1876ko uztailaren 21eko legea: foruen deuseztapena eta euskal probintzien berdintzea

HistoriaActualizado el 11,68 KB

Resumen

Testu honek 1876ko uztailaren 21eko legea aztertzen du, Monarkiaren Berrezarkuntzan Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren onartutakoa. Legeak euskal probintzien foru-pribilegioak (soldadutza-salbuespena eta zerga-salbuespena) kendu zituen, Espainiako gainerako lurraldeekin berdintzeko. Irakurleak legearen testuingurua, helburua eta ondorioak ulertuko ditu, 1839tik 1878ra arteko foru-deuseztapen prozesua barne.

Puntos clave

  • Legea 1876ko uztailaren 21ean onartu zen, Alfonso XII.aren erreinaldiaren hasieran, Cánovas del Castillo gobernuburuaren eskutik.
  • Legeak foruen deuseztapena ekarri zuen, batez ere armadan eta zerga-bilketan euskal probintziak Espainiako gainerakoekin berdintzeko.
  • Euskaldunek soldadutza-salbuespena zuten (probintziatik kanpoko zerbitzua hautazkoa zen) eta zerga-salbuespena zuten Gobernu zentralari.
  • Foru-deuseztapen prozesua 1839ko urriaren 25eko legearekin hasi zen, Bergarako Ituna sinatu ostean.
  • Hirugarren Gerra Karlistak (1872-1876) foruen behin betiko deuseztapena ekarri zuen, Canovasek euskal lurraldeak gainerakoekin berdintzeko erabakiz.
  • 1878ko Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu zen ondoren, eta pribilegio ekonomikoa izan zen foru zaharretatik geratu zen gauza bakarra.

Ponte a prueba

6. TESTUA: 1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA

1. SAILKAPENA

Iruzkindu Behar den testu honek lehen mailako iturria du, gertaerak eman ziren garai Berean idatzi zelako.

Testu- Izaerari dagokionez, testu juridikoa da lege bat delako eta gai politikokoa euskal lurraldeen gobernuari buruz hitz egiten digulako.

Kronologikoki, Testu honek Monarkiaren Berrezarkuntzan kokatzen gaitu, hain zuzen ere, Alfonso XII.Aren erreinaldiaren hasieran (1875-1885), zehazki, Hirugarren Gerra Karlistaren amaieran, Amorebietako Ituna sinatu eta berehala. Geroago 1876ko uztailaren
21eko legea sinatu zen, Cánovas del Castillo-ren eskutik, erregearen Gobernuburu eta alderdi kontserbadorearen buru izan zena.

Egile Kolektiboa dugu, Gorteetan bildutako diputatuak, Alfonso erregeak eta Cánovas Del Castillo-k  berretsi bazuten ere.

Hartzaileak Espainiako biztanleak dira, batez ere,  Foruen eraginaren menpe zeuden Euskal Herriko biztanleak. Gainera lege Hau La Gaceta de Madrid egunkarian argitaratu zen bizilagunek ezagutu zezaten.

2. ANALISIA

Lege Honen helburua foruen deuseztapena da, Espainiako monarkiaren probintzia Guztiak berdintzeko arlo guztietan, batez ere armadan eta zerga-bilketan.

Testuaren analisia egin aurretik, kontzeptu batzuk argitu behar ditugu.

·1841eko Abuztuaren 18ko legea: Itundutako legea ere deitu zitzaion. Erregina Eta Nafarroaren arteko ituna izan zen. Honen arabera Nafarroa erresuma izatetik Probintzia berezia izatera pasatu zen; izan ere, bere autonomia fiskala eta Administratiboa mantendu zuen.

·Foru araubidea: Foruak  hego Euskal Herrian antzinatik  izan diren lege berezien multzo bat dira. Herriaren ohiturak, pribilegio politiko nahiz ekonomikoak biltzen zituzten. Pribilegio hauek historian zehar hartu zituzten "usadio eta ohitura printzipioen Arabera" (denboraren poderioz, ohitura izan zena lege bihurtu zen. Euskal Foruek, zentzu zabalean, euskal probintzien zuzenbide berezia eta bertako Sistema politiko-administratiboa esan nahi dute. Hainbat pribilegio ekartzen Zituen: instituzio politiko bereziak (Batzar nagusiak, Aldundiak...), foru-
Baimena, kaparetasun unibertsala, barne-aduanak, soldadutza eta Zerga-salbuespena...

·Konstituzioa: estatu bat antolatzen duen lege Gorena. Herriaren erabakiz edo erregearen eta herriaren arteko itun baten ondorioz Ezar daiteke. Garai honetan indarrean dagoen konstituzioa 1876ko konstituzioa Da, Espainiako lurralde guztiak zentralizatu nahi zituena foru-pribilegioen Kalterako.

·Gorteak:  1876ko Konstituzioak, hau da, Berrezarkuntzaren Konstituzioak ezartzen zituen Gorteak dira. Espainiako herritarren ordezkariak dira. Bi ganbera zituzten: Kongresua eta Senatua.

Analisi Logikoari dagokionez, testu hau bi zatitan banatu ahal dugu. Lehenengo zatian Sarrera bat dago zeinetan legearen egileak adierazten diren, hots, Gorteetako Diputatuak; erregeak, Alfonso XII.Ak, legea berresten du.

Testuaren Gorputza artikulurik garrantzitsuenez osatuta dago. Hauetan, Euskal probintzien Sistema fiskala eta soldadutza beste espainiar lurraldeekin berdintzeko Beharrari buruz argudiatzen da. Laburbilduz, Canovasek  euskal probintziek zergak ordaintzea eta Espainiako armadara soldaduak bidaltzea nahi zuen.

Dakigunez, Euskaldunek bi pribilegio ekonomiko garrantzitsuak zituzten, lege honekin Galbidean daudenak: alde batetik, soldadutza-salbuespena. Euskaldunek ez zuten Soldadutza egin behar estatuko armadan, bakarrik egin behar zuten bere Probintziaren lurraldean; probintziatik kanpoko zerbitzua hautazkoa zen eta Ordaindu behar zieten. Euskal Herrian, armada gerra garaian eta defentsa Gerrarako bakarrik existitzen zen.

Bestalde, Zerga-salbuespena zuten. Zergarik ez zioten ordaintzen Gobernu zentralari. Euskal Herrian zergak herriarentzat ziren herria baitzen lurraldearen jabea. Espainian zerga guztiak erregearentzat ziren. Euskal probintziek beren sistema Fiskala zuten.

3. TESTUINGURUA

1876ko Ekainaren 21eko legeak foruen ezeztapen-prozesuaren amaiera ekarri zuen. Ondo Ulertzeko, denboran atzera joko dugu, legea indarrean jartzera eraman zituzten Gertaerak analizatuz. Izan ere, lege honen kausarik nagusienak hauek izango Dira:  lehen gerra karlistaren amaierak Ekarri zuen foru-deuseztapen prozesua eta, hori zela eta, Hirugarren Karlistaldia.

Foru-deuseztapen  prozesua lehen Gerra karlista amaitu zenean (1839) hasi zen.        

Bergarako Ituna sinatu eta gero, 1839ko urriaren 25eko legea sinatu zen. Lege honi buruz interpretazio ezberdinak daude historiografian: Batzuentzat (apostolikoentzat), Foru-lege tradizionala deuseztatzeko legea izan zen; beste batzuentzat (foralistentzat), aldiz, legeak bermatu egiten Zuen Foruen indarraldia, foru-legeari balioa emateaz gainera, aukera ematen Baitzitzaion estatuaren baitako instituzio politikoetan biltzeko, mugatua izan Arren. Bereizi ziren ordutik aurrera: Foru Diputazioa eta Diputazioa Probintziala. Nafarroan Diputazio Probintziala Izango zen lurralde honi onartutako ahal politiko guztien jabea. Hortaz, Deuseztatu egin zituzten erresuma zaharreko Gorteak eta beste instituzio Politikoak.

Geroago, beste  lege batzuk berretsi ziren.
1841eko Nafarroarako Lege Paktatuarekin,  Nafarroa erresuma izatetik Espainiako probintzia izatera igaro zen. Probintzia berezia, autonomia fiskalari eta administratiboari eusten zielako. Aduanak lekuz aldatu ziren (gora). Gazteek soldadutza egin beharko zuten...

1841eko, 1844ko eta 1845eko legeen arabera, Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak ere Foru-ezeztapena jasan zuten. Euskal probintzietako administrazioa eta legedia Estatuaren menpe jarri ziren. Foru-baimena, Foru-Diputazioak eta Batzar Nagusiak kendu ziren. Aduanak portu eta mugetara eraman Ziren.Hala ere, Lege hark ez zituen erabat indargabetu Foruak, oraindik ere ezaugarri militar (autonomia militarra) eta zerga Ezaugarri bereziak (autonomia fiskala) gorde baitzituzten euskal lurraldeek Estatu liberal berriaren barruan.

Liberal moderatuak gobernuan zeudela (Hamarkada Moderatua) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foruen berrezarpen partziala egongo da. Foru-ahalmen batzuk Berreskuratu ziren: Batzar Nagusiak eta Foru-Diputazioak.  Ez, ordea, aduanak, sistema judiziala eta Foru-baimena.


Goian azaldu dugun foruen Ezeztapen-prozesu honek Euskal Herrian presio jasanezina eragin zuen. Hori dela Eta, hain gogorra izan zen ezeztapen-prozesua ezen Hirugarren Gerra Karlistaren Arrazoietako bat bihurtu baitzen. Hirugarren Karlistaldiak (1872-1876) foruen Behin betiko ezeztapena ekarriko zuen.

Hirugarren gerra karlistak Euskal Herria izan zuen eskenatoki eta 1872an hasi zen. 1872ko Apirilaren 21ean, Karlos VII.Ak, karlisten tronurako hautagaiak,  bere dinastia zilegitasunaren defentsan, Matxinada militarreko deia egin zuen.

Lehen Karlistadan gertatu zen bezalaxe, nahiz eta Nekazal guneak nagusiki karlistak izan, biztanle-gune garrantzitsuenak (hiriburuak) liberal mantendu ziren. Garaipen militar ugari dituzten arren, Karlistek Bilboren setioa utzi behar dute eta, aldi berean, Irun, Donostia, Iruñea eta Gasteiz blokeatzeak porrot Egin zuen.

Hirugarren Gerra Karlista honetan foruen defentsa, Erlijioaren eta jabetzaren defentsarekin batera, karlismoaren ideia-indar Nagusi bihurtu zen. Liberalak ohartu ziren Lehen Gerra Karlistatik  foralismoa indarra hartzen zihoala etsaiaren Diskurtso politikoan, eta kontzeptu foralista eta kontzeptu dinastiko karlista Bereizten ahalegindu ziren. Gobernu liberalak prozedura hau erabili zuen gerra Irabazteko.

1874an hartu zuen tronua Alfontso XII.Ak eta errege Berriak bakea eskaini zien Karlos VII.Aren Jarraitzaileei, eta barkamena eta foru erakundeen aurreko errespetua ere Ziurtatu zien. Estatu osoan bakea Lehenbailehen ezartzea komeni zen, indar guztiak Kubako gerrara bideratu ahal izateko. Orduan, Amorebietako Ituna sinatu behar izan zuten, karlisten porrot militarrarekin amaitu zena eta Karlos VII.A izan nahi Zuenak Frantziako muga igaro zuen. Canovas Del Castillok sustatu zuen ordutik aurrera euskal foruei buruzko eztabaida.

Karlisten gerran jarraitzeko Arrazoia izan zen liberalek baliorik gabe utzi nahi zituztela Foruak, mundu tradizionalaren aurka baitzeuden.  Antonio Canovas del Castillok Foruak kentzeak beste gerra bat ekar zezakeela Bazekien, baina garrantzi handiagoa eman zion behingoz euskal lurraldeak beste Lurrekin berdintzeari. Zerga eta kinta Sistemaren alorreko berdintasuna ezin zitekeen eztabaidatu. Hori onartuz Gero, prest zegoen foruen aplikazioaz hitz egiteko.

Canovasek erabaki Zuen euskal probintziek dirutan eta gizonetan egin beharreko kontribuzioa Negoziazio orotarik kanpo geratu behar zuela, baina prest zegoen kontribuzio Hori gauzatzeko era desberdinez eztabaidatzeko. Haren ustez, 1839ko urriaren 25eko Legeak zioen Bezala, Gorteek, Diputazioei entzun Ondoren, alda zezaketen hura.

4. GARRANTZIA

Lege honen garrantzia euskal foru-erregimenaren Pribilegio guztiak ezerezean uztean datza. 1876ko uztailaren 21eko Legeak zera eta soldadutza-salbuespena ezabatu Zituen.

Esan behar da legearen onarpena ez zela euskal Liberalen gustukoa ere izan eta bi jarrera Azaldu ziren euskaldunen artean: Legea Onartzen zutenak eta legearen aplikazioa gobernuarekin negoziatzea Onartzen zutenak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek legea onartzen ez zutenen alde jo zuten; legea Bertan behera uzteko eskatu zuten eta uko egin zioten legearen aplikazioan Laguntzeari.

Foru Diputazioek Gobernuaren baimena eskatu zuten Batzar Nagusiak ospatu ahal izateko. Baina Canovas ez zegoen batzar hori onartzeko prest. Gobernu zentralak Bizkaiko Foru Diputazioaren fondoak Interbenitu zituen Bizkaiko lurraldeak ordaintzen ez zizkion zergak Kobratzeko, eta gazteei armadara joateko deia egitearen aurka zeuden alkate batzuk espetxeratu zituen. Ondorioz, gero eta haserreago Zeuden euskal probintziak.

Euskal Herriak bizi zuen egoera larriaren aurrean, Arabako eta Gipuzkoako diputazioak Bizkaikoaren Bidetik aldendu eta legea onartzeko Prest agertu ziren. Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu egin Zuten gobernuarekin negoziatzea. Hala Ere akordiorik ez zen lortzen eta Canovasek deuseztatu egin zituen foru Diputazioak.

Hala ere, bi urte geroago, 1878ko Kontzertu Ekonomikoaren legea ezarri zen eta Hori  izango da foru zaharretatik Geratuko den gauza bakarra: pribilegio ekonomikoa.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer zen 1876ko uztailaren 21eko legearen helburua?

Legearen helburua foruen deuseztapena zen, Espainiako monarkiaren probintzia guztiak arlo guztietan berdintzeko, batez ere armadan eta zerga-bilketan.

Zein pribilegio ekonomiko kendu zituen legeak?

Soldadutza-salbuespena eta zerga-salbuespena kendu zituen. Euskaldunek ez zuten estatuko armadan soldadutza egin behar, eta zerga ez zieten ordaintzen Gobernu zentralari.

Zergatik izan zen garrantzitsua Hirugarren Gerra Karlista legearen ondoan?

Foruen deuseztapen prozesuak presio handia eragin zuen Euskal Herrian, eta Hirugarren Karlistaldia foruen defentsaren inguruan piztu zen, legearen kausa nagusietako bat izanik.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz onartu zen 1876ko uztailaren 21eko legea?
2. Zein gerra izan zen legearen kausa nagusietako bat?
3. Zein zen euskaldunen soldadutza-salbuespenaren ezaugarria?
4. Nork sinatu zuen legea gobernuburu gisa?
5. Zein lege sinatu zen Bergarako Ituna ondoren 1839an?
6. Zein izan zen foruen azken ondorioa, testuaren arabera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.