Elkarrizketa: Ezaugarriak eta Elementuak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,04 KB

Elkarrizketa: Definizioa eta Motak

Zer da elkarrizketa?

Solaskide bi edo gehiagoren arteko hitzezko elkartruke komunikatiboa, hitz txandatan eta aurrez aurreko jardunean garatzen den diskurtsoa.

Elkarrizketa motak

  • Bat-batekoak (Lehen moldekoak): Bat-bateko solasa, telefono elkarrizketa eta antzekoak.
    • Mintzagaiak eta horien inguruko aldagai guztiak solaskideek aukeratzen dituzte.
    • Ez dago aurrez izendaturiko txanda-araurik.
  • Planifikatuak: Ahozko azterketak, lan elkarrizketak, mahai inguruak, debateak, galdekizunak eta antzekoak.
    • Aurrez izendaturiko gai jakin bat egoten da.
    • Hitz egiteko txandak ere arauturik daude aurrez.
    • Beti dago moderatzaile, irakasle, epaile, galdekatzaile edo beste norbait horiek kontrolatzen dituena.

Komunikazio egoera

Elkarrizketa zedarritzen duen markoa da, hala nola solaskideen estatus sozialak edo mintzagai den afera edo gaiak.

Hizkuntzaren Ezaugarriak

Testu-ezaugarriak

  • Txandak: Elkarrizketa aurrera daramatenak. Sortzen den testua solaskideek elkarrekin eraikitako trukea da, eta bien arteko elkarreraginean gorpuzten eta itxuratzen da.
  • Solaskideek inplizituki adosten (negoziatzen) dute zein formalitate gradu eman beren solasari, baita hitz egiteko era edo zein hizketa modu hartu ere.

Ezaugarri Gramatikalak

  • Joskera sinplea eta erraza.
  • Perpausak askotan ez dira bukatzen.
  • Gramatikaren aurkako akatsak sarri gertatzen dira.
  • Albo-hizkuntzek oso kutsaturik ageri da euskara.
  • Digresioak, makulu-hitzak, parafrasiak eta errepikapenak ere asko dira.

Entonazioak eta gestualizazioak protagonismo berezia hartzen dute.

Elementu Prosodikoak

  • Tinbrea: Aurrez aurre ez dauden solaskideen sexua eta adina ezagutzeko aukera ematen du.
  • Bolumena: Haserreak edo barreak bolumen-gorakada dakar ustekabean.
  • Erritmoa: Gure hitzen abiadurak eta iraupenak markatzen dute.
  • Entonazioa: Galdera, harridura, baieztapena… adierazteko ezinbestekoa gertatzen da. Igorleak nongoak diren antzemateko ere balio digu.

Elementu Estralinguistikoak

  • Gorputzaren kodea: Gorputzaren hizkuntza osatzen duten keinu, mugimendu eta abarrez osaturikoa.

    Esate baterako, eskuen hainbat mugimendu solaskidearen urduritasunaren seinale izan daitezke, edo momentuan asmatu ezin den hitzaren ordezko lana ere egin dezake, edo komunikazio ekintza oso eta autonomoak ere eraiki ditzakete.

  • Begirada: Honek duen komunikazio indarra ikaragarri handia da, harrokeria, izua, lotsa, poza, tristura, ziurtasun-eza… adieraz baititzake.
  • Aurpegiaren espresioa: Datu askoren berri ematen du: solaskidearen adina eta sexua, izaera ere bai askotan, edo barne egoeraren berri.