Euskal Eleberria: Ohitura eta Modernitatea

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,06 KB

Ohitura Eleberria: Ezaugarriak eta Testuingurua

Ohitura eleberria XIX. mendearen bukaeran hasi eta 1936ko Espainiako Gerra Zibileraino hedatzen den aldiari dagokio.

Ohitura Eleberriaren Ezaugarri Nagusiak

  • Erro erromantikoa duen eleberria da. Ohituren ikuspegi sentibera du, eta, ondorioz, galtzeko edo aldatzeko arriskuan diren ohiturak aipatzea gustatzen zaio.
  • Baserri eta itsaso inguruko jendeen bizimoduaz ari da, idealizazio nabariz hornituz.
  • Erlijio katolikoaren pisuak leku zabala hartzen du.
  • Deskriptiboak dira, trama edo korapilo ahulekoak. Kontalari orojakilea dute.
  • Idazleek euskal kontzientziak bultzatuta idazten dute.

Eleberrilaririk onena Txomin Agirre izan zen.

Txomin Agirre (1864-1920): Ohitura Eleberriaren Maisua

Txomin Agirre Ondarroan jaioa zen. Apaiz izan zen eta Zumaiara joan zen, non hil zen. Euskaltzaindiaren kide izan zen. Hiru obra idatzi zituen: Auñamendiko Lorea, Kresala eta Garoa.

Obra Nagusiak eta Ezaugarriak

Auñamendiko Lorea

Txomin Agirreren lehen obra garrantzitsua.

Kresala: Itsasoko Bizimodua

Kresala arrantzaleen giroan oinarrituta dago. Aranondoko eta Ondarroako ohiturez eta bizimoduaz ari da, tartean amodio kontuak daudelarik.

Kresalaren Ekarpen Estilistikoa
  • Esaldi luzeak gustatzen zitzaizkion.
  • Hiztegi oso landua eta aukeratua du.
  • Izenondo ugari tartekatzea gustatzen zitzaion, testuari seriotasuna eta heldutasuna emateko.
  • Hitz-jokoez, konparaketez eta paradoxez baliatzen oso trebea zen.

Garoa: Baserri Giroko Eleberria

Garoa baserri-giroan islatzen da. Obra gipuzkeraz idatzita dago.

Garoaren Ekarpen Estilistikoa
  • Hizkuntzari neurria hartzen asmatu zuen.
  • Baliabide literarioak ondo erabiltzen zituen.
  • Elkarrizketak eredugarri bihurtu zituen bizitasun eta egokitasunagatik.

Txomin Agirreren Eleberrien Ezaugarri Orokorrak

  • Didaktismoa: irakurlea hezteko nahia.
  • Euskararekiko arreta: hizkuntza zaindua.
  • Estilo patxadatsua.

Eleberri Modernoa: Ezaugarriak eta Bilakaera

Eleberri modernoaren modernitatea bermatzen duten ezaugarri nagusiak hauek dira:

Eleberri Modernoaren Ezaugarri Nagusiak

  1. Subjektibitatea: munduaren ikuskera norberarena dela nabarmendu nahi delako.
  2. Ironia: kritika egiteko erabiltzen da, errealitatearen ikuspegi kritikoa azaltzeko.
  3. Hausnarketarako joera: kritika onartzearen aldeko jarreraren isla delako, bai eta aldaketa onartzeko irekitasunaren adierazgarri ere.

Euskal Idazle Modernoen Profila

Euskal idazle berriak profil berrikoak dira. Hauek dira berritasunak:

  • Idazleek unibertsitate-ikasketak dituzte.
  • Gaztetatik idazten dute.
  • Hiri-girokoak dira.
  • Europako literatura ezagutzen dute eta hizkuntzak badakizkite.
  • Euskaldun berriak ere badira.
  • Gustu kulturaletan heterodoxoak dira.
  • Euskararekiko konpromiso garbia dute.
  • Euskal literatura modernizatu eta Europako korronteekin sintonizatu nahi dute.

Eleberri Modernoaren Aroak Euskal Literaturan

  • 1957-1969
  • 1969-1976
  • 1976tik gora

Jon Mirande (1925-1972): Idazle Heterodoxoa

Jon Mirande (Paris, 1925-1972) bere gurasoak zuberotarrak ziren. Euskaldun berria zen. Bere bizitza heterodoxoa egiten duten xehetasun jakingarriz betea da. Poliglota handia zen, hizkuntza sorta ederraren ezagutzailea. Antisemita, antiklerikala, faxista eta antifrankista zen. Polemikazale handia zen. Bere buruaz beste egin zuen.

Haur Besoetakoa: Eleberri Polemikoa

Haur Besoetakoa obraren gaia kontalariaren eta Theresa, 11 urteko alaba bitxiaren, arteko harreman pederasta da. Eleberri psikologikoa da.

Aipamenak

Agustin Anabitarte: “poli”. Sebastian Salaberria: “neronek tirako nizkin”.