Erdi Aroko Erresumak eta Gizartearen Antolaketa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,57 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek Erdi Aroko Iberiako erresumen sorrera, Nafarroako Erresumaren banaketa, hiribilduen birpopulaketa, gorte eta udal administrazioa, ekonomia eta merkataritza laburbiltzen ditu. Ikasleak erresuma kristauen eta erakundeen eboluzioa ulertuko du.
Puntos clave
- Pelaio Asturiasko erresumaren sortzailea izan zen 718an eta Covadongako guduan musulmanen aurka garaitu zen 722an.
- 1035ean Antso III.a hil zenean Nafarroako Erresuma oinordekoen artean banatu zen.
- Ximeno dinastiako azken monarka Antso VII.a Azkarra izan zen.
- XIV. mendean auzitegia, epaitegia eta Errege Kontzeilua sortu ziren.
- Gaztelako Koroaren ekonomia nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritzen zen, ardi merinoen hazkuntza nagusi zelarik.
- 1273an Alfontso X.ak Mestako Kontzeju Ondradua onartu zuen.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Oharra: Astur-leondar Erresumaren sorrera
718. urtean, Pelaio Asturiasko mendietako errefuxiatu batzuen buruzagi bihurtu zen. Musulmanen aurka aritu zen Covadongako guduan, 722. urtean. Asturiasko erresuma sortu eta gortea Oviedon finkatu zuen.
Euskal Herriko eta inguruko erresumak
- Eneko Aritza: Tropa frankoak Iruñetik kanporatu eta lehen errege izendatu zuten.
- Aznar Galindez: Aragoiko konderrian nagusitasuna lortu zuen.
- Wifredo Bilotsua: Bere lurraldeak hedatzea lortu zuen.
Nafarroako Erresuma eta banaketa
1035ean, Antso III.a hil zenean, erresuma oinordekoen artean zatitu zen:
- Gartzia Santxez: Nafarroa jaso zuen.
- Fernando I.a: Gaztelako konderria jaso eta erresuma independente bihurtu zuen.
- Ramiro I.a: Aragoiko errege bihurtu zen.
- Gonzalo: Sobrarbe eta Ribagorzako konderriekin gelditu zen.
Ximeno dinastiako azken monarka Antso VII.a Azkarra izan zen.
Birpopulaketa eta hiribilduak
XI. mendera arte, konkistatutako lurrak barrutietan banatzen zituzten. Hiriburu eta haren mende zeuden hainbat herrixka zituzten. Hiribilduak sortu ziren eta, jendea erakartzeko, hiri-gutunak ematen zituzten.
Gortea eta administrazioa
Gortea monarkaren inguruko pertsona taldea zen. XIV. mendean, auzitegia, epaitegia eta Errege Kontzeilua sortu ziren. Gaztelako gorteek noblezia, kleroa eta hirietako ordezkariak biltzen zituzten.
Udal administrazioa
Errejidoreak gobernatzeari arduratzen ziren alkateekin batera. Geroago, Korrejidoreak agertu ziren, funtzio militar eta judizialak zituztenak.
Ekonomia: Nekazaritza eta Abeltzaintza
Gaztelako Koroaren jarduera ekonomiko garrantzitsuenak nekazaritza eta abeltzaintza ziren:
- Nekazaritza: Mahatsondoen, olibondoen eta zerealen laborantzan oinarritzen zen.
- Abeltzaintza: Ardi merinoen hazkuntza zen jarduera nagusia.
1273an, Alfontso X.ak Mestako Kontzeju Ondradua onartu zuen, hainbat pribilegio emanez.
Erakundeak eta itsas merkataritza
Lurralde bakoitzak bere lege, erakunde eta ohiturak zituen. Agintari nagusia errege edo erregina zen. Katalunian, Consell batek udalerria gobernatzeaz arduratzen zen. Itsasoko kontsulatuak Europako, Asiako eta Afrikako hainbat hirietan ezarri ziren merkataritza kudeatzeko.
Preguntas frecuentes
Noiz sortu zen Asturiasko erresuma?
Pelaiok 718an Asturiasko mendietako errefuxiatuen buruzagi bihurtu zen eta, Covadongako guduan musulmanen aurka garaituta, erresuma sortu zuen eta gortea Oviedon finkatu zuen.
Nola banatu zen Nafarroako Erresuma 1035ean?
Antso III.a hil zenean, erresuma oinordekoen artean zatitu zen: Gartzia Santxezek Nafarroa jaso zuen, Fernando I.ak Gaztela, Ramiro I.ak Aragoi eta Gonzalok Sobrarbe eta Ribagorza.
Zein izan zen Mestako Kontzeju Ondradua?
1273an Alfontso X.ak onartu zuen Mestako Kontzeju Ondradua, hainbat pribilegio emanez.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.