Enpresa Estrategiak eta Hazkundea: Gida Osoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,98 KB

Enpresa Estrategiaren Oinarriak

Enpresaren helburua arrakastarekin lotuta, helburua lortzeko egin beharreko ekintzak eta erabil ditzakeen baliabideak.

Zuzendaritza Estrategia

Estrategia baten kudeaketa prozesua enpresaren buruan. Enpresa ingurune lehiakor eta lehiakide batera egokitu behar da.

  • Prozesua: Estrategia → Ekintza-plana → Helburuak lortzea.

Estrategia Ezartzeko Prozesua

Ingurune ekonomiko, sozial, politiko eta teknologikora egokitu. Prozesu honek hainbat urrats ditu:

  • Estrategia definitzea.
  • Ahalmena ebaluatzea.
  • Estrategia aukeratzea.
  • Estrategia ezartzea, nola aplikatu behar den zehaztuz eta planifikatuz.

Estrategia Mailak

  • Estrategia Korporatiboa

    Enpresaren arlo guztien balioa handitu eta jabeen espektatibak asetzea (hazkundea).

  • Negozio Estrategia

    Adibidez, lehiakorrak izateko elementuak zehaztea (prezioa).

  • Estrategia Operatiboa

    Enpresaren baliabideak efizientziaz kudeatzea lortu nahi da (publizitatea).

Lehia Estrategia

Lehia Abantaila

Enpresak lehiakideen aurrean garatu behar dituen barne-ezaugarri multzoa.

Balio Sortzea

Prezio baxuen estrategia baino arrakastatsuagoa, lehia handiko eta merkataritza marjina txikiko merkatuetan bereziki. Produktua desberdindu eta lehiakideek nekez imita dezaketen produktua sortu.

Balio Katea

Enpresaren jarduera guztiak deskonposatu, bere desabantailak aztertu eta horien balioa jakitea.

Lehia Estrategia Motak

  • Desberdintze Estrategia

    Bezero leialak sortzea.

  • Kostuetan Liderra Izatearen Estrategia

    Kostu baxuetan ekoiztea.

  • Espezializazio Estrategia

    Merkatuko segmentu batean arreta jartzea.

Enpresa Ingurunea

Ingurune Orokorra

Enpresa guztietan eragina du. Faktore hauek barne hartzen ditu:

  • Faktore ekonomikoak, politikoak eta soziologikoak.
  • Ingurune teknologikoa eta ekologikoa.

Ingurune Espezifikoa

Eragin jakin bat enpresa bakoitzean. Adibidez, Porterren lehia indarren azterketa:

  • Hornitzaileak
  • Bitartekariak
  • Bezeroak
  • Lehiakideak
  • Produktu ordezkatzaileak

Ingurune Azterketa (AMIA / SWOT)

  • Barne azterketa: Indarrak eta ahuleziak.
  • Kanpo azterketa: Aukerak eta mehatxuak.

Hazkunde Estrategia

  • Kokapena

    Politika, garraioa, ekonomia bezalako faktoreek eragiten dute.

  • Dimentsioa

    Ekoizpen ahalmena, teknologiak, langile kopurua edo merkatua bezalako neurriak.

Barne Hazkundea

  • Espezializazioa: Barneratzea edo geratzea.
  • Dibertsifikazioa: Produktu berriak edo ezberdinak.

Kanpo Hazkundea

  • Bat-egite Purua

    Sozietateak elkartu eta bat egitea.

  • Xurgapen Bidezko Bat-egitea

    Beste enpresa batzuk erosi, deuseztatuz.

  • Partaidetza

    Beste enpresa baten kapitala erosi, mendean hartzeko.

  • Lankidetza

    Akordioen bidez bateratzea.

  • Klusterrak

    Kontzentrazio geografikoak.

  • Joint Ventureak

    Atzerriko kapitala eta tokiko estrategia konbinatuz.

  • Trustak

    Ekoizpen prozesuko kontzentrazio bertikalak.

  • Kartelak

    Ekoizpen sektore bereko enpresa elkarteak.

  • Holdinga

    Zuzendaritza estamentu bakarra, zenbait sektore kontrolatuz.

Multinazionalak

Globalizazioa

Herrialdeen arteko ekonomia harremanen hedapena.

Nazioartekotzea

Nazioarteko merkatuetara irekitzea.

Multinazional Motak

  • Multidomestikoa

    Enpresa leku bakoitzera egokitzea.

  • Globala

    Baliabide globalak zentralizatuz.

  • Transnazionala

    Muga geografikoak ezabatuz.

Multinazionalen Ezaugarriak

Ekoizpen ahalmen handiko merkataritza sozietateak, edo merkatu berrien bila dabiltzan enpresa kontzentrazioak.

Deslokalizazioa

Fenomeno berri eta arrakastatsua, kostuak jaisteko.

Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE)

Enpresa ertainak: 5-10 milioi euroko fakturazioa eta 50-250 langile.

Enpresa txikiak: 5 milioi euro baino gutxiagoko fakturazioa eta 50 langile baino gutxiago.

Ezaugarri nagusiak:

  • Prestakuntza urria.
  • Finantza ahalmen urria.
  • Zaharkitze teknologikoa.
  • Antolaketa malgua.

Abantailak:

  • Langileen integrazioa.
  • Merkatu interstizialetan garatzea.
  • Enplegu sortzailea.

Internet eta Enpresa

Internetek enpresetan dituen onurak:

  • Komunikazio hobea.
  • Inbertsio urriagoak.
  • Lan produktibitatea handitzea.