Hizkuntzaren Funtzio Sozialak eta Euskararen Errealitatea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,66 KB
Hizkuntzaren funtzio sozialak
Hizkuntzaren funtzio sozialek gizarte eta egitura jakin batean hizkuntza batek duen lekua edo posizioa zehazten dute. Horregatik, funtzio hauek oso loturik daude kokapen, irudi eta legitimitate sozialarekin. Hizkuntza baten ospea edo prestigioa betetzen dituen funtzioei lotuta doa.
Hizkuntzaren funtzio sozialen zerrenda eta definizioak
- Nazioarteko funtzioa: Herri askotako eliteek eta kargudunek erabiltzen duten hizkuntza da. Garai batean latinak zeukan funtzio hori Europan, eta gaur egun ingelesak dauka.
- Funtzio ofiziala: Hizkuntza bat ofiziala izateak hainbat eskubide aitortzen dizkie herritarrei administrazioan, hezkuntzan eta osasunean.
- Funtzio nazionala: Lurralde jakin bateko pertsonen berezko nortasunaren ezaugarri den hizkuntza.
- Tokiko hizkuntzaren funtzioa: Historikoki lurralde batek berezkoa duen hizkuntza, bertako identitatearekin lotzen dena.
- Zibilizazio-hizkuntzaren funtzioa: Zibilizazio batean nagusi den hizkuntza (adibidez, ingelesa mendebaldean).
- Kultura-hizkuntzaren funtzioa: Kultura-adierazpenak sortzeko eta zabaltzeko gaitasuna. Garrantzitsua da prentsan, irratian eta sare sozialetan agertzea, hiztunek balorazio positiboa izan dezaten.
- Komunikatzeko hizkuntzaren funtzioa: Hiztunek elkar ulertzeko hautatzen dutena (ingelesa, pidgina edo kreolea).
- Eskolatze-hizkuntzaren funtzioa: Eskolan ikasteko erabiltzen den hizkuntza.
- Lan-hizkuntza: Lanerako erabiltzen dena. Gaur egun ingelesak indar handia du esparru honetan, batez ere lexiko teknikoan.
- Familia-hizkuntza: Familia-giroan erabiltzen dena eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena.
Hizkuntza-ordezkapena eta desagertzea
Zergatik desagertzen da hizkuntza bat?
Hizkuntza bat desagertzeko arrazoi nagusiak hizkuntzaren transformazioa, hiztunen iraungipena eta hizkuntza-ordezkapena dira.
Zer da hizkuntza-ordezkapena?
Hizkuntza bat beste hizkuntza baten erabilera-eremuak eta funtzioak bereganatuz joatean gertatzen den prozesua da. Honako etapa hauek ditu:
- Diglosia
- Akulturazioa
- Funtzioen galera (asimilazioa)
Hizkuntza-hedapenaren faktoreak
Hizkuntza bat hedatzeko hainbat faktorek eragiten dute:
- Faktore geografikoa: Familia-giroan erabiltzen dena eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena.
- Hiri-faktorea: Hirietako biztanleek errazago ordezkatzen dute hizkuntza.
- Faktore ekonomikoa: Harreman komertzialek hizkuntza komun bat behar dute (adibidez, ingelesa).
- Erlijio-faktorea: Arabiera islamari lotua, sanskritoa hinduismoari, etab.
- Faktore militarra: Inbasio eta kolonizazioek europar hizkuntzak hedatu dituzte munduan zehar.
- Faktore politikoa: Hizkuntza-politiken bidez egiten diren hautaketak.
Hizkuntzari eustea
Hizkuntza bati eustea ordezkapenarekiko erresistentzia egitea da. Indarrak indibidualak (leialtasuna) edo kolektiboak (plangintza eta politika) izan daitezke.
Euskararen errealitate linguistikoa
Bilakaera historikoa
Iparraldean, euskararen beherakada Frantziako Iraultzarekin (1789) hasi zen. Hegoaldean, berriz, Frankismo garaian pairatu zuen krisirik handiena.
Lege-esparrua eta Euskara Batua
Nafarroan, 1986ko "Vascuence"-aren Legeak euskararen ofizialtasuna eremuka sailkatzen du. Bestalde, Koldo Mitxelena funtsezkoa izan zen euskararen historia ikertzeko eta 1968an Euskara Batua sortzeko, euskaldun guztien arteko ulermena eta erabilera esparru guztietara zabaltzeko.
Euskalkiak eta Koldo Zuazoren mapa
Gaur egungo euskalkiak Erdi Arokoak direla uste da. Koldo Zuazok bost euskalki nagusi bereizten ditu:
- Mendebaldekoa: Bizkaian, Aramaion eta Deba Ibarrean.
- Erdialdekoa: Gipuzkoan eta Nafarroan.
- Nafarra: Nafarroan.
- Nafar-lapurtarra: Lapurdin, Nafarroa Beheran eta Zuberoan.
- Zuberotarra: Zuberoan eta Eskiulan.
Getxoko euskara mendebaldeko euskalkian (ipar-sartaldekoan) sailkatzen da. Ezaugarri berezi gisa, bertan sortutako berrikuntzak eta homogeneotasun falta nabarmentzen dira.