Fronte Popularraren programa (1936): oinarri politikoak eta testuingurua
Resumen
Testu honek 1936ko urtarrilaren 16an El Socialista egunkarian argitaratutako Fronte Popularraren programa azaltzen du, 1936ko otsaileko hauteskundeetarako. Ezkerreko alderdi eta langileen ideologien arteko adostasunak eta desadostasunak aztertzen ditu, Bigarren Errepublikaren testuinguruan. Ikasleak ulertuko du zergatik elkartu ziren ezkerreko alderdiak eta nola prestatu zen Gerra Zibilaren aurreko egoera.
Puntos clave
- Fronte Popularraren programa 1936ko urtarrilaren 16an argitaratu zen El Socialista egunkarian, otsaileko hauteskundeei begira.
- Adostasun nagusiak: 1934ko preso politikoei amnistia ematea eta 1931ko konstituzioa berreskuratzea.
- Desadostasunak ideologia desberdinetatik sortu ziren: lurrak eta bankuak ez ziren nazionalizatu, baina erreformak egin ziren nekazarien alde eta banka sistemaren hobekuntzarako.
- 1933ko hauteskundeetan CEDAk irabazi zuen eta gobernu eskuindarra osatu zen, erreformistak hasitako lanak eten zituelarik.
- 1934ko urriko altxamendua, batez ere Asturiasen, 2.000 hildako eta 30.000 preso inguru eragin zituen.
- Fronte Popularrak 1936ko hauteskundeak irabazi zituen, eta bere programa ezkerreko koalizioaren oinarri izan zen.
Fronte popularraren programa jatorri aldetik, lehenengo mailako testua da. Eduki aldetik eta forma aldetik, politikoa da, izan ere, Fronte Popularraren alderdi ezkertiar koalizioaren oinarriak finkatu egiten ditu. Egilea, kolektiboa da, hainbat alderdi partu izan baitute. Bestalde, testuaren helburua, herriari eta Espainiako gizarte osoari koalizioaren oinarri politikoak adieraztea da, 1936ko otsaileko hauteskundeak zirela eta. Beraz, testu publikoa da, El Socialista egunkariak argitaratuta baitago, 1936ko urtarrilaren 16an.//Testu honek hasieran, sarrera bat egiteko dio fronte popularrari, hau langileen ideologietako alderdiek eta errepublikar ezkertiarrek osatzen dutela esanez. Ondoren, bi hauen arteko adostasunak eta desadostasunak adieraziko ditu. Adostasunak hurrengoak dira: 2 urteko beltzean gobernu eskuindarrak kartzelatutako preso politikoei amnistia ematea, eta garai horretan indargabetutako konstituzioa(1931ko) berridaztea. Ondoren, desadostasunak azaltzen ditu, ideologia eta helburu politiko ezberdinek sortuak: nahiz eta lurrak nazionalizatu ez, zenbait erreforma egin nekazarien alde. Nahiz eta bankuak nazionalizatu edo sozializatu ez, banka sistemari hobekuntzak ezartzera konprometitu. Beraz, gobernu erreformistak hasitako ekintzak, gobernu eskuindarragatik eten eginak, berreskuratzea.//Espainiako bigarren errepublikaren garaian kokatutako testua da. Alfontso XIII erregeak espainiatik alde egitean hasiko da Errepublika garaia, non ezkerreko koalizio behin behineko gobernu batek hartuko duen boterea. Gorte konstituziogileak osatu ondoren, 1931ko konstituzioa argitaratu egin zuten, ezkertiarra eta laikoa. Horrela, behin behineko gobernu horrek zenbait erreforma jarriko ditu martxan: nekazaritza erreforma, autonomia erreforma… Ondoren, 1933ko azaroaren 19an izandako hauteskundeetan, CEDA koalizio alderdi eskuindarra irabaziko zuen, gobernu eskuindarra osatuz(nahiz eta CEDAko ministrorik parte hartu ez). Horrela, gobernu erreformistak hasitako lan guztiak behera utziz. 1933an ezkerreko alderdiak ez ziren batera aurkeztu, desberdintasun ideologikoak zirela eta, hori zela eta, eskuineko alderdiek nagusitu egin ziren. Horregatik, ezkerreko mugimenduak eta langileen ideologietako alderdiek hasiko dira gobernu horren kontrako ekintzarekin(sozialistak, komunistak eta anarkistak batez ere). Hauen ustez, gobernuak faxismoaren bidea hartzen ari zen, gehien bat CEDAko ministro bat gobernuan sartzean. Bestetik, boterean zeudenak, erasoak errepublikaren eta legearen kontrako erasotzat hartuko dituzte. Horrela ikusiko dugu, adibidez, 1934ko urriko altxamendua edo iraultza, batez ere Asturiasen, langileek, sozialisten eta anarkisten gidaritzapean, gobernuaren kontra altxatuko dira armak erabiliz, gerra egoera deklaratuz, 2000 hildako eta 30000 espetxeratu inguru izango dira honen emaitzak. Azkenik, 1936an, hauteskunde berriak egongo dira, non ezkerreko alderdiek batera aurkeztuko dira, fronte popularraren izenpean. Urtarrilean aurkeztuko dute bere programa, hau da, irakurri egin dugun testua. Honetan, zenbait neurri adostuko dituzte: 2 urteko beltzean espetxeratutako preso politikoei amnistia eman. 1931ko konstituzioari berriro indarra ematea, nekazari edo lan erreformarekin aurrera jarraitzea, eta azkenik, banka sistemari hobekuntzak ezartzea. Horrela, eskerreko pentsamenduko langile guztiei eskatu zieten botoa, eskumarekin amaitzeko. Anarkisten baita ere, bere oinarri politikoei uko eginez, botoa eskatu zuten. Emaitza, fronte popularraren garaipena izan zen. Nahiz eta fronte popularra 2 urteko erreformista baino moderatuagoa izan, eskumako alderdiek, eta batez ere, eskuma erradikaleko armadako soldaduek oligarkiaren babesean, ez zuten onartu egin. Kaleko giroa anabasa bat zen, alde batetik proletargoa guztiz erradikalizatua, eta bestetik, falangistak eta armadako faxistak haien artean borrokatuz, batzuetan armak erabiliz ere. Bitartean, armada konspiratzen zegoen estatua eta gobernu ezkertiarren kontra. Horrela, ehunka hildakoen emaitzarekin, azkenik 2 kargu falangista hil egin ondoren, hauek estatu kolpea hasi zuten gobernuaren kontra, Francisco Franco burua zelarik. Gerra Zibilari hasiera emanez, 1936tik 1939ra, fronte popularraren eginkizuna izango da bando errepublikanoa antolatzea eta koordinatzea gerran.//Testu honek garrantzi handia izan du, izan ere, 1936ko hauteskundeetan irabaziko duen ezkerreko koalizioaren oinarri politikoak adierazten ditu. Beste aldetik, oso garrantzitsua izango da, errepublikanoak eta langileen ideologietako alderdiak, haien desberdintasun politiko eta ideologikoak alde batera utziz, bateratuko direlako helburu konkretu baten bila: eskumako gobernua deuseztatzea eta gobernu ezkertiarra osatzea. Gainera, fronte popularraren garaipena izango da batik bat, gerra zibilaren txinparta piztuko duena.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz eta non argitaratu zen Fronte Popularraren programa?
1936ko urtarrilaren 16an argitaratu zen El Socialista egunkarian. Testua 1936ko otsaileko hauteskundeei begira idatzi zen.
Zein neurri adostu zituen Fronte Popularrak?
Preso politikoei amnistia ematea, 1931ko konstituzioa berriro indarrean jartzea, nekazari eta lan erreformekin aurrera egitea eta banka sistemari hobekuntzak ezartzea adostu zituzten.
Zergatik ez zuten ezkerreko alderdiek 1933an batera aurkeztu?
Desberdintasun ideologikoak zirela eta ez ziren batera aurkeztu. Horrek eskuineko alderdiak nagusitzea ekarri zuen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.