Errestaurazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,27 KB

ERRESTAURAZIOKO SISTEMA POLITIKOA (1875-1923)


1874an Mez. Campones militarrak, eman zuen estatu kolpearen ondorioz, monarkia berrezarri zen Espainian; hau da, ejerzitoaren laguntzarekin errepublikaren aurka eman zen estatu kolpearen ondorioz berrezarri zen monarkia, Alfonso XII.Arekin, Isabel II.Aren semearekin(Alfonso XII). 1876.Urtean gerra karlista liberalek irabazi zuten, eta honekin errestaurazio garaia hasi zen.


Errestaurazioa, erregeordetza berriro jartzea da;
garai honek, hainbat ezaugarri garrantzitsu ditu, politika, kultura, ekonomia eta esparru sozialei dagokienez.


Garai honetako politika, 1876ko konstituzioaren oinarriak, txandakatzea eta kazikismoa ziren. Konstituzio hori, liberal moderatua izan zen, sufragio zentsitarioan(3.Estamentua botatzeko eskubidea baina burgesak bakarrik) oinarritutakoa. Canovas del Castillok, kontserbadoreen liderrak, eta erregeak sortutakoa, non estatuak babestutako erlijio bakarra katolikoa zela aipatzen zen. Boterea, banatuta zegoen, legegilea erregeak eta gorteek zeukaten, betearazlea bestalde erregeak bakarrik zeukan, eta juridikoa ordea epaitegiek. Gorteak, bi ganbarak osatzen zuten, kongresuak eta senatuak; kongresua osatzen zuten diputatuak herriak aukeratzen zituen eta senatua ordea erregeak.


Erregeak gobernuburu bat aukeratzean eta honek hauteskundeak deituz irabaztean oinarritzen da txandakatze sistema. Beti erregeak deitutako gobernuburuaren partiduak irabaziko ditu hauteskundeak. Beranduago beste momentu batean, partidu hori (krisiagatik, desgasteagatik… ), ordezkatu egiten zen, eta hurrengo gobernuburu izango zenak, erregearen esanetan hauteskundeak antolatu eta garaie irtengo zen.


Nahiz eta hauteskundeetara partidu desberdinak aurkeztu, gobernuburura beti bi bakarrik heltzen ziren, liberalak Sagastarekin; eta kontserbadoreak Canobasekin. Baina esan bezala, hauek gobernuburuak ziren, ez gorteak, gorteak erregeak aukeratzen zituen zuzenean. Hau ikusitea, hauteskundeak manipulatuta zeudela esan daiteke.


Kazikimoa ere ematen zen garai hauetan, nekazal eremuetan batez ere; botere handiko kazikeek herritarrekin, hauek menpekoak izanda noski, jokatzeko erari deitzen zaio Kazikismoa. Kazikeek, botere ekonomiko eta politikoa zuten, eta horretaz baliatu nekazariak kontrolatzen zituzten nahi zuen partiduak irabazteko. Hauek kontrolatzeko gainera, edozein metodo erabiltzen zuten, mehatxuak, jipoiak, kartzelamenduak, eta  kasu batzuetan hilketak ere ematen ziren.


Baina metodo politiko honek, oposizioak ere bazituen; errepublikarrak, sozialistak, anarkistak eta nazionalistak gehienbat. Lehenengoak, errepublikarrak, monarkiaren aurkakoak ziren, beraz erregea kentzearen aldekoak ziren. Sozialistak bestalde, erabilitako sistema politikoaren aurkakoak ziren; hauteskunde bidez boterera iristeko, bi partidu sortu zituzten Vera eta P. Iglesias liderrek, PSOE eta UGT. Anarkistek, sozialistek ez bezala, ez zuten sistema politiko horretan parte hartzen; beren portaera biolentoek, nekazal eremuetan izan zuten arrakasta handia, Katalunia eta Andaluzian batez ere. Poliziekin konflikto asko izaten zituzten. Azkenik nazionalistak zeuden, Katalunia, Euskal Herrian eta Galizian hartu zuten indar handiena. Kataluniakoak, ideologiaz kontserbadoreak ziren, Monresako oinarriak idatzi zituzten; bertn Las cortes Catalanas eta gobernuaren berrezartzea eskatzen zuten, hau da, lehen izandako erakunde politikoa berriro ere martxan jartzea eskatzen zuten. Euskal Herrian, foruak galtzean jarri ziren indarrean nazionalistak, 1876tik aurrera, liberalismoaren aurkako mugimendua sortu zen, lider bezala Sabino Arana zeukatelarik. Azkenik Galiziako nazionalistak zeuden, euren kultura indartu nahian, Rexurdimento mugimendua bultzatu zuten, baina indar gutxikoa zen garai hartan. Lehenengo bi herrialdeetan, indartsuagoak ziren, hizkuntza bultzatzea zuten helburuetariko bat. Hirugarrena ordea, ahulagoa zen, XX.Mendean hartu zuen indarra, hizkuntza defendatzen zuten hauek, ez bultzatu.


Ekonomiari dagokionez, pasa zen gertaera garrantzitsuenetariko bat, 1878ko kontzertu ekonomikoaren onarpena izan zen; euskal probintziei, fiskalitate propioa onartu zitzaien, beti ere, kupoa (diru kantitate jakin bat gobernu zentralera) ordainduz. Hortaz gain, periferiaren garapena ere eman zen, Madril izan ezik, kanpoaldea, barnealdea baino industrializatuago zegoen. Azkenik, sektoreei dagokienez, nekazaritza ez zen modernizatu, tradizionala edo atzerakoia izaten jarraitzen zuen. Mehatzaritza aldiz, atzerritarren eskuetan zegoen, eta merkataritzak gora behera asko jasaten zituen. Industriak, Katalunian, Bizkaian eta Gipuzkoan zeukan indarra; portuetan ere hobekuntzak egon ziren, itsasontziak berritu zituzten. Hala ere, guztia kontuan hartuta, garai hartako Espainia, herrialde garatu gabea zela  argi dago.


Azkenik, gizarteari dagokionez, klasetan banatutako batean oinarrituta zegoen,aberastasunaren araberako klasetan banatua. Hiru maila desberdin zeuden; goi mailako klasea, talde hau nekazal eremutako aberatsek osatzen zuten, Bigarren erdi mailako klasea zegoen, hauek ez ziren aurrekoak besteko aberatsak, baina dirua zeukaten. Lan baldintza egokiak baitzituzten. Azkenik behe mailako klasea zegoen, nekazari eta industrietako langileak. Hauek lan baldintza txarrak zituzten,

Entradas relacionadas: