Lehen Mundu Gerra (1914-1918): Zergatiak eta Ondorioak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 7 KB

Lehen Mundu Gerra (1914-1918)

1. Gerraren zergatiak

1.1. Zergati sakonak eta urrunak

  • 1) Interes kolonialak: Europako herrialdeek zenbait gatazka bultzatu zituzten lurralde kolonialak eskuratzeko ahaleginetan.
  • 2) Lurralde aldarrikapenak:
    • Balkanetako lurraldeak kontrolatu nahi zituzten bai Errusiak, bai Austria-Hungariako Inperioak.
    • Frantzia eta Alemania gerran zeuden Alsazia eta Lorena direla eta.
  • 3) Lehia ekonomikoa: Alemania eta Britainia Handiaren artean. Biek nahi zuten nazioarteko merkataritza kontrolatu.
  • 4) Aliantza blokeak: Gerra aurreko urteetan bi bloke sortu ziren:
    • A) Aliantza Hirukoitza: Alemania, Austria-Hungariako Inperioa eta Italia.
    • B) Entente Hirukoitza: Britainia Handia, Errusia eta Frantzia.
  • 5) Bake armatua: Armamentu-lasterketa asko hazi zen; herrialde guztiek ahalegin handiak egin zituzten beren ahalmen militarra handitzeko, balizko gatazkari aurre egin ahal izateko.

1.2. Zergati hurbila

1914ko ekainaren 28an, Sarajevon, Austria-Hungariako Inperioaren oinordekoa erail zuten. Atentatua serbiar nazionalistekin harremanetan zegoen. Austriak gerra deklaratu zion Serbiari. Errusiak esku hartu zuen orduan, eta Alemaniak, Austriaren aliatuak, gerra deklaratu zien Errusiari eta Frantziari. Britainia Handiak ere gerra deklaratu zuen, lehenengo kanpaina militarretan Alemaniako armadek Belgika inbaditu zutenean Frantzia inguratzeko.

2. Gerraren ezaugarriak

  1. Oso hedatua espazioan: Kontinente guztietan izan zuen eragina eta oso luzea izan zen denboran (1914-1918).
  2. Arma berriak: Oso tresna hilgarriak erabili ziren: hegazkinak, tankeak, metrailadoreak, telegrafoa...
  3. Atzeguardiaren garrantzia: Gerra-ekonomia ezarri zen; estatuaren baliabide guztiak gerrara bideratu ziren. Emakumeek gizonezkoen postuak bere egin zituzten. Herrialde ez-beligeranteek atera zuten etekin ekonomiko nabarmenena.
  4. Herritar guztien mobilizazioa.
  5. Propaganda belikoa: Bakoitzaren garaipenak goraipatzeko eta kontrakoen morala jaisteko erabili zen.

3. Gerrako taldeak (1914-1918)

  • Aliatuak: Serbia (1914), Errusia (1914, 1917an gerratik kanpo), Frantzia (1914), Britainia Handia (1914), Italia (1915), Belgika (1914), Grezia, Errumania, AEB (1917) eta Portugal.
  • Inperio Zentralak: Austria-Hungariako Inperioa (1914), Alemania (1914), Otomandar Inperioa (Turkia) eta Bulgaria.
  • Neutralak: Espainia, Suitza, Holanda, Albania, Norvegia eta Danimarka.

4. Gerraren faseak

4.1. Mugimendu-gerra

  • A) Mendebaldeko frontea: Alemaniako armadek Frantziari eraso zioten. Belgikatik eta Luxenburgotik sartu ziren Frantzian, ahalegin osoa Errusiako frontean egin ahal izango zutelakoan. Plan honek porrot egin zuen.
  • B) Ekialdeko frontea: Alemanek oso azkar egin zuten aurrera, baina errusiarrek erreakzionatu eta Austriar Inperioaren atarira heldu ziren.

4.2. Lubakietako gerra

Fronteak gelditu egin ziren. Mendebaldeko frontean, lubakiak egin zituzten Suizatik Ipar Itsasora bitartean. Alemanek eraso egin zuten Frantziako frontea hausteko, baina frantsesek hilabetez eutsi zieten oldarraldiei. Britainiarrek eta frantsesek ekin zioten erasoari (Sommeko gudua), baina arrakasta handirik gabe.

4.3. 1917ko krisia

  • A) AEBak gerra aliatuekin sartu ziren.
  • B) Errusiak bakea sinatu zuen.
  • C) Manifestazioak ugaritu ziren.

4.4. Gerraren bukaera

  • A) 1917an, Errusian iraultza sozialista atera zen garaile eta Brest-Litovskeko ituna sinatu zuen.
  • B) Ameriketako Estatu Batuek esku hartu zuten aliatuen alde.
  • C) Manifestazioak leku guztietan zabaldu ziren.

5. Bake-itunak

5.1. Parisko Konferentzia (1919ko urtarrila)

32 herrialde elkartu ziren, baina erabakiak lau nagusiek hartu zituzten: Wilson (AEB), Clemenceau (Frantzia), Lloyd George (Britainia Handia) eta Orlando (Italia).

Jarrerak bakearen aurrean:

  1. Wilsonen 14 puntuak: Bakea adiskidetasunean oinarritu behar zen, Alemaniaren aurkako mendekurik gabe.
  2. Frantziaren jarrera: Kalte-ordain handiak jaso nahi zituzten, gerrak suntsiketa ikaragarria eta kostu gaitzak ekarri zituelako.

5.2. Versaillesko Ituna (1920)

Alemaniaren aurkako bake-ituna izan zen. Erabakitakoa:

  • 1. Alemaniak onartu behar zuen bera zela gerraren erruduna.
  • 2. Lurraldeak galdu zituen: Alsazia eta Lorena (Frantziara), Posnania (Poloniara), Txekiar Errepublikaren zati bat eta kolonia guztiak.
  • 3. Austriarekin batzeko debekua.
  • 4. Gerra-ordain handiak.
  • 5. Desarmatzea eta armada desegitea.

Beste bake-itun batzuk: Saint-Germain (Austriarekin), Trianon (Hungariarekin), Neuilly (Bulgariarekin) eta Sèvres (Turkiarekin).

6. Ondorioak

6.1. Ondorio demografikoak

Hildakoen kopurua izugarria izan zen, batez ere Alemaniako eta Errusiako armadetan. Zauritu eta elbarri asko geratu ziren. Gaixotasunek eta elikadura txarrak heriotza asko eragin zituzten herritarren artean. Alargun eta umezurtz asko geratu ziren. Soldadu gehienak mutil gazteak zirenez, sexuen arteko oreka apurtu zen eta jaiotza-tasa jaitsi zen.

6.2. Ondorio ekonomikoak

Gerrak herri eta hiri asko erraustu zituen, nekazaritza-arloak hondatu eta azpiegiturak zein lantegiak suntsitu zituen. Estatuek maileguak eskatu zituzten, zorpetzea handituz. Herrialde neutral batzuei mesede egin zien, borrokan zeuden herrialdeak lehengaiz eta elikagaiz hornitu zituztelako.

6.3. Ondorio politiko eta sozialak

  • 1) Europako mapa berria: Muga berriak marraztu ziren.
  • 2) Nazioen Elkartearen sorrera (NE):
    • Bultzatzailea: Wilson (AEB).
    • Egoitza: Geneva.
    • Egitura: Batzarra eta Kontseilua (potentzia irabazleak).
    • Funtzioa: Bakea bermatzea. Porrot egin zuen AEB, Alemania eta Errusia kanpoan geratu zirelako.
  • 3) Munduko nagusitasuna: Europatik AEBra pasatu zen.
  • 4) Ondorio sozialak: Emakumeen papera aldatu zen; etxetik kanpo ikasten eta lanean hasi ziren, eta sufragismoa sortu zen.

Sufragismoa: Emakumeen mugimendua, bizitza politikoan gizonen pare parte hartzea eskatzen zuena. Errentista asko pobrezian geratu ziren, eta beste talde batzuk gerrari esker aberastu ziren.