Cadizko Konstituzioa (1812): laburpena eta ezaugarri nagusiak
Resumen
Testuak 1812an Cadizen idatzitako Konstituzioa aztertzen du, Independentzia Gerran Gorte Nagusiek onartua. Subiranotasun nazionala, botereen banaketa, erlijio katolikoaren nagusitasuna eta zergen printzipioa azaltzen ditu. Ondoren, konstituzioaren garrantzia eta bere ezeztapen eta berrezarpenak laburbiltzen ditu.
Puntos clave
- 1812an Cadizen idatzi zuten Konstituzioa, Gorte Nagusiek, Independentzia Gerran.
- Helburua absolutismoa amaitzea eta liberalismoa ezartzea zen.
- Subiranotasun nazionala: botere guztia herriarena dela aitortzen da.
- Botereak hirutan banatzen dira: legegilea (errege eta Gorteak), betearazlea (erregea) eta judiziala (auzitegiak).
- Erlijio bakarra katolikoa da (12. artikulua) eta beste erlijioen praktika debekatzen da.
- Monarkia moderatu heredagarria ezartzen du eta adierazpen askatasuna onartzen du.
- Espainiako lehen konstituzio liberala izan zen eta ondorengo konstituzioen eredu bihurtu zen.
- Fernando VII.ak ezeztatu zuen, 1820-1823 hirurteko liberalean berrezarri zen eta gero berriro ezeztatu zen.
1.TESTUA: CADIZKO KONSTITUZIOA (1812-03-19)
Aurrean dugun testu hau lehenengo mailakoa da jatorriari dagokionez, Cadizen 1812an idatzitako konstituzioa delako eta ez da berroren interpretazio bat. Forma aldetik, juridikoa da, dekretu bat delako eta edukiari dagokionez testu politiko, ekonomiko, erlijioso eta soziala da.
Idatzi hau Cadizen idatzi zen 1812an, independentzia gerra garaian. Gorte Nagusiak idatzi zuen eta kasu honetan hartzailea kolektiboa da, Espainiako herritarrak hain zuzen ere. Konstituzioaren asmoa absolutismoarekin amaitzea eta liberalismoari ateak irekitzea da.
Idatziaren azterketari hasiera emateko, lexikoari erreparatuz, lehenik eta behin hitzen azalpenak emango ditugu, testua ulergarriagoa izan dadin. Hitz horiek honako hauek dira:
Konstituzioa: Estatu batetako herritarren betebeherrak eta eskubideak jasotzen dituen legedi gorena. Espainiarrek eginiko lehenena, liberala.
Gorte Nagusiak: 1812an probintzietako 3 estamentuetako ordezkariek osatu zuten erakundea da, botere legegilea duena.
Subiranotasun Nazionala: Herriaren jabetzaren onarpena, herriari dagokio onartzea. Hau da, botere guztia herriarena dela aitortzen duen eskubidea.
Azterketarekin jarraituz, hainbat ideia nabarmentzen dira eta edukiaren arabera ezberdinduz gero, gai erlijioso sozial ekonomiko eta politikoari buruzko ideiak aurki daitezke idatzian zehar. 1. Artikuluan zehazten da Espainia koloniak ere osatzen dutela. 3.
artikuluak, boterea herrian dagoela argitzen du. 8.Artikuluak aldiz, ekonomiaz hitz egiten du, hau da, norberaren ondasun eta aberastasunaren arabera ordaindu behar direla zergak azaltzen du.
Gai erlijiosoa 12.Artikuluan aipatzen da. Artikulu horren arabera, Espainian babestuko den erlijio bakarra katolikoa da, horrela Espainiarren erlijioa zein izango den esanez eta erlijio honen praktika soilik onartzen du, beste edozein erlijioren praktika debekatuz. 14., 15., 16. Eta 17. Artikuluak berriz, politikari egiten diote erreferentzia, botereari hain zuzen ere. Sistema politikoari dagokionez, Espainiak monarkia moderatu heredagarria izango duela dio. Aipatutako azken artikulu hauek diotena garatzeko asmoz, esan daiteke, boterea hirutan bereizten dela: batetik, botere legegilea errege eta Gorteen esku dagoena, bestetik, betearazlea soilik erregeak duena eta azkenik, judiziala auzitegien esku dagoela. Ideiekin amaitzeko, 371. Puntuak espainiarrei adierazpen askatasuna onartzen zaiela azpimarratzen du.
Testuaren edukia kokatze aldera, aipatu behar da antzinako erregimenera jo beharko genukeela. Carlos IV.Aren garaian, krisi egoera izan zen
Amaitzeko, konstituzio hau baloratzerako orduan nabarmentzeko idatzia dela izan daiteke. Lehenik, aipatu beharra dago Cádizkoa izan zela Espainiako estatuan idatzitako lehenengo konstituzio liberala. Testuak ideia liberalak jaso zituen, eta eredu bihurtu zen ondorengo zenbait konstituzio idazteko.
Bigarrenik, argitu behar da Cádizko Konstituzioak ezin izan zuela eraldaketa handirik ekarri hasieran, Independentzia Gerrak sortutako egoerarengatik. Gero, Fernando VII.Ak absolutismoa berrezarri zuen Espainiara itzultzean, eta Cadizko Konstituzioa ezeztatu zuen, nahiz eta hirurteko liberalean berriro ezarri, hurrengo etapa absolutistan berriro ere ezeztatua izateko.
KONSTITUZIOA MARTXAN HIRURTEKO LIBERALEAN 1820-1823
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz eta non idatzi zen Cadizko Konstituzioa?
1812ko martxoaren 19an idatzi zen Cadizen, Independentzia Gerraren garaian. Gorte Nagusiek onartu zuten.
Zein erlijio babesten zuen Cadizko Konstituzioak?
12. artikuluaren arabera, Espainian babestuko den erlijio bakarra katolikoa da, eta beste erlijioen praktika debekatzen da.
Nola banatzen ziren botereak Cadizko Konstituzioan?
Boterea hirutan banatzen zen: legegilea (errege eta Gorteen esku), betearazlea (erregearen esku) eta judiziala (auzitegien esku).
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.