Euskal Autonomia Estatutuen bilakaera (1931-1979): Lizarra, Gernika eta Eusko Jaurlaritza
Resumen
Testuak Euskal Herriko autonomia estatutuen bilakaera azaltzen du 1931tik 1979ra: Lizarrako proiektua, Batzorde Gestoreen proiektua, 1936ko Gernikako Estatutua eta Eusko Jaurlaritzaren sorrera Gerra Zibilean. Frankismoaren ostean, 1979ko Gernikako Estatutua berriro onartu zela azaltzen du. Ikasleak estatutu bakoitzaren ezaugarriak eta testuinguru historikoa ulertuko ditu.
Puntos clave
- Lizarrako Estatutua (1931) Konstituzioa egiten ari zen bitartean egin zen, eta foruen berrezarpena, autogobernu aukera eta estatu konfesionala zituen.
- Batzorde Gestoreen proiektua (1932) Konstituzioaren ezaugarriak betetzen zituen eta demokratikoagoa zen; Nafarroa erlijioari buruz ezer aipatzen ez zelako irten zen.
- 1936ko Gernikako Estatutua Gerra Zibilean bultzatu zen, 14 artikulu zituen, eta Bizkaia eta Gipuzkoako zati txiki batean bakarrik jarri zen indarrean.
- Jose Antonio Agirre lehendakariak zuzendutako Eusko Jaurlaritza 1936an sortu zen, eta 1937ko ekainean Bilbo konkistatu ostean amaitu zen.
- Frankismoak Estatutua debekatu eta indargabetu zuen; 1979an Gernikako Estatutua berriro onartu zen, gaur egun indarrean dagoena.
Lizarrako Estatutua (1931)
Lizarrako estatutua (1931), alegia, Konstituzioa egiten ari zen bitartean egin zena, Nafarroako karlistek eta alkate nazionalistek bultzatu zutena, baina aldaketak egin arren ez zuten onartu. Izan ere, Konstituzioaren aurkakoa zen, aurreko estatutua bezala, eta ezkerreko alderdiak eredu horren kontra agertu ziren. Estatutu honen ezaugarrien artean zeuden:
- Foruen berrezarpena.
- Autogobernu aukera.
- Egitura konfederala (Eusko Ikaskuntzak eskatzen zuena baino deszentralizazio gutxiago).
- Estatu konfesionala.
Batzorde Gestoreen Proiektua (1932)
Hirugarrena, Batzorde Gestoreek egindakoa (1932), Konstituzioarekin batera egin zen. Batzorde Gestoreek bultzatu zuten, nahiz eta PSOE izan EAJri agindu ziona. Proiektu honetan Euskal Autonomiaren ahalmenak murrizten ziren, demokratikoagoa zen, eta lehenengo aldiz Konstituzioaren ezaugarriak betetzen zituen. Eredu hau EAJk eta PSOEk onartu zuten, baina Nafarroako karlistek ez, erlijioari buruz ezer aipatzen ez zelako. Ondorioz, Nafarroa proiektu honetatik irten zen. Egindako bigarren testua alkateek eta herriak onartu zuten, baina ezin izan zen aplikatu, boterean zegoen Lerrouxen alderdiak Gorteetan onartu ez zuelako.
1936ko Estatutua: Gernikako Estatutua
Beraz, aldaketa batzuk adostu ostean, laugarren proiektua egin zuten: aztertzen ari garen testua, 1936ko Estatutua. Konstituzioaren ostekoa zen, eta Gerra Zibila hasita zegoela, Prieto eta Agirre izan ziren bultzatzaile nagusiak. Estatutu hau Kataluniakoaren antzekoa zen eta honako ezaugarriak zituen:
- Bizkaia eta Gipuzkoako zati txiki batean bakarrik jarri zen indarrean, beste lurralde guztia frankisten menpean zegoelako.
- Eskumen gutxiago aldarrikatzen zituen.
- Oso laburra zen, hain zuzen ere, 14 artikulu besterik ez zituen.
- Zehaztu gabe utzi zituzten garrantzi handiko gai batzuk, hala nola, ogasuna.
- Ez ziren aipatzen eskubide historikoak (foruak), ezta soldadutza, lana edo jabetza ere.
Eusko Jaurlaritza eta Gerra Zibila
1936. urtean, Gernikako Batzar Etxean bildu ziren, eta Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zuten. Kontzentrazio gobernu bat eratu zuten, gerra egoera zela eta; alderdi nagusiak EAJ, Fronte Popularra eta PSOE izan ziren. Gobernuak bederatzi hilabete iraun zuen, 1937ko ekainean tropa frankistek Bilbo konkistatu zuten arte. Gerra Gobernu honen eginkizunak honako hauek ziren:
- Armada edo Eusko Gudarostea osatzea.
- Moneta bat ateratzea.
- Kanpo harremanetarako ordezkariak izendatzea.
- Erlijioarekiko begirunea mantentzea.
- Modu autonomoan gobernatzea.
Bilboren porrotaren ostean, Eusko Jaurlaritzako kide batzuek jarraipen legala eman zioten autonomiari, lehenengo Bartzelonatik, gero Parisetik eta azkenik AEBetatik. Estatutu hau frankismoaren hasierarekin batera amaitu zen, faxistek debekatu eta indargabetu zutelako. 1979an, frankismoaren ostean, Euskal Herriko Autonomia Estatutu bat onartu zen berriro, gaur egun indarrean dagoena: Gernikako Estatutua, hain zuzen ere.
Estatutuaren Garrantzia eta Ondorioak
Testu hau oso garrantzitsua da, Euskal Herriak lehenengo aldiz autonomia estatutua lortu zuelako. Hala ere, Bizkaian soilik funtzionatu zuen, izan ere Araba altxamenduaren alde agertu zen Gerra Zibilean, eta Gipuzkoa ia hasiera-hasieran garaitu zuten tropa frankistek. Baina Bizkaian aurre egin zieten, eta autonomia estatutua aplikatu zen. Nahiz eta prozesu luzea izan, oso gutxi iraun zuen. Aipagarria da Estatutu honek Gerra Zibila baldintzatu zuela esatea; izan ere, autonomiari esker, EAJ Errepublikaren alde kokatu zen, bere armadak frankismoaren kontra eginez.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zergatik izan zen garrantzitsua 1936ko Estatutua?
Euskal Herriak lehen aldiz autonomia estatutua lortu zuelako. Bizkaian soilik funtzionatu zuen, Gerra Zibilak eragotzita.
Noiz eta non sortu zen Eusko Jaurlaritza?
1936an Gernikako Batzar Etxean bildu ziren eta Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zuten. Kontzentrazio gobernua izan zen, EAJ, Fronte Popularra eta PSOE barne.
Noiz amaitu zen Eusko Jaurlaritza?
1937ko ekainean tropa frankistek Bilbo konkistatu zutenean, hau da, bederatzi hilabete iraun ostean.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.