18. Nazio-intereseko industriak babesteko legea (1939-10-25)

HistoriaActualizado el 5,04 KB

Resumen

Dokumentu honek 1939ko urriaren 25eko lege bat aztertzen du. Legeak nazio interesekoak diren industriak babesteko neurriak ezartzen ditu, esaterako lurren desjabetzea, zerga murrizketak eta estatuaren bermea. Autarkiaren garaian kokatzen da, Gerra Zibila amaitu berritan, eta bere ondorioak ekonomia eta gizartea kaltetu zituen.

Puntos clave

  • Legeak industriak nazio interesekoak deklaratzen ditu, Espainian industria bat ezartzea beharrezkoa denean.
  • Enpresek abantailak izango dituzte: lurren desjabetzea, makineria inportatzeko zerga murrizketak, etekin minimoen bermea eta muga-zergen beherapena.
  • Truke gisa, estatuak bere ordezkariak izendatuko ditu enpresetan: kontu-hartzaile bat eta kontseilari ordezkari bat.
  • Legeak autarkia sustatzen du, inportazioak eragotziz eta hautarkia lortzeko oinarrizko industriak bultzatuz.
  • Autarkiak per capita errenta jaitsi zuen, merkatu beltza sortu zuen eta inflazio handia ekarri zuen.
  • Autarkiak 50eko hamarkadaren amaierara arte iraun zuen. Hamarkada horretan Estatu Batuekin harremanak sendotu ziren, eta 60ko hamarkadan garapen ekonomikoa etorri zen.

Ponte a prueba

18. NAZIO INTERESEKO INDUSTRIAK BABESTEKO LEGEA (1939-10-25)


KOKAPENA

Nazio intereseko industriak babesteko legearen zati bat da. Lehen mailako informazioa dugu esku artean. Gerateraren garaiko testua da, egoera zuzenean bizi izandakoek idatzitakoa, hau da, testu historikoa. Edukiari begira, komentatu beharreko dokumentuan erabaki politiko eta ekonomikoak hartzen dira. Forma juridikoa du lege bat delako. Egilea Espainiako Gobernua izan zen, Franco hain zuzen ere. Hartzaileari dagokionez, testu publikoa da, bereziki fronte popularra edo honen alde egon zirenei zuzendua. Inportazioak eragotzi eta hautarkia lortzeko oinarrizko industriak sustatzea du helburu. Hala, estatuak ekimen pribatuak sustatuko ditu enpresei laguntza handia emanez. 1939ko urriaren 25ean argitaratu zen BOEn, Gerra Zibila amaitu berritan eta Francoren diktaduraren hasieran. 


ANALISIA

Testuan bi zati nabarmentzen dira: sarrera eta erabakia

Sarrera hiru paragrafoz osatzen da eta hartuko diren neurrien justifikazioa egiten da. 1. Paragrafoan Gerra Zibilari ( “gurutzada loriatsua”) buruzko aipamena egiten du Espainian ezinbesteko lehengaiak eta produktu industrialak ekoitzi behar direla esateko. Bigarren paragrafoan autarkia egon behar dela defendatzen da, produktuen inportazioak eragotziz . 3. Pasartean Estatuak parte hartuko duela diotsu “beharrezkoa ikusten da nazioaren interes bereziko diren halako industriak ezartzeko laguntza ematea”.

Erabakian hartutako neurriak zehazten dira 4 artikulutan. 

1. Artikuluaren arabera industriak “nazio interesekoak” deklaratuko dira soilik “beharrezko ikusten bada Espainian industri bat ezartzea, eta hartarako ekimen partikular bat sustatu beharra baldin badago”.

2. Artikuluan enpresa horiek izango dituzten abantailak zehazten dira: lurren desjabetzea, zerga murrizketak makineria inportatzeko, estatuaren bermea etekin minimoak segurtatzeko eta muga–zergen beherapena.

Onura horien trukean, estatuak bere ordezkariak izendatuko ditu enpresa horietan, “kontu-hartzaile bat eta kontseilari ordezkari bat”. ( 3. Artikulua)

6. Artikuluak enpresetan egonkortasuna lortzen bada, estatuaren laguntza uka dezaketela diotsu


TESTUINGURUA

Esku artean dugun testua 1936tik 1939ra iraun zuen Gerra Zibila amaitu berritan idatzitakoa da. Gerra Zibilaren ondorio ekonomikoak oso larriak izan ziren: Percapita errentaren jaitsiera, trenbide- sareen suntsipenak…. Egoera horren aurrean, 1939an Espainiaren berreraikuntza autarkiaren bidez lortuko zela iragarri zuen Francok. Horrek Espainian ekoiztu zitezkeen produktuen inportazioa eragotziko zela suposatzen zuen. Horretarako hainbat neurri hartu zituen: 

industriak babesteko diru laguntzak eta zergak arintzea; nekazaritza ekoizpena “Gariaen Zerbitzu Nazionala” -ren bidez kontrolatzea (nekazariek beren uztaren zatirik handiena zerbitzu horri eman behar zioten araututako prezioan); kontsumoa murrizteko errazionamendu kartilen sistema ezartzea; eta 1941ean INI sortzea (horrela hainbat sektore

nazionalizatu egin ziren).

Hala ere, krisiak larria izaten jarraitu zuen: espainiarren errenta per capita jaitsi egin zen. Bestalde, errazionamendu sistemak Merkatu Beltza sortu zuen. Ez da izango Bigarren Mundu Gerra bukatu eta ostera arte industria goraka egiten hasiko dela. 50. Hamarkadan, Gerra Hotza zela eta, Espainia eta AEB-ren arteko harremanak sendotuz joan ziren. Espainiaren isolamenduaren amaiera ekarri zuen horrek. Hala ere, autarkiak 50. Hamarkadaren amaierara arte iraun zuen; gobernuan Opuseko teknokratak sartu eta ekonomia egonkortzeko planak martxan jarri zituzten arte. 60. Hamarkadan garapen ekonomikoa eman zen. Garapen honek Espainiako gizartean hainbat ondorio eragin zituen: soldatak igo egin ziren, kontsumo gizartea nagusitu zen… Gizartean pentsaera aldaketa eman eta askatasun beharrak aldarrikatzen hasi ziren.


ONDORIOAK

Zoritxarrez, autarkiaren ondorioak ezin okerragoak izan ziren. Politika honi onura atera zioten bakarrak erregimenaren aldeko taldeak izan ziren diru publikoa erabili eta langileei soldata baxuak ordainduz etekin handiak lortzen baitzituzten.

Bestela autarkiak, ekonomiaren suspertzea eragotzi, per capita errenta jaitsi, industrian eta nekazaritzan atzerapenak eragin, bizi maila okertu (soldata urriak eta gosetea), merkatu beltza sustatu (“estraperloa”), inflazio handia eta oinarrizko produktuen errazionamendua ezartzea eragin zuen. Beraz, liberalizaziorantz jo behar izan zuten errazionamendua kendu eta merkataritza askea bihurtuz. Ekonomia ez zen errekuperatzen hasi 1953an estatubatuarrekin akordio ekonomiko-militarrak egin eta atzerriko lehen inportazioetarako laguntza izan arte. 


Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz argitaratu zen lege hau?

1939ko urriaren 25ean argitaratu zen BOEn, Gerra Zibila amaitu berritan.

Zer da autarkia?

Espainiak bere produktuak ekoiztu behar dituela defendatzen duen politika da, inportazioak eragotzita. Francok 1939an iragarri zuen Espainiaren berreraikuntza autarkiaren bidez lortuko zela.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtean argitaratu zen lege hau BOEn?
2. Zein da legearen helburua?
3. Zein abantaila izango dute enpresek?
4. Zer ordezkari izendatuko ditu estatuak enpresetan?
5. Zein da autarkiaren ondorio bat?
6. Noiz amaitu zen autarkia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.