reformisa.

  • UGT(sozialista) eta CNT(anarkista)ren indarrak nagusi izan ziren langile eta nekazarien artean.

  • c)1909ko Bartzelonako aste trafikoa. Meatzaritza interesek eskatzen zuten trenbidearen eraikuntzaren beharra. Horretarako basamortuan bizi ziren beduino eta berebereen lurrak menperatu zituen Armadak eta gerrari ekin zion Afrikako iparraldean. Gobernuak Bartzelonako eta Madrileko errefortzuak Melillara bidali zituzten eta sei urte lehenago erreserbara pasatu ziren soldaduak. Marokon egoera okerrera joan zen eta hainbat lagun hil ziren; horren aurrean, langileen indarrek greba orokorra deitu zuten. Uztailaren 25etik abuztuaren 1era borrokak izan ziren eta nazio osoa gobernuaren aurka agertu zen.

  • d)Gerra handiaren eragina eta Afrikako krisia, Espainiako gobernuak Gerra Handian parte ez hartzea erabaki zuen baina zenbait ondorio egon ziren:

  • Espainako gizartea bi taldetan banatu egin zen, alde batetik, nazio demokratikoen aldekoak eta bestetik, germanofiloak (Aemmaniaren aldekoak).

  • Gerra, Estatuaren egitura ekonomikoak aldatu egin zituen , Espainako ekonomia garapen handia izan zuen; izan ere, Europako nazio guztietako ekoizle bihurtzen da. Hau dela eta, enpresarioak aberastu egingo dira herri xehea miserian bizi zen bitartean.

  • Klaseen arteko aldeak handituz joango dira eta sindikalismoaren jarrerak gogortuz. CNT (anarkisten sindikatua) nagusi izango da eta UGTren eragina gutxitu egingo da.

  • Biztanleek politikan parte hartzeko eskubidea eskatu zuten eta Sistemaren erantzuna Primo de Riveraren diktadura izango da.

  • Errusian komunismoa martxan jarri zen eta alderdi komunistak sortzen hasi ziren Europa osoan.

1917KO KRISIA

DEFENTSA BATZARRAK

Edozein ejerzitoan derrigorrezkoa da buruzagiek agintzen dutena betetzea eta pentsamolde sindikal berria sortzen da: Defentsa Batzarrak, Armadako profesionalek sortua gobernuari presioa egiteko asmoz. Euren helburuak:

  • Errespetu handiagoa izatea.

  • Mailaz igotzeko erabiltzen den irizpidea aldatzea.

  • Soldata eta bizi baldintza hobetzea.

Gobernuak erakunde hau garrantzitsua zela ikusi eta eskakizun hauekk onartu zituen: soldata igo eta mailaz igotzeko irizpidea aldatu.


PARLAMENTARIOAK

Cambok orain arte itxiak izandako Gorteak zabaltzea eskatu zuen eta ezezkoa jaso eta gero Parlamentarien biltzarra egiteko deialdia egin zuen, Errestaurazio sistemaz kanpo gelditzen ziren indar politiko guztiek parte hartuz (nazionalistak, errepublikanoak eta sozialistak. Bi eskakizun:

  • Konstituzio berriaren prozedura martxan jarri hauteskundeak ospatuz.

  • Lurralde historikoek Estatutu autonomista edo federala izatea.

LANGILEEN GREBA OROKORRA

Langileek greba orokorra Espainia osoan zabaldu zuten honengatik:

  • Egoera ekonomikoa geroz eta larriagoa zelako: oinarrizko produktuen inflazioa eman zen eta klaseen arteko aldeak handitu egin ziren.

  • UGTren kongresoan Sistema politiko berri bat ekarri behar zela Espainiara eta hau Errepubikanoa izango zela propoatzen da. Horretarako ezinbestekoa zen greba orokorra.

  • Valentzian zegoen tranbiako langileen greba abiapuntu hartuz, greba hedatu eta Armadari aurre egin zioten Madrilen, Bartzelonan eta Bizkaiko eta Asturiasko industri eskualdeetan.

1917KO KRISIAREN ONDORIOAK

  • Monarkia eta 1876 kontituzioaren sistemak iraun egin zuen Armadaren sostenguari esker eta 1923tik aurrera Primo de Riveraren diktadura militarrari esker.

  • Alderdi kontserbadore eta Liberala desagertu ziren eta Kontzentrazio gobernuak antolatu ziren. 9 gobernu ezberdinak zeuden.

  • Iritzi publikoa geroz eta indartsuagoa zen , botere politikoaren aldaketa eskatuz.

  • Ezkerreko alderdia nagusia izan zen gizartean eta indar politiko berriak azaldu ziren. Partido Comunista de España (PCE).

  • Sindikalismo munduan, erradikalizazioa eman zen eta greba basatiak sortu ziren.

  • 1921ko Annueleko hondamendian, Afrikako batailan 14.000 soldadu hil ziren. Horren ondorioz krisi politikoa erabatekoa da eta hemendik aurrera Errestaurazioaren sistema eusteko Diktadura militarraren bidea besterik ez da azalduko.

LANGILE MUGIMENDUA

Jabetza pribatuak ala kapitalismoak araututako gizartean langile eta nekazarien egoera eta eskubideak babesteko sortzen den mugimendu politiko eta soziala da.


Langile mugimendua


Euskal Herrian:

Egoera latzetan bizi izan ziren langileak:

  • Eguneroko ordutegiaren iraupena 12 ordu ziren.

  • 7 eta 8 urterekin hasten ziren lanean


  • Lan kontraturik ez zen aplikatzen.

  • Segurtasunik ez zegoen.

  • Barrakoietan bizitzera behartuta zeuden.

XIX. Mendearen amaieran langileen bizimodua eta lan-egoera zaildu egin ziren asko.

1886an Facundo Perezaguak, lehen elkarte sozialista sortu zuen: “Agrupación socialista vasca”.

1888an sozialistek ere, Union General de Trabajadores sindikatua martxan jarri zuten.

Lehenengo greba garrantsitsua 1890ean izan zen meatzaritzan. Honetan, enpresarioek langile mugimenduaren antolamendua  zein garrantsitsu zen  ikusi zuen eta emaitza onak lortu ziren:

-Laneguna txikitzea (10 ordu)

-Langileen etxebizitzak

-Lehen mailako artikuluak establezimendu zehatzetan erosteko obligazioa desagertzea.

  • Perezaguaren lidergoa oso garrantsitsua izan zen: Alderdi itxia, dogmatikoa, iraultzailea eta biolentoa. Burgesia eta kapitalismoa etsaitzat hartuta, alderdiko militanteen  (langile klaseak) eginbeharra iraultza prestatzea zen. Mota guztietako baliabideak erabiliz: grebak, atentatuak, manifestazioak…

  • Tomas Meabe “La lucha de clases” astekaria sortu zuen. Bilboko burgesiaren oso familia ezagun eta dirudunen semea zen. Sabino Aranarekin sortu zituen lehenengo elkarte abertzaleak. Espainako Gazteria Sozialista sortu zuen.

  • Prieto, Bilboko egunkari errepublikanoko zuzendaria izan zen. PSOEren jarduera aldatu zuen: alderdi irikiagoa joera iraultzailea eta biolentoa ezabatuz. Horren ondorioz, Perezaguak Alderdi komunista sortu zuen.

  • XX. Mendearen hasieran, Perezaguaren erradikalismoaren eraginez  greba oso gogorra eta arrakastatsua izan zen eta enpresazioek eta langile abertzaleek; hau da, PNVk, Eusko Langileen Alkartasuna (ELA-STV) eratu zuten, UGTren nagusitasuna orekatzeko. Abertzalea, kristaua eta sozialimoaren aurkakoa zen.

  • Sozialimoa Guipuzkozkoako zenbait herrietan indarra hartu zuen. Gipuzkoako sozialismoa nortasun ezberdinekoa zen, Bizkaikoa aldiz, mugimendu sozialista euskalduna, eta Euskal nazioaren izaera defendatuko dute. Prietok bat egin zuen Guipuzkoako sozialistekin eta Euskal Herria osorako Autonomi Estatuaren aldeko errebindikazioa azalduko du.

  • Sozialismoak ez zuen finkapenik izan baserri inguruetan eta horietan sindikatu katolikoak ziren nagusi.

Entradas relacionadas: