Espainiako Bigarren Errepublika: Fronte Popularra eta Zentro-Eskuineko Biurtekoa

Historia9,02 KB

Fronte Popularra (1936)

1936an, Bigarren Errepublikako azken hauteskundeak izan ziren. Espainia bi bloketan banatuta zegoen, eta hauteskundeetan bi blokeen arteko oreka agerian geratu zen. Fronte Popularrak irabazi zuen, eta mugimendu ugari sortu ziren Espainiako hainbat tokitan, hala nola lurren okupazioak, grebak eta desordena publikoak.

Ezkerreko alderdien aliantza

Ezkerreko alderdiek aliantza bat osatu zuten Fronte Popularra izenarekin aurkeztuz. Ezkerreko errepublikanoek, sozialistek eta komunistek hauteskunde-akordio bat egin zuten, baina ez zen gobernu-akordioa izan. Programa moderatu bat aurkeztu zuten, oinarri hauek zituena: amnistia orokorra eta lehen biurteko politika erreformista.

Eskuineko alderdien zatiketa

Eskuineko alderdiak eta zentrokoak bananduta aurkeztu ziren. CEDAk hauteskunde-itun jakin batzuk lortu zituen probintzietan. Konstituzioa goitik behera aztertzea izan zen programaren puntu nagusia.

Fronte Popularraren garaipena

Hauteskundeetan, Fronte Popularrak irabazi zuen ozta-ozta, hauteskunde-legeak ezarritako gehiengo-sistemaren bidez. Eskuinekoek nekazaritza-eremuetan lortu zituzten emaitzarik onenak, eta ezkerrekoek hiri handietan irabazi zuten.

Azañaren gobernua

Azañari agindu zioten gobernua eratzeko, non gobernu hori errepublikanoz osatuta zegoen. Izan ere, sozialistek uko egin baitzioten errepublikanoekin koalizio-gobernua osatzeari.

Erreformak eta gatazkak

Prozesu erreformista berriz ere abian jarri zen, eta hainbat arlotan aldaketak egin zituzten eskuindar biurtekoaren ondoren. Hasieran, gizarte-gatazkak gogortu egin ziren nekazaritza-eremuetan. Ondorioz, 1932ko nekazaritza-erreforma jarri behar izan zuen abian gobernuak egoera kontrolatzeko. Peoiek, jornalariek, nekazarien sindikatuek… latifundio-eremu guztiak okupatu zituzten. Eskuinekoek iraultzatzat hartu zituzten gertaera horiek. Bestalde, berriz sortu zen Elizaren eta Errepublikaren arteko borroka.

Krisi politikoa eta ekonomikoa

Gorteak osatu ondoren, krisi handi bat sortu zen. Gorteek, lehen aldiz, kargutik kendu zuten Errepublikako presidentea. Azañak hartu zuen haren lekua, eta errepublikanoen eta sozialisten koalizio-gobernua lortzen saiatu zen, baina ez zuten adostasunik lortu. Ordena publikoa eta ekonomia-krisiak izan ziren arazo nagusiak. Prezioak igo, pezetak balioa galdu, ekoizpenak murriztu eta langabezia handitu ziren. Enpresariek oso jarrera txarra hartu zuten: enpresak itxi eta kapitala atzerrira eraman zuten. Ondorioz, greba jendetsuak, manifestazioak eta indarkeria-ekintzak antolatu zituzten, batez ere CNTk.

Gobernuaren ahultasuna eta estatu-kolpea

Gobernua oso ahul zegoen, ezin baitzien aurre egin gatazkei. Desordenak ugaritu egin ziren: erlijio-eraikinen kontrako erasoak, grebak eta manifestazioak. Gainera, gortean bi alderdi handi zeuden. Ezkerrean, jarrera iraultzaileak ziren nagusi. Eskuinean, aldiz, CEDAk krisia izan zuen hauteskundeetan galdu ondoren. Ezkerreko eta eskuineko liskarrak ugaritzen eta gogortzen ari ziren. Errepublikaren aurka oligarkia, CEDAko katolikoak eta armadaren zati bat zeuden, batez ere. Gobernu errepublikanoa azpijoko kopista desegiten saiatu zen, baina aldaketa horiek egin arren, ezin izan zuten galarazi kolpe militarra. Martxoan, jeneral-talde handi bat bildu zen Madrilen, adibidez, Mola eta Franco. Mola jenerala matxinadaren protagonista izan zen. Matxinada uztailaren erdialdean egitea pentsatu zuen, baina prestatzen ari zela, Calvo Sotelo hil zuten. Horrek prozesua azkartu eta zalantzan zeudenek estatu-kolpean parte hartzea erabaki zuten, besteak beste, Francok. Uztailaren 17an, matxinada hasi zen Marokon, baina laster hedatu zen penintsulako beste hirietara. Hiri handi gehienetan huts egin zuen matxinada militarrak. Izan ere, zorigaiztoko gerra zibil odoltsua izan zen.

Zentro-Eskuineko Biurtekoa (1933-1935)

Hauteskunde orokorrak egin zirenean, hauteskunde-lege berria zegoen; ondorioz, aliantza handiak egin zitezkeen. Gainera, emakumeek botoa emateko eskubidea izan zuten lehen aldiz.

Hauteskunde-kanpaina

Hauteskunde-kanpainan, norgehiagoka politiko handia sortu zen. Eskuinekoek ordena eta erlijioa defendatzera bultzatu zituzten. Sozialisten adar politikoak, aldiz, ez zuten lan egin nahi errepublikano burgesekin, eta gizarte-iraultza egin behar zela aldarrikatu zuten, eskuinak irabaziz gero. José Antonio Primo de Riverak Falange Española sortu zuen.

Eskuineko alderdien garaipena

Hauteskunde orokorretan, eskuinak eta Alderdi Erradikalak irabazi zuten, eta ezkerreko errepublikanoek eta sozialistek galdu egin zuten.

Emaitzetan eragina izan zuten faktoreak

Alderdi hauek eragin handia izan zuten emaitzetan:

  1. Programan, proposamen hauek egin zituzten: lehen biurtekoko erreforma aztertzea, nekazaritza- eta erlijio-erreforma egitea, kolpearengatik zigortutakoei amnistia ematea eta konstituzioa aztertzea.
  2. Sozialistek ez zuten aliantzarik sortu ezkerreko alderdi errepublikanoekin. Banatuta aurkeztu ziren, eta galdu egin zuten.

Erreformen aldaketak

Alderdi Erradikal zentralistak anarkisten beste matxinada bati egin behar izan zion aurre. Erlijio-politikako hainbat alderdi aldatu zituzten: ikastetxe katolikoak ez ziren itxi, eta Estatuak ordaintzen zuen apaizen soldataren zati bat. Gainera, ez zetozen bat lan-legediaren eta nekazaritzaren erreformekin. Ondorioz, zuzenketa handiak egin zituzten, baina legeak ez zituzten guztiz indargabetu, eta sindikatuen boterea enpresariei eman zieten. Horrez gain, udal-barrutien legeak bertan behera geratu ziren, eta konfiskatutako lurrak aristokrazia latifundistari itzuli zizkioten.

Erreformak hainbat lurraldeetan

Eskuindarrek irabazi zutenean, zenbait erreforma eman ziren:

  1. Nekazaritza-lurren jabeak lan-araudia urratzen hasi eta soldatak jaitsi zituzten. Nekazariek greba orokorra egin zuten, eta hil edo zauritu eta milaka langile espetxeratu zituzten.
  2. 1934an, eskumen-gatazka sortu zen Kataluniako Generalitatearekin. Ezker Errepublikanoa zen nagusi, eta Laborantza-Kontratuen Legea onartu zuen.
  3. Euskadin, erradikal-cedistek blokeatu egin zuten autonomia-estatutuaren proposamena. Ondorioz, sozialistak eta euskal nazionalistak elkarrengana gerturatu ziren.

Sozialismoaren estrategia-aldaketa

Sozialismoaren estrategia aldatu egin zen. 1934an, UGTk programa iraultzaile bat onartu zuen: lurrak nazionalizatzea eta erlijio-ordena guztiak, armada eta Guardia Zibila desegitea. PSOEk eta UGTk errepublika federal sozialista ezartzeko. CNTk uko egin zion aliantza horri. Gero, CEDAk gobernuan sartu ahal izatea eskatu zuen, ezkertiar mugimenduei erantzuteko eta Generalitatearen Laborantza-Kontratuen Legeari aurre egiteko. Horrela, gobernu erradikal berria sortu zen, non CEDAko hainbat ministro zeuden.

1934ko Iraultza

Greba orokorrera deia egin zen, baina Madrilgo gune nagusiak hartzeko plan guztiek huts egin zuten, eta poliziak eta armadak ez zuten babestu matxinada. Halaber, matxinada horrek ez zuen eragin handirik izan; Bizkaian eta Gipuzkoan baino ez zuen eragina izan. Katalunian, autonomia-estatuaren kontrako mehatxutzat hartu zuten CEDAko ministroak gobernuan sartzea. Baina Asturiasen soilik lortu zen benetako iraultza. Izan ere, langile-aliantza bat sortu zuten UGTk, CNTk eta komunistek. Gobernuak gerra-egoera ezarri zuen, eta laguntza eskatu zion Marokoko Protektoratuaren armadari. Armada horrek eta Guardia Zibilak errepresio gogorra ezarri zuten, non lagun asko hil ziren.

Iraultzaren ondorioak

Iraultza amaitu eta Espainia osoan, milaka pertsona atxilotu zituzten. Kataluniako autonomia etenda geratu zen, eta Laborantza-Kontratuen Legea deuseztatu egin zuten.

Erreforma errepublikanoen zuzenketa

Gainera, azkartu egin zen erreforma errepublikanoak zuzentzeko prozesua:

  1. Gizarte- eta lan-erreformak bertan behera geratu ziren. Epaimahai mistoak baliogabetu egin zituzten, eta Nekazaritza Erreformaren Legea onartu zuten.
  2. Arlo militarrean, agintari militarrak kargutik kendu eta Azañaren kontrako militarrak jarri zituen haien tokian. Militar horiek ez ziren Errepublikaren aldekoak.
  3. Konstituzioaren erreforma ere bultzatu nahi zuten, besteak beste, erlijio-politika aztertzeko.

Alderdi Erradikalaren krisia eta hauteskunde berriak

Erradikalak ere ados zeuden konstituzioa aztertu beharrarekin, baina aztertzen hasi aurretik, krisia sortu zen Alderdi Erradikalean, Straperlo ustelkeria-auzia eta Nombela auziarengatik. Horrez gain, estatu-kolpea gertatu zela zabaldu zen; ondorioz, Alcalá Zamora zentroko alderdi errepublikano handi bat sortzen saiatu zen, eta presidente berri bat jarri zuten. Baina gorteak desegitea eta hauteskundeetara deitzea erabaki zuen Alcalá Zamorak.

Descargar

PDF Word HTML