Euskal Estatutua eta Gerra Zibileko testuingurua: legitimitatea
Resumen
Dokumentuak 1936ko Gerra Zibilean Euskal Herriko autonomia-estatutuaren testuingurua aztertzen du, bere aurrekariak, Euskal Gobernuaren sorrera eta Kontzentrazio Gobernuaren papera barne. Gerra ondorengo jarrera eta estatutuaren legitimitate historiko eta juridikoa ere azaltzen ditu, 1977ko negoziazioetara arte.
Puntos clave
- Euskal Estatutuaren negoziazioak aurrekari luzea zuen, Lizarrako proiektuaren eta batzar kudeatzailearen proiektuaren barne.
- Gerra Zibilean Kontzentrazio Gobernua sortu zen, EAJ-ren gidaritzapean eta Jose Antonio Agirreren liderrgoarekin.
- Euskal Gobernuak autonomia handia izan zuen gerraren garaian, Errepublikaren Konstituzioarekin lotutako printzipioekin.
- Errepublika desegin ostean, EAJk eta Agirrek Euskal Gobernua kanpoan mantentzeko saiatu ziren.
- Gerra ondorengo jarrerak eta legatuak estatutuaren legitimitate historikoa eta juridikoa mantendu zituen 1977ko negoziazioetan.
Honako dokumentu hau, testu legal bat da, Euskal Herriko biztanle guztiei zuzenduta. Testu hau idatzi zenean, gerra jada hasita zegoen, hain zuzen 1936ko urrian, Gerra Zibila martxan zegoenean. Testuaren autoreak Euskal Herriko Autoritateak izan ziren, eta lehen mailako testu bat da. Elgetaren Estatutua da, baina ez zegoen Euskal Herri osoan martxan. Esan beharrekoa da, gobernu ofiziala fronte popularrekoa zela, eta fronte hori zela mandatuan zegoena.
Estatutuaren Aurrekariak
Euskal Herriko Estatutuaren negoziazioak askoz lehenago hasi ziren. Bi-urteko erreformista bitartean Lizarrako proiektua aurkeztu zuten, baina konfesionala zen eta hainbat puntu konstituzioaren kontrakoak zirenez, gobernuak ez zuen onartu. Erreformatu zuten batzar kudeatzailearen proiektuarekin eta momentu horretan nafarrak banandu egin ziren estatutu laiko bat nahi ez zutelako. Proiektu hau burutu ondoren erreferenduma egin zen euskal probintzietan eta aurkeztu zuten eskuineko gobernua boterean zegoela; baina hauek, autonomien aurkakoak izanik, erreferendumak Araban izandako emaitza pobrea aitzakia bezala hartuta, ez zuten onartu nahi izan. Hau izan zen gaur egun dugun Erkidegoaren aurrekari zuzena.
Gerraren Eragina eta Euskal Gobernua
Berdin gertatzen da Euskadiko Gobernuak izango dituen eskumenekin, gerraren ondorioz, Euskal Gobernuak aginte osoa izango duelako bere lurraldean. Negoziazioak ez dira errazak izango, Errepublikaren gobernuak ez baititu eskumen batzuk galdu nahi. Hala ere, eta nahiz eta Kontzentrazio Gobernua osatu, erkidegoan eta 9 hilabete horietan, EAJren liderargotza eta ideiak nagusituko dira, antolakuntzan, gerraren gidaritzan eta sortuko diren legeetan.
Kontzentrazio Gobernua eta Autonomia
Lehen gobernua Kontzentrazio Gobernua izan zen, Euskadin ordezkapena zeukaten partidu nagusiak sartu zirelarik. Hauek, EAJ-ren gidaritzapean eta batez ere Jose Antonio Agirreren lidergopean zeuden. Lurraldea bakantzearen ondorioetako bat, Euskal Herriak egundoko autonomiaren jardun ahal izan zuela izan zen. Aipagarriak dira Errepublikaren Konstituzioarekin harremana duten bi ideia; batetik Euskadiko botere eta instituzioen legitimitatea herrian oinarritzen dela eta bestetik, sufragio unibertsala izango dela erakunde horiek aukeratzeko modua. Gerra zegoela eta, hasieran emandako transferentziak baino gehiago izango dute.
Gerra Ondorengo Jarrera eta Legatua
EAJk eta Jose Antonio Agirre, Euskal Gobernua mantentzen saiatuko dira, kanpotik diktadurari oposizioa eginez; Katalunian gerra bukatu arte, eta ondoren Parisen, Ameriketan eta berriz Parisen, Frantziak desegin arte eta Espainia nazioartean onartua izan arte. Gerra ondoren Euskal Gobernuak izandako jarrera, eginiko borroka, mantendutako oroitzapena eta instituzioaren errealitatea, eragin itzela izan zuen, Estatutuaren legitimitate historikoa eta juridikoa mantentzeko Errepublika desegin ondoren eta bere eragina izan zuen 1977an gaur egungo Estatutua negoziatzen hasi zirenean.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein izan zen Kontzentrazio Gobernuaren garrantzia?
Kontzentrazio Gobernua Euskadin ordezkaritza zuten alderdi nagusiek osatu zuten, EAJ-ren gidaritzapean. Testuaren arabera, erkidegoan EAJren ideiak nagusitu ziren antolakuntzan eta gerraren gidaritzan.
Zergatik garrantzitsua da gerra ondorengo Euskal Gobernuaren jarrera?
Euskal Gobernuak kanpotik oposizioa egin zuen diktaduraren aurka eta bere oroitzapena mantendu zuen. Horrek Estatutuaren legitimitate historikoa eta juridikoa mantentzen lagundu zuen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.