Espainiako Historia: II. Errepublika, Frankismoa eta Trantsizioa

HistoriaActualizado el 5,72 KB

Resumen

Dokumentuak II. Errepublikaren garaia, Gerra Zibilaren hasiera, Frankismoaren diktadura eta demokraziarako trantsizioa laburbiltzen ditu. Erreforma errepublikanoak, krisi ekonomikoa eta Eskuineko Biurtekoa, Frankismoaren isolamendutik garapenera igarotako bilakaera eta Euskal Herriko eragina azaltzen dira. Azkenean, 1978ko Konstituzioa eta Gernikako Estatutua aztertzen dira.

Puntos clave

  • 1931ko Konstituzioak erlijio askatasuna, emakumeen eta gizonen sufragio unibertsala eta askatasun politiko eta indibidualak ezarri zituen.
  • 1932ko Nekazaritzako Erreformarako Oinarrizko Legearen helburua erabili gabeko lurrak nekazariei ematea zen, jabeei kalte-ordaina emanda.
  • 1934ko Asturiasko Iraultzaren ondoren, Franco gidatutako Marokoko armadak iraultza zapaltu zuen.
  • 1936ko uztailaren 18an hasi zen Gerra Zibila, 1939ra arte iraun zuena.
  • 1957-1959ko Egonkortze Planak autarkia amaitu zuen eta atzerriko enpresei ateak ireki zizkien.
  • 1979an Gernikako Estatutua onartu zen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat autogobernua bermatuz.
  • 1978ko Konstituzioak monarkia parlamentarioa, eskubide indibidualak eta estatuaren deszentralizazioa finkatu zituen.

Ponte a prueba

II. Errepublika eta Gerra Zibilaren Ataria

II. Errepublika bitartean, Donostiako Ituna ekaineko hauteskundeak arte luzatu zen. Alcala Zamora presidente zela, estatua modernizatzeko erreforma ezberdinak jarri ziren martxan. 1931ko abenduan, ezkertiarra, demokratikoa eta progresista zen Konstituzioa onartu zen. Bere ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren: erlijio askatasuna, gizon eta emakumeen sufragio unibertsala, eta askatasun politiko zein indibidualak.

Erreforma Errepublikanoak eta Tentsio Soziala

1931ko ekaineko hauteskundeetan ezkerrak irabazi zuen. Gobernuburu errepublikano eta sozialistek hezkuntzan analfabetismoaren aurkako sistema berria ezarri zuten: eskolak eraiki ziren eta irakasleen prestakuntza bultzatu zen, eliza kanpo utziz. Armadaren boterea murriztu zen kolpeak ekiditeko, armada botere zibilaren menpe jarriz, ofizial kopurua gutxituz eta Guardia de Asalto sortuz.

Arazo erlijiosoa konpontzeko, elizaren boterea eta eragina murriztu zen. Espainia estatu laiko gisa definitu zen: ezkontza eta hileta zibilak, dibortzioa eta hezkuntzatik erlijioa kentzea onartu ziren. Nazionalistak asetzeko, autonomiak eskaini ziren: Kataluniak 1932an lortu zuen Generalitatea; Euskadik, ordea, 1936ra arte itxaron behar izan zuen, gerra zibila lehertu eta berehala onartu baitzen euskal estatua. II. Errepublika bitartean Lizarreko Estatutua idatzi zen, baina ez zen onartu antikonstituzionala zelako.

Krisia eta Eskuineko Biurtekoa

Garai hartan, nekazaritza arloan krisi ekonomikoa zegoen. 1932ko Nekazaritzako Erreformarako Oinarrizko Legearen helburua erabili gabeko lurrak nekazariei ematea zen, jabeei kalte-ordainen bidez kenduta. Erreforma gaizki atera zen gobernuaren eta eskuinaren arteko desadostasunengatik; prozesua motela izan zen eta nekazari askok ez zuten lurrik lortu.

1932an Sanjurjada kolpe saioak porrot egin zuen. Alderdi politikoak berrantolatu eta CEDA sortu zen. Nekazariek altxamenduak egin zituzten (adibidez, Casas Viejasen), eta tentsio horiek Azaña ahuldu zuten. 1933ko hauteskundeetan ezkerra banatuta aurkeztu zen eta emakumeek lehen aldiz bozkatu zuten. Lerrouxen Alderdi Erradikalak eta CEDAk irabazi zuten. Gobernu eskuindarrak Azañaren erreformak gelditu zituen: nekazaritza erreforma oztopatu, Sanjurjori amnistia eman eta nazionalismoen aurka egin zuten.

Iraultza eta Fronte Popularra

1934ko urrian, CEDAko hiru ministro gobernuan sartzean, sozialistek iraultza hasi zuten. 1934ko Asturiasko Iraultzan langileak armadaren aurka borrokatu ziren. Gobernuak Franco gidatutako Marokoko armada bidali zuen iraultza zapaltzeko. Ondorioz, milaka atxilotu egon ziren eta Kataluniako estatua bertan behera geratu zen. 1935 amaieran, Estraperloaren eskandaluak Lerrouxen gobernua amaitu zuen. 1936ko hauteskundeetan Fronte Popularrak (ezkerreko koalizioa) irabazi zuen. Militarrak (Franco, Mola, Goded) altxamendua prestatzen hasi ziren, eta 1936ko uztailaren 18an gerra zibila hasi zen, 1939ra arte iraun zuena.

Frankismoa: Isolamendutik Garapenera

Frankismoa gerra zibilaren ostean etorri zen diktadura izan zen, Franco jenerala buru zela. 1939-1959 artean isolamendu garaia egon zen. Espainiak Hitlerren alde egin zuen II. Mundu Gerran, eta horrek nazioarteko bakartzea ekarri zuen Gerra Hotza heldu arte. AEBk laguntza eman zion gero, baina aldaketa sakonak behar ziren.

Egonkortze Plana eta Desarrollismoa

1957-1959an Egonkortze Plana jarri zen martxan teknokraten eskutik: gastuak kontrolatu, pezeta debaluatu eta inportazioak erraztu ziren. Autarkia amaitu eta atzerriko enpresei ateak ireki zitzaizkien. 1961etik aurrera hazkunde handia egon zen hiru oinarrirekin:

  • Industrializazioaren hedapena.
  • Emigranteen dibisak.
  • Turismoaren gorakada.

Hala ere, garapen honek desoreka geografikoak, migrazioak eta ingurumen kutsadura ekarri zituen. Erregimenaren barruan inmobilistak eta aperturistak bereizi ziren. 1973an ETAk Carrero Blanco hil zuen, eta erregimena jarrera zapaltzaileagoa hartzen hasi zen Franco 1975ean hil zen arte.

Frankismoaren Eragina Euskal Herrian

Euskal Herrian eskubide ugari bortxatu ziren eta askok erbestera jo zuten. Ekonomikoki, euskal industria (siderurgia) erabilgarria izan zen erregimenarentzat, baina Kontzertu Ekonomikoak kendu ziren Gipuzkoan eta Bizkaian "probintzia traidore" izendatzean. 1950eko hamarkadatik aurrera, garapen ekonomikoak inmigrazio handia ekarri zuen.

Oposizioari dagokionez, EAJ nagusi zen erbestean, baina barnean langileen borrokak eta grebak (1947ko Bilbokoa) hasi ziren. Testuinguru horretan ETA sortu zen; hasieran aktibismo kulturala zena, 1968tik aurrera borroka armatu bihurtu zen, Carrero Blancoren hilketarekin mugarri bat ezarriz.

Demokraziarako Trantsizioa eta Konstituzioa

Franco hil ostean, Joan Karlos I.a izendatu zuten errege. Adolfo Suarez gobernuburu izendatzean, Erreforma Politikorako Legea eta amnistia iritsi ziren. 1977ko hauteskundeak UCDk irabazi zituen. 1978ko Konstituzioak hiru zutabe finkatu zituen: monarkia parlamentarioa, eskubide indibidualak eta estatuaren deszentralizazioa.

Gernikako Estatutua eta Autonomia

Euskal Herrian trantsizioa gogorra izan zen. 1979an Gernikako Estatutua onartu zen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat autogobernua bermatuz (Ertzaintza, Osakidetza, EITB). Nafarroak bere bidea egin zuen 1982an. Trantsizioa 1982an finkatu zen PSOEren garaipenarekin, 1981eko Tejero jeneralaren estatu-kolpe saioa gainditu ondoren.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein izan ziren II. Errepublikaren ezaugarri nagusiak?

1931ko Konstituzioak erlijio askatasuna, gizon eta emakumeen sufragio unibertsala eta askatasun politiko eta indibidualak ezarri zituen. Espainia estatu laiko gisa definitu zen.

Zer izan zen Egonkortze Plana?

1957-1959an teknokraten eskutik jarritako plana zen, gastuak kontrolatu, pezeta debaluatu eta inportazioak erraztu zituena. Autarkia amaitu eta atzerriko enpresei ateak ireki zizkien.

Noiz onartu zen Gernikako Estatutua?

1979an onartu zen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat autogobernua bermatuz. Ertzaintza, Osakidetza eta EITB sortu ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan onartu zen 1931ko Konstituzioa?
2. Zein izan zen 1932ko Nekazaritzako Erreformaren helburua?
3. Nork zapaldu zuen 1934ko Asturiasko Iraultza?
4. Noiz hasi zen Gerra Zibila?
5. Zer ekarri zuen Espainiak II. Mundu Gerran Hitlerren alde egiteak?
6. Zein eskubide bermatu zituen 1978ko Konstituzioak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.