Euskal gramatika: kasuak eta adlatiboak (taula eta oharrak)

Lengua y literaturaActualizado el 12,7 KB

Resumen

Dokumentu honek euskal gramatikako kasu-marka nagusiak laburtzen ditu: absolutiboa, ergatiboa, datiboa, inesiboa, ablatiboa, adlatiboa eta beste hainbat adlatibo eta genitibo. Taula batean hiru aditzeko lehen paradigmaren formak agertzen dira, bai eta aldia, modua eta aspektua azaltzen dituzten oharrak ere. Testuaren bidez ikasleak kasuen marka zuzenak eta haien erabilera bereizten ikas dezake.

Puntos clave

  • Absolutiboaren marka hutsa edo -a da (A-AK-0-0 eredua).
  • Ergatiboaren markak -k dira (AK, EK, (E)k).
  • Inesiboaren markak -(E)AN eta -ETAN dira, eta -(R)ENGAN aldaera ere agertzen da.
  • Ablatiboaren markak -(E)TIK eta -ETATIK dira, eta -(R)ENGANDIK aldaera ere bai.
  • Adlatiboaren markak -(E)RA eta -ETARA dira; hurbiltze adlatiboa -(E)RANTZ da.
  • Oharretan aldia (oraina, iragana, hipotetikoa), modua eta aspektua (perfektua, burutugabea, geroa, puntukaria, aspektu gabea) bereizten dira.

Ponte a prueba

ABSOLUTIBOA- A-AK-0-0

ERGATIBOA AK-EK-(E)k-(E)k

DATIBOAK ARI-EI-(R)I-(R)I

INESIBOA -(E)AN- ETAN-(E)TAN- (E)N/A(REN)GAN-ENGAN-(R)ENGAN-(R)ENGAN

ABLATIBOA -(E)TIK-ETATIK-(E)TATIK-(E)TIK / -A(REN)GANDIK-ENGANDIK -(R)ENGANDIK -(R)ENGANDIK

ADLATIBOA -(E)RA -ETARA -(E)(TA)RA -(E)RA / A(REN)GANA --ENGANA -(R)ENGANA-(R)ENGANA

HURBILTZE ADLATIBOA-(E)RANTZ -ETARANTZ -(E)(TA)RANTZ -(E)RANTZ /A(REN)GANANTZ -ENGANANTZ -(R)ENGANANTZ -(R)ENGANANTZ

MUGA-ADLATIBOA -(E)RAINO -ETARAINO -(E)(TA)RAINO -(E)RAINO / -A(REN)GANAINO -ENGANAINO -(R)ENGANAINO -(R)ENGANAINO

LEKU-GENITIBO -(E)KO -ETAKO -(E)(TA)KO -ETAKO

JABEGO-GENITIBOA-AREN -EN -(R)EN -(R)EN

SOZIATIBOA -AREKIN -EKIN (R)EKIN (R)EKIN

INSTERUMENTALA-AZ -EZ -(E)Z

ADLATIBO DESTINATIBOA (E)RAKO ETARAKO (E)TARAKO (E)RAKO A(REN)GANAKO ENGANAKO (R)ENGANAKO

XEDEZKO DESTINATIBOA ARENTZAT ENTZAT (R)ENTZAT (R)ENTZAT

MOTIBATIBOA A(REN)GATIK (R)ENGATIK (R)ENGATIK (EN)GATIK


aldia=oraina,iragana,hipot. --- modua +- -----aspektua=+perf; burutua(joan ginen,etorri gara..) -perf; burutugabea(joaten ginen,hurbiltzen gara,etortzen zara..)+gert; geroa(go-ko o q acaban en 'n'), +punt; puntukaria('ari', nator,darama,erosten ari da) 0; aspektu gabea; (apur,eska,ikus,gerta,joan,esan)


GAIA ETA IDEIA NAGUSIAK (100 hitz) Zientzia eta teknologia gaiak dibulgatzea helburu duen Elhuyar aldizkarian argitaratutako testu honetan lantzen den gaia ………………………………..da. Honakoak dira gaiari buruz garatzen dituen ideia nagusiak: Alde batetik, … Bestalde, … Testua bukatzeko, … TESTUAREN EGITURA ETA IDEIEN ANTOLAMENDUA Zientzia eta teknologia gaiak dibulgatzea helburu duen Elhuyar aldizkarian argitaratutako azalpenezko testu honek ……………… egitura dauka. Sarrera gisa, gaia aurkezten da. Bertan……………………… aipatzen da. Jarraian honako ideia hauek lantzen dira: Batetik, X paragrafoan (paragrafoetan)…………………………………. Bestetik, X paragrafoan (paragrafoetan) ………………………………… Azkenik, X paragrafoan…………………… Aurrekoa ikusita, bada, ………………………………. bidez osatutako barne-antolamendua duela ohar gaitezke. Ondorioak (azalpena, deskribapena…) X paragrafoan ikus dezakegu eta bertan ……………… aipatzen da. Honen kausa (konparaketa, deskribapena, azalpena…) X paragrafoan agertzen da eta ………………. dela aipatzen du. TESTU TIPOA (150 hitz) Testu honen bidez, autoreak (zehaztu nor den), ………………………………….. du helburu. Komunikazio asmoaz gain, bestelako ezaugarriak ere badaude. Batetik …………………. egitura jarraitzen duela esan daiteke. Barne-egituran ……………………. egitura erabiltzen du: sarreran ……… aipatzen du eta ondorengo paragrafoetan…………… modu zabalean azaltzen du (ditu). Bestetik, objektibotasuna da nagusi. Horren adierazle diren adizkiak eta izenordainak aurki daitezke (3.pertsonako eta 1.ko pertsona pluralaren markak aipatu: adizkiak, izenordainak, izenondo deskriptiboak –egonen balira-…). Hori horrela, modalizazio-zama txikia antzematen da testuan (1. eta 2. pertsonaren ezaugarririk agertzen bada, esan non eta zein helbururekin erabiltzen den. Ez baldin badago, idatzi ez dela pertsona hauen ezaugarririk ageri.) Honetaz gain, azalpenezko testuetan ohikoak izaten diren moduan, indikatiboko aditzak (adibideak) eta orainaldiko formak (adibideak) dira nagusi. Nahiz eta…………… (beste aditz denboraren bat erabiltzen badu aipatu zein helbururekin erabiltzen duen zertarako).


Bestalde, autorea, hartzailea informazioaz errazago jabetu dadin, testu antolatzaile eta lokaiklu egokiez baliatu da. Hala nola…………… (adibidea), ………………….(adibidea), ………………. (adibidea). Hauetaz gain, azalpenezko testuetan erabiliak izaten diren …………….. perpausak (adibidea), ………………. perpausak (adibidea), ………………… (adibidea) aurki daitezke. Testuan darabilen hizkuntza estandarra eta argia da. Lexiko denotatiboa erabiltzen du eta errepikapenak saihesten ditu ordezkapena erabiliz (adibideak). Hortaz, azalpenezko testu baten aurrean gaude, non autoreak testu antolaketa zuzen eta hiztegi egoki baten bidez………………………..ren berri ematen digun.ARGUDIO TESTUAK Laburpena (100 hitz) Egoera hau imajinatu: Zu zara idazlea (testua zuk idatzia dela pentsatu). Erredakziotik esan dizute testua luzeegia dela eta 100 hitzetara murrizteko. Ez jarri horrelako esaldirik: autoreak dio, idazleak adierazten du, idazten du, aipatu du… Tesia eta Argudioak (100 hitz) Hemen aipatu behar dena honakoa da: – Nork idatzi duen, non eta argudio-testua dela. Jarraian zeri buruz idazten duen aipatu (gaia orokorrean) – Bigarren paragrafoan, autoreak defendatzen duen tesia zein den idatzi (2-3 lerro) – Hurrengo paragrafoetan (edo gidoiekin, azalpen hau bezala) tesi horren euskarri diren argudioak azaldu banan-banan. Saiatu argudio bakoitza zein motatakoa den esaten. Ez baldin badakizu, azalpen on bat eman argudioak ulertzeko. Testuaren egitura eta argudioen antolamendua (150 hitz)Hemen aipatu behar dena honakoa da: – Nork idatzi duen, non, argudio-testua dela eta zeri buruz hitz egiten duen. – Kanpo-egitura bikoa edo hirukoa duen esan eta atal bakoitzean zer aipatzen den laburlabur azaldu. – Barne-egitura: ● Tesia non dagoen adierazi eta kokapena zein motatakoa den esan. ● Argudioak nola antolatu dituen adierazi eta arrazoitu. Antolaketa hau aipatzerakoan, argudio bakoitza modu zabalean azaldu eta ahal bada zein motatakoa den esan behar duzu. Beste aukera bat da, argudioak bata bestearen atzetik azaldu eta hauek zein motatakoak diren azken paragrafoan aipatzea (batez ere denak modu berekoak badira). Testu-tipoa (150 hitz) – Nork idatzi duen, non argitaratu duen eta argudiozko testua dela. Jarraian, argudiozko testua dela justifikatzeko ezaugarriak adieraziko dituzu:

 

– Helburu komunikatiboa: zertarako idatzi du testua? Gaia aipatu eta horren barruan zer lortu nahi duen azaldu. – Kanpo-egitura aipatu (bikoa / hirukoa den). – Barne-egitura: – Zein den defendatzen duen tesia eta non dagoen kokatuta. – Tesi hori indartzeko erabili dituen argudioak nola antolatuta dauden esan, labur-labur azaldu (bakoitza edo taldekatuta laburtu) eta mota aipatu (oso garbiak baldin badira). – Lehenengo pertsonaren ezaugarriak bilatu (aditzean, izenordainak). – Irakurlea inplikatzen duen (2.pertsonako adizkiak, 1.pertsona plurala) – Antolatzaileak zein motatakoak diren esan. – Menpeko perpausak zein motatakoak diren esan. – Lexiko konnotatiboa – Baliabide literariorik erabili ote dituen esan (ironia, metaforak, konparaketak, galdera erretorikoak...) – Polifoniarik ote dagoen aipatu. – Erregistroa Igorlearen Asmo komunikatiboa eta Modalizazioa (150 hitz) – Nork idatzi duen, non argitaratu duen eta argudiozko testua dela. – Asmo komunikatiboa: sentipenak adieraztea, laguntza eskaintzea, zerbait proposatzea, iradokitzea, hausnartzea, salatzea... (azaldu zein den asmoa eta non ikusten den hori. 2 lerro) Modalizazioaren ezaugarriak (autorearen ikuspuntua markatzen dutenak): – Aditza: subjuntibera, agintera, baldintza, ahalera (zein den gehien erabiltzen duena eta zer adierazten duen horrekin). Indikatiboak (ukitu objektiboa adierazten da) – Lexikoa: ● adjektibo baloratzaileak (zoragarria, perfektua...) ● iritzi aditzondoak: ziurtasuna (jakina, noski), zalantza (agian, apika), derrigortasuna (halabeharrez, nahitaez), balorazioa (zorionez, zoritxarrez). ● maila aditzondoak (oso, erabat, izugarri) ● zenbatzaile baloratzaileak (gutxi, asko, sobera) ● izen baloratzaileak (pena, miresmena, esperantza) ● Txikigarriak / handigarriak / superlatiboa – Perpausak: ● Galde-perpausak ● Aginte-perpausak ● Harridura-perpausak ● Modu-perifrasia: ahal izan / behar izan ● Desio-perpausak (nahi nuke) ● Interjekzioak (ene! Kasu!) – Hizkuntza funtzioa: ● Funtzio adierazkorra (hau poza!) ● Funtzio eragilea (Aizu! Ate hori!) ● Funtzio deitzailea (Ulertzen duzu, ezta?) ● Funtzio poetikoa. Horretarako baliabide estilistikoak erabiliko ditu: metafora, hiperbolea, personifikazioa... – Pertsona deixiak: aditza, izenordainak 


Tonua (sutsua, malenkoniatsua, ironikoa, kritikoa, ezkorra, baikorra, serioa...) – Puntuazio-zeinuak: komatxoak, letra etzana... – Polifonia eta testuartekotasuna (ukitu objektiboa emate aldera) – Erregistro edo kode aldaketa (beste hizkuntzetako hitzak edo beste erregistro bateko hitzak  TESIA ETA ARGUDIOAK “Idazleak -kanalaren izena- aldizkarian (egunkarian) argitaratu duen -izenburuaartikulua argudio-testua da. Autoreak, idatzian, (gaia)ri buruz idazten du. (zati honek 3 lerro izan behar ditu.) Idazleak testu honetan defendatzen duen tesia honakoa da: (tesia ongi azaldu 2-3 lerrotan) Tesi honen euskarri, X argudio aipatzen ditu: Lehenengo argudioan... Bigarren argudioan... … ” Bakoitzean zein argudio-mota erabiltzen duen esan. Ez baldin badakizue, ahalik eta hobekin azaldu argudiatzeko modua. ARGUDIOZKO TESTUAREN EGITURA ETA ARGUDIOEN ANTOLAKETA(150hitz) “Idazleak -kanalaren izena- aldizkarian (egunkarian) argitaratu duen -izenburuaartikulua argudio-testua da. Autoreak, idatzian, (gaia)ri buruz idazten du. (zati honek 2-3 lerro izan behar ditu.) Argudio-testu honek (biko/hiruko) egitura du, izan ere, bukaeran ez da ondoriorik adierazten. (azken esaldi hau biko egitura duenean erabili, bestela zuzenean hurrego paragrafoko informaziora pasa). Sarreran, gaia aurkezten du: (azaldu zer kontatzen duen). Garapenean, berriz, (azaldu argudioetan esaten duena laburtuta) (zati honek 3-4 lerro izan behar ditu). Barne-egiturari dagokionez, esan dezakegu, tesiaren kokapena …............ dela, (zergatia arrazoitu). (Atal honek 2-3 lerro izan behar ditu) Argudioak …...................... antolatuta daude. Lehenengo argudioan, …... Ondoren, ….............................. adierazten du. Jarraian, …................................................................................. aipatzen du. Azkenik, …............................................................................... dio.” Argudioak laburrak badira, paragrafo berean jarri daitezke. Azalpen sakonagoa eskatzen badute, berriz, bakoitza paragrafo batean azaldu. (2-3 lerro bakoitzak) Argudio bakoitza azaltzen duzuenean, saiatu zehazten zein argudio-mota den. Argudioen azalpena antolatzeko garaian, goian agertzen antolatzaileak, antzekoak edo “lehenengo, bigarren, hirugarren, laugarren, azken... argudioan...” erabil dezakezue.


TESTU-TIPOA (150 hitz) “Idazleak -kanalaren izena- aldizkarian (egunkarian) argitaratu duen -izenburuaartikulua argudio-testua da. Testuak (biko / hiruko) egitura du (azalpen laburra eman: 2-3 lerro). Idazleak (gaia)ri buruz idazten du eta bere helburu komunikatiboa (ohartaraztea, konbentzitzea, gogoeta bultzatzea, iritzia aldaraztea, iritzia plazaratzea...) da. (2-3 lerro). Autoreak erabili duen antolaketa …........... da, tesia …............... agerten baita. Bertan …............ azpimarratzen du. Argudioak ….................................. moduan antolatu ditu (azaldu ongi bakoitza eta esan zein argudio-mota erabili dituen). Argudio-testuetan ohikoa den tonu subjektiboa nabaria da. Horren adibide ditugu (aditzak, aditzondoak, lexiko konnotatiboa. Irakurlea inplikatzen duen aztarnarik balego, hemen aipatuko zenukete: “hartzailea erakartzeko funtzio deitzailea duten ezaugarriak ere agertzen dira -adibideak parentesi artean-”). Autoreak, hartzailea bere iritziaz errazago jabetu dadin, testu-antolatzaile egoki ak erabili ditu. Hala nola, … Horietaz gain, argudio-testuetan ohikoak diren menpeko perpausak aurki ditzakegu:....... (Baliabide literariorik, polifoniarik, teknizismorik... aipagarria den bereizgarririk balego, zati honetan txertatuko zenukete). Argudiozko testuen helburua hartzailearen iritzia eragitea izanik, autorea tesia argi eta garbi helarazten saiatu da erregistro estandarra erabiliz. 

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da euskal absolutiboaren marka?

Absolutiboaren marka -a da izen mugatuetan eta hutsa edo -0 izen mugagabeetan, taulan A-AK-0-0 moduan agertzen den bezala.

Zein dira inesiboaren markak?

Inesiboak -(E)AN eta -ETAN markak ditu, eta testuan -(R)ENGAN bezalako aldaerak ere aipatzen dira.

Zer bereizten du hurbiltze adlatiboak?

Hurbiltze adlatiboak -(E)RANTZ marka erabiltzen du, adlatiboaren oinarriari gehitua, norabide hurbilago bat adierazteko.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da absolutiboaren marka testuaren arabera?
2. Zein da ergatiboaren markak?
3. Zein marka dagokio ablatiboari?
4. Zein da hurbiltze adlatiboaren marka?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.