Euskal Literatura: Lauaxeta eta Orixe, Narratiba eta Alegiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,3 KB

Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" (1905-1937)

Bizitza

Laukizen (Bizkaia) sortua. Durangon egin zituen batxilergo-ikasketak, eta Loiolan jarraitu. Literaturako klaseek jarri zuten joera modernistarekin eta sinbolistarekin harremanetan. Gero, euskalgintzan egin zituen bere ahaleginak. Gernikan, bonbardaketa ondoren, kazetari lanetan zebilela, atxilotu egin zuten faxistek eta, ondoren, Gasteizen fusilatu.

Obra

Lauaxeta ez zen mugatu arlo poetikora. Kazetaritza, saiakera eta antzerkia ere landu zituen, politikan buru-bihotz sartua izateaz gain. Baina olerkia izan zen haren arlorik emankorrena.

Bi olerki-liburu argitaratu zituen:

  • Bide barrijak (1931). Europako mugimendu modernisten euskal adierazpiderik argiena.
  • Arrats beran (1935), García Lorcaren eragina erakutsiz, maitasunaz, heriotzaz eta gizakien ardurez ari dena.

Iritzi kritikoa

Bizkaieraz eta garbizaleen eraginez idatzi izanak zail egiten ditu haren olerkiak, baina ez horrek bakarrik, gaiak ere ez baitira beti lehen irakurraldian ulertzeko modukoak. Modernisten ildoko adjetibazio aberatsak eta sinestesiek irakurketa lasaia eta arretatsua eskatzen dute.

Bide Barrijak

Berak aitortzen du, argi eta garbi, euskal literaturak Europako literaturaren txertoa beharrezkoa duela.

Olerkia “erabateko eta benetako errealitatea dela” esaten du. Lauaxetaren olerkia idealista, sinbolista da.

Euskara hizkuntza landu gabetzat du, esan nahi lukeena esateko. Hain gazterik hila, ez zuen euskarazko herri-literaturaren bitxi asko ezagutzeko betarik izan.

1914ko espainiar krausisten eragina ere nabaria du. Haiek aldarrikatzen zuten didaktikotasuna lortu nahi du.

Arrats Beran

Bere bigarren olerki-liburuan, hurbilago dago Espainiako modernistetatik eta 1927ko belaunaldiko olerkari gazteengandik. Hizkuntzari dagokionez, obra hau aurrekoa baino errazagoa da. Erromantze erako olerki epikoek, narratiboek, toki zabala hartzen dute. Lehenengo liburuan erromantiko eta modernistatzat jo daitekeen adierazpide poetikoa, bigarrenean, modernista eta neopopulistatzat.

Lauaxetaren zenbait pasarte hautatu musikaturik dauzka Antton Valverdek.

Nikolas Ormaetxea, "Orixe" (1888-1961)

Bizitza

Orexan (Gipuzkoa) jaio eta Nafarroako Uitzin luzaro bizi izana, 17 urterekin jesuita sartu zen Xabierren. Humanitateak eta klasikoak ikasi zituen. 1923an jesuita izateari utzi, eta, 1931 arte, Bilbon aritu zen lanean, Euskaltzaindiko buru zen Resurreccion Maria Azkueri laguntzen. Euzkadi egunkari jeltzaleko euskal orriaren ardura ere izan zuen 1929-31 bitartean. Gerratean atzerrira alde egin behar izan zuen. 1954an Añorgan (Donostia) hil zen.

Obra

Arlo askotako langilea da eta olerkien artean, bi obra nagusi ditu:

  • Euskaldunak lan mardula, Euskaltzaleak elkarteak eskaturik idatzia. Gerratea zela eta, ez zen argitaratu 1950 arte. Euskal Herriaren barne-historia izan nahi du: historiaren azpiko historia edo paradisuaren utopia.
  • Barne-muinetan du beste olerki-liburua. Gai erlijiozko olerki-bilduma intimista edo barnerakoia.

Hitz lauz idatzitako liburuen artean, Santa Kruz apaiza eta Jainkoaren bila dira aipagarrienak.

Iritzi kritikoa

Euskararen ezagutza sakona zuen, garbizalekeriak gehiegi kutsatu gabea.

Lauaxetaren eta Lizardiren garaikide, ez zetorren bat haien berritasunekin. Orixeren ustez, euskarak ez du behar kanpoko txertorik.

Sentimenduen adierazpenetan bera ez dago erromantizismoaren eraginetik libre. Materialismoaren aurka era erradikalean jotzen du. Idealista-esentzialista da. Erromantizismoaren idealismo hori Euskaldunak poema epiko handian nabari du.

Narratiba XIX. mendera arte

Sarrera

Narratiba prosaz eginiko jardueratzat daukagu, baina -paperik, arkatzik, magnetofono edo bideorik ez ezean- oso arrunta zen kontaketa hitz errimatu edo neurtuz egitea. Dena dela, hitz neurtuz nahiz lauz egin, hartzailearen oroit-lana errazteko baliabidez beterik egiten ziren azalpenak, horrexetarako baitziren errepikapen, lelo, elipsi, kanta, gako-hitz eta enparauak.

Balada

Ezaugarriak

  • Hitz neurtuetan eraturiko tradiziozko kontakizunak dira.
  • Epikoak (historia) edota lirikoak (barne-sentimendukoak) izan daitezke.
  • Garai bateko jendearen bizitzako gertakariei lotuak daude.
  • XVI. eta XVII. mendeetan dira bilduak gehienak.
  • Batzuk osorik ezagutzen ditugu, besteak, zatika.
  • Balada beraren baitan -bertsio bat baino gehiago jaso izana ez baita arraroa- euskalkitik euskalkira aldaerak izatea ere gertatzen da.

Ene mutilik ttipiena izeneko euskarazko baladan itsas zabalean janik eta edanik gabe geratutako ontziaren istorioa azaltzen da: marinelek etsi-etsian zotz egiten dute nor hilko duten, gero haren haragia jateko eta kapitainak berak ateratzen du zoritxarreko zotza.

Elkarrizketaz baliatuz egoeraren latza deskribatzen da eta egoeraren tenka azaltzeko ondorengoaz baliatzen da:

  • Zenbaki jokoaz.
  • Etsipeneko ibileraren nora-gabea nabarmenduz.
  • Errealismo gordin-gordina baliatuz.
  • Estilistikan, loturarik gabeko ideien lasterraz baliatuz.

Hitzak labur, oso neurturik, erabili dira. Neurria eredugarria da, alferreko osagaiak baztertu egin dira, ez dago betelanik, eta errepikapenak oroitzapenari lagun egiteko tartekatuak daude.

Errima, berriz, guztiz laxoa da. Hain nasaia da non batzuetan ba ote den zalantzan jarri daiteke.

Alegiak

Alegiak, fantasiaz beteriko narrazio laburrak dira eta ezaugarri nabarmenetakoa animaliak pertsona bihurturik aritzea da. Helburu satirikoa eta moral-zuzentzailea dute; eta irakaspenaz bukatzen dira.

Alegilariek hizkuntza erraza eta ulergarria erabiltzen duten dute helburu pedagogikoarekin. Bertso nahiz prosaz jardun izan dute euskal alegilariek eta autoreen artean gizasemeak dira ia guztiak: Esopo grekoz, Fedro latinez, Iriarte kanariarra eta Samaniego arabarra espainolez, etab. dira euskal alegiaren iturburuak.

Joan Antonio Mogel (1745-1804)

Joan Antonio Mogel eibartarra zen sortzez baina Markina-Xemeinen eman zuen apaiz lanean. Peru Abarka obra bikainaren autorea da. Obra horren autoretzak eman dio euskal idazle hoberenen artean izatearen fama eta ohorea.

Peru Abarkaz gainera, ordea, J.A. Mogelek bestelako gairik ere jorratu du erlijioaz, euskararen jatorriaz, filosofiaz, pentsaeraz eta abarrez, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Baina bereziki Ipuinak izeneko alegia sorta luze samar baten itzultzaile-egokitzaile lana dela-eta aipatu nahi dugu. Joan Antoniok bere iloba Bizentarekin batera pairatu zituen alegia horiek, baina, era berean, lanaren kitzikatzailea osaba izan zen. Bizenta Mogelenak gipuzkeraz emanda daude; Joan Antoniorenak bizkaieraz.

Hizkuntzaren lanketa eta eztitasuna aipatzen ditu kritikak obraren goresmen-meritutzat.

Bizenta Antonia Mogel (1782-1854)

Euskal literaturaren lehen emakume idazlea da, Joan Antonioren iloba. Bizentak obra bakarra idatzi zuen: Ipui onak, gipuzkeraz alegia bilduma.

Hizkuntza ulerterraz eta atseginean daude idatziak, ahalik eta irakurle gehienengana iritsi nahiz. Osabak xaxatu zuen idaztera, hogeita bi urte besterik ez zuenean.

Entradas relacionadas: