Euskal Herria XX. mendearen hasieran: ekonomia, politika eta kultura (1900-1923)

HistoriaActualizado el 2,89 KB

Resumen

Dokumentuak XX. mendearen hasierako Euskal Herria aztertzen du, 1900etik 1923ra arte. Industrializazioaren eragina ekonomian eta gizartean, Sabino Aranaren abertzaletasuna eta EAJren sorrera, Espainiako politika-aldaketak eta abangoardismo kulturalaren agerpena azaltzen ditu. Ikasleek garai horretako arrazoi eta ondorio nagusiak ulertuko dituzte.

Puntos clave

  • Industrializazioak hirien hazkundea eta garraiobideen garapena ekarri zituen, eta langileen klase-kontzientzia sortu zen.
  • 1902an Altos Hornos de Vizcaya sortu zen, eta garai berean Banco de Bilbao.
  • Sabino Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zuen 1895ean, abertzaletasunaren oinarri gisa.
  • Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) munduko kontzientzia zibilizatua astindu zuen.
  • Miguel Primo de Riveraren diktadurak (1923-1930) abertzale alderdi, elkarte eta mugimenduak debekatu zituen.
  • Bigarren Errepublikarekin (1931-1936) Euskal Herriak Lehen Autonomia Estatutua lortu zuen.
  • 1920ko hamarkadaren inguruan abangoardismoa sortu zen, aurreko kultur ereduari aurka egiteko.

Ponte a prueba

Mendearen Hasiera (1900-1923)

Ekonomia eta Gizartea

XIX. eta XX. mendeen artean gertatutako industrializazio-prozesu izugarriaren ondoren, garai hartako Euskal Herria, oro har, eskualde oparoa zela esan liteke. 1902. urtean Altos Hornos de Vizcaya sortu zen. Eta ordukoa da Banco de Bilbao ere. Garrantzi handia izan zuten hirien garapenean. Hasierako gertakizunetan, hirien hedapena izan zen industrializazioaren ondorio, eta horrek, aldi berean, garraiobideen hazkundea eragin zuen. Langileen artean errotzen hasitako klase-kontzientzia; ordukoak ditugu lehen sindikatu eta partiduak.

Politika

Mende honetan piztu zen gizakiaren amesgaiztorik txarrenetakoa eta munduko kontzientzia zibilizatuei astindu ederra eman ziona: Lehen Mundu Gerra (1914-1918). Hegoaldean, Sabino Aranaren jarduna dugu aipagarri. Egia esan, Aranaren ekimenak aurreko mendean ditu bere sustraiak, karlistaldien osteko foruen galerak herriarengan eragindako gobernuarekiko mesfidantza-giroan. Bidegabekeria haiek guztiek eragin zuten euskaldunen baitako talde-sentimendua, eta Aranaren jardun kementsuari zor zaio abertzaletasunaren edo euskal kontzientziaren jaiotza; berak sortu zuen Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ), 1895ean.

Kultura

Euskal kulturaren aldeko langileak; batzuek XIX. mende amaierako eragile garrantzitsuenekin (Abbadie, Manterola eta Sabino Arana), besteek haien lekukoari eutsiz jarraitu zuten Primo de Riverak diktadura ezarri zuen arte, 1923an.

Espainiako Egoera Politikoa eta Eraginak

Espainiako politikak mutur batetik besterako jauziak bizi izan zituen oso denbora gutxian. Hona hemen aldi bakoitzaren ezaugarri behinenak:

  • Miguel Primo de Riveraren diktadura (1923-1930): Diktadurak abertzale kutsuko alderdi, langile-elkarte eta mugimendu guztiak debekatu zituen, eta euskalgintza ezerezera behartu.
  • Bigarren Errepublika (1931-1936): EEBBetan hasi eta Europa osoan zabaldutako krisi ekonomiko izugarriak.
  • Lehen Autonomia Estatutua: Errepublikarekin, Primo de Riveraren diktadurapean pentsaezina zen autonomia-maila eskuratu zuen Euskal Herriak, hots, legeak egin nahiz betearazteko gaitasun handiagoa.
  • Errusiako Iraultza (1917): Errusiako hainbat alderditik ez zen begi onez ikusten bertako Enperadoretza egiten ari zen kudeaketa. Errusiako mugimendu horrek ideologia ezkertiarraren hedakuntza ahalbidetu zuen.
  • Totalitarismoa: Ideologia iraultzaileen aurka (komunismoa iraultzaren sinonimo bihurtu zen), ideia totalitarioek hartu zuten indarra Europan.

Kultura: Abangoardismoa

Aurreko belaunaldiek ezarritako kultur ereduarekin hautsi nahirik, 1920ko hamarkadaren inguruan, giro artistikoa goitik behera aldatu nahi zuen mugimendua sortu zen: abangoardismoa.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz sortu zen Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)?

EAJ 1895ean sortu zuen Sabino Aranak. Testuaren arabera, bere jardunak euskal kontzientzia eta abertzaletasunaren jaiotza ekarri zituen.

Zer ekarri zuen Primo de Riveraren diktadurak?

Diktadurak abertzale kutsuko alderdi, langile-elkarte eta mugimendu guztiak debekatu zituen, eta euskalgintza ezerezera behartu zuen. 1923tik 1930era iraun zuen.

Zein izan zen Lehen Autonomia Estatutuaren garrantzia?

Bigarren Errepublikarekin Euskal Herriak autonomia-maila eskuratu zuen, Primo de Riveraren diktadurapean pentsaezina zena. Horrek legeak egiteko eta betearazteko gaitasun handiagoa ekarri zion.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sortu zen Altos Hornos de Vizcaya testuaren arabera?
2. Nork sortu zuen Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)?
3. Zer gertaera izan zen Lehen Mundu Gerra?
4. Noiz ezarri zen Primo de Riveraren diktadura?
5. Zein mugimenduk hautsi nahi izan zuen aurreko kultur ereduarekin?
6. Zein eragin izan zuen Errusiako Iraultzak testuaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.