Espainiako Independentzia Gerra (1808-1814) eta absolutismoaren garaia

HistoriaActualizado el 3,63 KB

Resumen

Dokumentuak Frantziako Iraultzaren eragina, Fontainebleauko Ituna eta Napoleonen sarrera azaltzen ditu, eta gero Independentzia Gerraren hiru faseak (1808-1814). Gainera, Cadizko Gorteak, Fernando VII.aren absolutismoa, Hirurteko Liberala eta Lege Salikoa eta Lehen Gerra Karlista aztertzen ditu.

Puntos clave

  • Napoleonek Fontainebleauko Ituna sinatu zuen 1807an Portugal konkistatzeko asmoz, eta gero Espainian geratu zen.
  • Bailengo guda (Jaen) izan zen Napoleonen lehen porrota.
  • Cadizko Gorteek konstituzio liberal bat idatzi zuten, Fernando VII.ak gero abolitu zuena.
  • 1820-1823 bitartean Hirurteko Liberala izan zen, Riegoren estatu-kolpearen ondoren.
  • 1830ean Berrezarpen Pragmatikoak Lege Salikoa abolitu zuen eta emakumeek errege izateko aukera eman zuen.
  • 1833an Fernando VII.a hil zenean Lehen Gerra Karlista hasi zen.

Ponte a prueba

Frantziako Iraultzaren eragina eta Gerraren hasiera

Frantziako Iraultzan (1789) Luis XVI.a eta Maria Antonieta hil zituzten. Espainiako errege-familiaren ahaideak zirenez, Espainiak Frantziari gerra deklaratu zion, nahiz eta ekonomikoki eta moralki egoera txarrean egon. Espainiak gerra galdu zuen.

Fontainebleauko Ituna eta Napoleonen sarrera

Napoleonek Fontainebleauko Ituna sinatu zuen Espainiarekin 1807an, Portugal konkistatzeko asmoz Espainiatik igarotzeko. Godoyk baimena eman zien Napoleonen tropei Espainian sartzeko. Hala ere, Napoleon Godoyrekin haserretu eta ituna hautsi zuen, Espainian geratzea erabaki baitzuen.

Karlos IV.ak nobleen presioagatik abdikatu eta koroa bere semeari, Fernando VII.ari, eman zion. Napoleonek Karlos eta bere familia bahitu zituen, eta kargua bere anaiari, Jose Bonaparteri, ematera behartu zituen. Madrilgo herritarrak matxinatu ziren, eta horrela hasi zen Espainiaren eta Frantziaren arteko gerra.

Independentzia Gerraren faseak (1808-1814)

  • 1. fasea: Frantsesek gerra erraza izango zela uste zuten, baina ez zen hala izan. Bailengo gudan (Jaen), espainiarrek garaipen handia lortu zuten. Hau izan zen Napoleonen lehen porrota, eta bere tropak iparralderantz atzeratu behar izan zituen.
  • 2. fasea (1809-1811): Frantsesak tropa handi batekin itzuli ziren eta Iberiar penintsula ia osoa konkistatu zuten, Cadiz izan ezik, ingelesen babesa baitzuen.
  • 3. fasea: 1812an, Wellington Ingalaterrako armadaburuak Espainiako eta Portugalgo armadekin bat egin zuen Frantziaren aurka egiteko. Salamancan garaipen izugarria lortu ondoren, frantsesek atzera egin zuten. Bi guda garrantzitsuren ostean, Frantziak penintsula utzi zuen. Napoleonek Valençayko Ituna sinatu eta Fernando VII.ari koroa itzuli zion.

Cadizko Gorteak eta Fernando VII.aren itzulera

Independentzia Gerra zela eta, Floridablanca Batzorde Zentraleko arduraduna izan zen. Frantsesak Espainian zeuden bitartean, deialdi bat egin eta Cadizko Gorteak sortu ziren. Bertan, ordezkari absolutistak zein liberalak bildu ziren eta konstituzio bat idatzi zuten.

Fernando VII.ak konstituzioa onartu behar zuen, baina itzultzean abolitu egin zuen eta absolutismoa inposatu zuen 1814tik 1820ra bitartean (Seiurteko Absolutista).

Hirurteko Liberala eta krisi dinastikoa

1820an, Ameriketako koloniek independentzia gerra hasi zuten. Espainia tropak bidaltzen saiatu zen, baina Rafael de Riegok estatu-kolpea eman zuen eta Fernando VII.a 1812ko Konstituzioa onartzera behartu zuen. Horrela, monarkia konstituzionala ezarri zen (Hirurteko Liberala, 1820-1823).

Urte horien ondoren, Fernando VII.a nekatu egin zen eta beste herrialde monarkikoei laguntza eskatu zien konstituzioa berriro kentzeko. Absolutismoa berrezarri zuen, baina, hala ere, lege batzuk malgutu zituen liberalen oposizioa baretzeko.

Lege Salikoa eta Karlistaldiak

Karlos Maria Isidro absolutismo erradikalaren buru gisa aurkeztu zen. Hala ere, 1830ean, Fernando VII.ak eta Maria Kristinak oinordeko bat izan zuten: Isabel II.a. Erregeak Berrezarpen Pragmatikoaren bidez Lege Salikoa abolitu zuen, emakumeek errege izan zitezen.

1833an Fernando VII.a hil zen eta Maria Kristina erregeorde bihurtu zen, Isabel II.ak bi urte besterik ez zituelako. Erabaki honek Lehen Gerra Karlista eragin zuen, Karlos Maria Isidrok ez baitzuen abolizioa onartu, bere burua oinordeko legitimotzat jotzen baitzuen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik hasi zen Independentzia Gerra?

Napoleonek Fernando VII.a eta Karlos IV.a bahitu zituen eta Jose Bonaparte jarri zuen tronuan. Madrilgo herritarrak matxinatu ziren eta horrela hasi zen gerra.

Zer izan ziren Cadizko Gorteak?

Frantsesak Espainian zeuden bitartean sortu ziren Gorteak. Bertan ordezkari absolutistak eta liberalak bildu ziren eta konstituzio bat idatzi zuten.

Zergatik izan zen Lehen Gerra Karlista?

1833an Fernando VII.a hil zenean, Maria Kristina erregeorde gelditu zen Isabel II.aren izenean. Karlos Maria Isidrok ez zuen onartu eta bere burua oinordeko legitimotzat jo zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sinatu zen Fontainebleauko Ituna?
2. Zein izan zen Napoleonen lehen porrota Espainian?
3. Zein gudari egin zion aurre Wellingtonek Salamancan?
4. Zein izan zen Hirurteko Liberalaren hasiera-urtea?
5. Zer abolitu zuen Berrezarpen Pragmatikoak?
6. Nor izan zen Lehen Gerra Karlistaren eragilea?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.