Euskal Gramatika: Elkarkariak, Agintea eta Erlatiboak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,24 KB

Elkarkariak

Aditzak adierazten duen ekintza bi pertsonen elkarrekintza dela adierazteko, euskaraz elkar izenordaina eta bata bestea esamoldea erabiltzen dira.

Elkar

Izenordain honek kasu-markak har ditzake: nor, nori, noren, norekin, norentzat, elkarrez, norengan, norengana, norenganantz, norengandik, norenganaino.

Bata bestea

Lehen elementuak nor kasua hartzen du aditza nor erakoa denean, eta nork kasua aditza nork erakoa denean. Bigarren elementuak kasu-marka ezberdinak har ditzake.

  • Adibidez: Anek eta Begok batak bestearen euritakoa hartu dute nahasturik.
  • Adibidez: Haiek ez dira bata bestearekin inora joaten.

Oharra

Oro har, elkar izenordaina erabiltzen den guztietan bata bestea elkarkaria ere erabil daiteke.

  • Adibidez: Bego eta Eduardo elkarrekin bizi dira.
  • Adibidez: Bego eta Eduardo bata bestearekin bizi dira.

Agintze-adizkiak

Norbaiti zerbait egiteko agindu nahi diogunean, aginte-adizkiak erabili ohi ditugu.

Erabilera

  • Aginduak emateko: Ken zaitez paretik.
  • Aholkuak emateko: Ez jan hori gero, gaixo egongo zara eta.
  • Instrukzioak emateko: Sartu labean eta eduki bertan 40 bat minutu.

Motak

Adizki perifrastikoak

Bi zati berezten dira aditzean:

  • Aditzoina: altxa, etor, jan, bota.
  • Aditz laguntzailea: zaitez, zaitezke.
  • Adibidez: Altxa zaitez behingoz! Jan ezazu dena. Etor zaitezke nirekin. Ez ezazu paperik bota lurrera.

Aditz trinko eta sasitrinkoak

Egon, joan, etorri aditz trinkoek aginte-forma dute. Eman, ekarri, utzi, esan aditz nagusia eta laguntzailea elkarri itsasirik erabiltzen dira (adibidez, eraman + ezazu = eramazu). Adizki trinko hauek ezin dira ezezko perpausetan erabili.

  • Adibidez: Zoaz hemendik! Esadazu zer gertatu den.

Aditz partizipioa

Eguneroko hizkeran ohikoa da partizipio hutsa erabiltzea, laguntzailerik gabe, aginduak emateko.

  • Adibidez: Batu jostailu guztiak. Etorri hona.

Perpaus erlatiboak

Izenondoak eta izenlagunak bezalakoak dira; izenei buruzko informazio gehiago ematen digute.

Motak

-n + izena: Perpaus erlatiboa egiteko -n menderagailua jarri behar da.

  • Adibidez: Hor dagoen motxila nirea da.

Perpaus erlatiboen ordena

  • Baiezkoetan: Mendira joan diren lagunak berandu itzuliko dira.
  • Ezezkoetan: Klasera etorri ez direnak gaixorik daude.

Erlatiboa aposizioan

Ondokoaren ezkerrean jarri ordez, batzuetan haren eskuinetara jartzen dira.

  • Erlatibo arrunta: Han loterian hiru milioi tokatu zaizkion emakume bat dago.
  • Erlatiboa aposizioan: Han dago emakume bat, loterian hiru milioi tokatu zaizkiona.