Euskal autonomia proiektuak 1931–1936: Lizarrako proiektua eta Estatutua

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,57 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentuak 1931tik 1936ra bitarteko euskal autonomia proiektuen bilakaera aztertzen du. Lizarrako proiektua, Batzar Kudeatzaileen proiektuak, 1934ko urriko egoera eta 1936ko Estatutuaren onarpena azaltzen dira. Ikasleak prozesu politiko eta instituzional hauen arrazoiak eta ondorioak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Lizarrako proiektua Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarritu zen eta EAJ eta Comunión Tradicionalistaren koalizioaren programa izan zen 1931ko hauteskundeetan.
  • Lizarrako proiektuak ez zuen etorkizunik izan, Gorteek onartu behar zutelako.
  • Batzar Kudeatzaileen lehen testuan lau lurraldeak hartu ziren kontuan; Iruñeko bilkuran Nafarroako udalen gehiengoak aurka egin zuen.
  • 1933ko bigarren testua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalek Gasteizen prestatu zuten, eta lurralde autonomo baten eredua proposatu zuen.
  • 1934ko urrian udal altxamenduetan nazionalistek, errepublikazaleek eta sozialistek parte hartu zuten.
  • 1936ko urriaren 1ean Espainiako Parlamentuak Valentzian egindako osaketaren ondoren Estatutua onartu zen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Lizarrako proiektua

Alkate nazionalistek eta karlistek deiturik, Lizarrako batzarrera bildu ziren Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarritutako estatuproiektu bat onartzeko. Eusko Ikaskuntzaren proiektua EHko eskuin eta ezkerreko pertsonalitateen artean zegoen eztabaidagai. Hala ere, Lizarrakoa eskuindarren proiektua izan zen. Proiektu hau EAJ eta Comunión Tradicionalistaren arteko koalizioaren programa izan zen 1931ko hauteskundeetan, eta emaitza onak eman zizkien. Baina Gorteek onartu behar zuten, eta proiektuak ez zuen etorkizunik izan.

Batzar Kudeatzaileen proiektua

Lehen ezaugarri nagusia izan zen konstituzioak aurreikusitako prozedura errespetatzen zuela. Batzordeek bi testu prestatu zituzten. Lehenengoan lau lurraldeak aintzat hartu ziren, baina Iruñeko bilkuran Nafarroako udalen gehiengoak aurkako botoa eman ondoren beste testu bat prestatu zen. Bigarrena, 1933ean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalek Gasteizen egindako bilkuran prestatu zen.

Hartan ez zen Euskal Estatuaren aipamenik egiten; proposamena lurralde autonomo baten eredua zen. Maila apalekoak ziren 1931eko proiektuekin alderatuta, eta konstituzioak xedatutako errespetua bilatzen zuten atal guztietan. Estatua aurrekoek baino demokratikoagoa zegoen. Hala ere, haren tramitazioa gelditu zen, eskuin espainiarra autonomiaren aurka zegoelako.

1934ko urriko iraultza

1934ko udazkeneko gertakariak ez zuten Katalunian izan zuten eragin handirik, eta ez zuten antzik ere Asturiasek bizi izan zuenarekin. EHn, 1933ko hauteskundeek euskal nazionalismoaren gorakada sendotu zuten; nazionalismoak lehen indar parlamentario bihurtu zen. Nazionalisten garaipenak autonomia aldeko kanpaina bultzatzea ahalbidetu zuen, baina ez zuen erantzun egokirik jaso.

Espainiako gainerako lurraldeetan bezala, EHn ere eskuinaren eta ezkerren tentsioak areagotu ziren, eta greba batzuk egin ziren industrialdeetan. Espainiako Finantza Ministerioak neurriak hartu zituen, kontzertu ekonomikoaren aurka.

Parte-hartzaileak:

  • Nazionalistak
  • Errepublikazaleak
  • Sozialistak (Idalecio Prietoren eraginarekin Herri Frontearen sorrera bilakatzen hasi zen)

Nazionalistek, errepublikazaleek eta sozialistek hartu zuten parte udalen altxamenduan; nazionalistek beren loturak eskuindarrekin hautsi zituzten kasu batzuetan. EAJ alderdiak ez zuen ofizialki parte hartu, baina langile-militante nazionalista batzuk bai. Grebaren ondorioz hildako, zauritu eta kartzelatu asko izan ziren; EAJren BBBko buruzagi batzuk horien artean egon ziren. Lehen urratsetan, Espainian bezala, Herri Frontearen inguruko elkarrizketak hasi ziren.

1936ko Estatutua (gerra zibilean)

Espainian 1936ko hasieratik bipolarizazioa nagusitu zen; EHn egoera antzekoa izan zen. Herri Fronteak bere programan Estatutua txertatu zuen, eta EAE-ANV alderdiak zuzenean parte hartu zuen prozesuan. Parlamentu barruan, nazionalista gutxiengoek ondo ulertu zuten autonomia Herri Frontearen gobernuarekin akordio baten baitan egongo zela.

Parlamentu-batzordeetako lanak azkar aurreratu ziren, eta 1936ko ekainean proiektua ia bukatuta zegoen. Finantzen alorrean bakarrik falta zen akordioa. Gerran hasi zirenean, autonomia-prozesua eten egin zen; horren aurrean, Estatutuaren onarpena azkartzeko neurriak hartu ziren. Azkenean, 1936ko urriaren 1ean, Espainiako Parlamentuak Valentzian eginiko osaketaren ondoren, Estatutua onartu zen.

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Lizarrako proiektua?

Alkate nazionalistek eta karlistek deituta Lizarrako batzarrean onartu zen estatuproiektua, Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarrituta. Eskuindarren proiektua izan zen, eta EAJ eta Comunión Tradicionalistaren koalizioaren programa izan zen 1931ko hauteskundeetan.

Zergatik ez zen Batzar Kudeatzaileen lehen testua onartu?

Iruñeko bilkuran Nafarroako udalen gehiengoak aurkako botoa eman zuen, eta horregatik beste testu bat prestatu zen.

Noiz onartu zen Euskal Estatutua?

1936ko urriaren 1ean, Espainiako Parlamentuak Valentzian egindako osaketaren ondoren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein alderdiren koalizioaren programa izan zen Lizarrako proiektua 1931ko hauteskundeetan?
2. Zer izan zen Lizarrako proiektuaren etorkizuna?
3. Zein lurraldek hartu zuten parte 1933ko bigarren testuaren prestaketan Gasteizen?
4. Zer proposatzen zuen 1933ko Batzar Kudeatzaileen bigarren testuak?
5. Nork hartu zuen parte 1934ko urriko udalen altxamenduan?
6. Noiz onartu zen 1936ko Estatutua?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.