Sei urteko demokrazia (1868–1878): Iraultza Gloriosoa, Amadeo I.a eta Lehen Errepublika
Resumen
Testuak 1868ko Iraultza Gloriosoaren eta Isabel IIaren erorketaren ondoren etorritako sei urteko demokrazia aztertzen du. Errege-erregeordetza, 1869ko Konstituzioa, Amadeo I.aren erregealdia eta Espainiako Lehen Errepublika jorratzen ditu, baita Kubako gerraren eta langile mugimenduaren testuingurua ere.
Puntos clave
- 1868ko irailean Iraultza Gloriosoa gertatu zen eta Isabel IIa Frantziara ihes egin zuen.
- 1869ko Konstituzioak subiranotasun nazionala, gizonezkoen sufragio unibertsala eta botereen banaketa ezarri zituen.
- Serrano erregeordea izan zen eta Amadeo Savoiakoa 1871n errege izendatu zuten.
- Amadeo I.ak 1873an koroari uko egin zion eta Lehen Errepublika aldarrikatu zen.
- Lehen Errepublikak urte bat baino gutxiago iraun zuen eta lau presidente izan zituen: Figueras, Pi i Margall, Salmerón eta Castelar.
- Pavía jeneralaren estatu kolpeak amaitu zuen errepublika, eta Martínez Campos-en estatu kolpeak Berrezarkuntza ekarri zuen.
III. Blokea: Sei urteko demokrazia
1. Iraultza Gloriosoa eta behin-behineko gobernua
1866an alderdi progresistak, demokratak eta unionistek bat egin eta Ostendeko Ituna sinatu zuten, Isabel IIaren erregealdiari amaiera emateko lehen urratsa.
1868ko iraileko altxamendu militarraren ostean, "Iraultza Gloriosoa" deritzon mugimendua sortu zen. Iraultza hau progresisten, unionisten eta demokraten aliantzaren emaitza izan zen eta militar ospetsu batzuk ere hartu zuten parte (Prim, Serrano, Primo de Rivera, Dulce…). Helburu nagusia erregina boteretik kentzea zen.
Iraultza berehala zabaldu zen penintsula osoan. Erregina Lekeition oporretan zegoen gobernuaren dimisioa jaso zuenean. Gobernuak ez zuen gaitasunik izan iraultzari aurre egiteko eta hori Alcoleako Zubiko guduan ikusi zen, erreginak bidalitako tropek galdu zutenean matxinatutako tropen (Serrano zen buru) kontra. Horregatik, irailaren 30ean Isabel II.ak eta bere familiak ihes egin behar izan zuten Frantziara.
Iraultza bideratzeko Junta Iraultzailea sortu zuten Madrilen. Urrian, Madrilgo Junta Iraultzaileak Serrano jeneralari gobernu berria osatzeko eskatu zion eta horren ostean juntek desegin ziren. Hala ere, hiri batzuetako juntek aurre egin zioten gobernuari.
Serranok zuzendutako gobernuan lau ministro unionista eta bost progresista egon ziren. Gobernu honen helburuak eta neurriak hauek izan ziren:
- Iraultza eta Junta Iraultzaileak kontrolatzea.
- Milizia Nazionala berriro antolatzea.
- Herritarren eskakizun batzuk onartzea: zerga batzuk kentzea; inprenta- eta irakaskuntza-askatasuna; eta iraultza ostean jaiotako esklaboen seme-alabak libre izatea.
- Nazioari zuzendutako adierazpena (urria): sufragio unibertsala, erlijio-, irakaskuntza-, inprenta- eta elkartzeko askatasunak.
- Pezeta sortu zen.
- 1869an gorte konstituziogileak hautatzeko hauteskundeak egin ziren (25 urte baino gehiago zituzten gizonak botoa eman zezaketen).
2. Serranoren erregeordetza
Gorte Konstituziogileen bilerak 1869ko otsailean hasi ziren eta lau hilabete geroago Espainiak konstituzio berri bat zeukan: 1869ko Konstituzioa. Testu honek 112 artikulu ditu eta hauek dira ezaugarri nagusiak:
- Subiranotasun nazionala.
- Botereen banaketa.
- Gizonezkoen sufragio unibertsala.
- Gizabanakoen eskubideak: elkartzeko eta biltzeko askatasuna, irakaskuntza- eta adierazpen-askatasuna eta bizilekua aukeratzeko askatasuna.
- Gorteak bi ganbera zituen.
- Espainia monarkia bat izango zen (erregerik gabekoa, momentuz). 33. artikuluan adierazten da monarkia subiranotasun nazionalaren menpe egongo zela eta horregatik beharrezkoa zen errege bat aurkitzea.
Errepublikanoak ez zeuden ados gobernatzeko sistema monarkia aukeratuarekin eta Serrano erregeorde izendatu zuten. Baina hainbat arazo egon ziren: gerra koloniala Kuban, Karlisten eta alfonsinoen aurkaritza (alfonsinoak: Isabel IIaren semearen, Alfontsoaren, aldekoak), errepublikanoak monarkiaren aurka zeuden eta klase baxukoen ezinegona.
Konstituzioa onartuta, Gorteek Serrano erregeorde izendatu zuten. Espainiak, behin Borboiak alde egin ostean, errege berri bat behar zuen 1869ko konstituzioari jarraituz. Hautagai batzuk egon ziren, haien artean Espartero edo Savoiako Amadeo. Prim jeneralak Amadeoren alde egin zuen hasieratik eta azkenean Gorteek Amadeo Savoiakoa izendatu zuten errege.
3. Amadeo I.aren erregealdia (1871–1873)
Amadeo I.a 1871ean heldu zen Madrilera; konstituzioa sinatu eta lehen monarkia demokratikoa hasi zen. Amadeo Espainiara heldu bezain laster Prim jenerala hil zuten, beraz Amadeok ez zuen izan laguntza handirik eta, gainera, armadako agintariek eta gizarteko goi-klaseek ez zuten onartu errege bezala.
Amadeori laguntzen zioten alderdiak (progresistak eta unionistak) banatuta zeuden, arazoak baitzituzten. Gainera alderdi hauetan jarrera desberdinak sortu ziren eta gobernatzea ezinezkoa bihurtu zen. Arazoak konpontzen saiatzeko hainbat gobernu buru izendatu zituen Amadeok: Zorrilla, Serrano eta Sagasta.
Amadeok hainbat arazo zirela eta (altxamendu karlista eta Kubako gerra), uko egin zion koroari 1873an eta lehen errepublika sortu zen.
4. Espainiako Lehen Errepublika (1873–1874)
Espainiako Lehen Errepublikak hamabi hilabete baino gutxiago iraun zuen; 1873. urtean aldarrikatu zen. Urte batean lau presidente egon ziren: Figueras, Pi i Margall, Salmerón eta Castelar. Sei gobernu, bi gerra (karlista eta kubakoa) eta Iraultza Kantonala izan ziren garaian.
Lehen presidentea Figueras izan zen. 1869ko konstituzioari jarraitu zion, baina monarkiari buruzko artikuluak kendu zituen. Hauteskundeak egin eta federalek irabazi zutenez, errepublika federala aldarrikatu zen. Hurrengo presidentea Pi i Margall izan zen; hark gerrei (Gerra Karlista eta Kubakoa) eta fenomeno kantonalistari aurre egin behar izan zion.
Kantonalismoa Cartagenan sortu zen eta geroago bestelako kantoiak eratu ziren Espainia osotik zehar. Pi i Margallek errepublika federalaren konstituzioa egiteko proiektua aurkeztu zuen, baina egoerari aurre egiteke ezin izan eta dimisioa aurkeztu zuen.
Pi i Margallen ondoren, Salmerón izendatu zuten presidente eta hilabete erdi inguru egon zen boterean. Garai horretan heriotza-zigorra eztabaidan zegoen eta bera horren kontra zegoenez, nahiago izan zuen boterea uztea, bi militarren heriotza-zigorra sinatu baino lehen.
Salmerónen lekua Castelarrek hartu zuen; berak errepublika zentralistaren alde egin eta bere helburu nagusiak kantonalismoari amaiera ematea, ordena ezartzea eta gerrak (kubakoa eta karlista) menperatzea ziren.
Gobernu honekin, Pavía jeneralaren estatu kolpeak amaitu zuen eta bere ondorioz Serrano presidente jarri zen. Serranoren gobernaldia diktadura baten itxura izan zuen eta beste estatu kolpe batekin bukatu zen: Martínez Campos jeneralarenarekin. Honek, Alfontso XII.ak (Isabel IIaren semea) koroa berenganatzeko helburuarekin eman zuen estatu kolpea eta Espainiako Lehen Errepublika amaitu zen, Berrezarkuntzaren aldia hasiz.
5. Gizarte arazoak eta Kubako gerra
Seiurtekoaren garaian, langile mugimendua hasi zen. Egoera hori prozesu hauen ondorioz sortu zen: modernizazio ekonomikoa, kapitalismoaren garapena eta langile borroka. Langile mugimenduak anarkismoaren eta sozialismoaren eragina izan zuen eta I. Internazionalak eta Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) sortzeak ere eragina izan zuen sorreran.
Seiurtekoeko agintariek beste arazo bat ere izan zuten: Kubako Gerra (1868–1878). Isabel IIaren erregealdian Espainiak porrot egin zuen kolonietan. Kuba oso lotuta zegoen Estatu Batuetako ekonomiari eta Estatu Batuek interesa zuten Kuban; testuinguru horretan hainbat matxinada sortu ziren.
Céspedes-ek matxinada bat hasi zuen, gero gerra bihurtuko zena: Yarako Oihua. Gerra 1878an Zanjoneko Bakea sinatu arte iraun zuen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer izan zen Iraultza Gloriosoa?
1868ko irailean Isabel IIaren erregealdia amaitu zuen altxamendu militarra izan zen, progresisten, unionisten eta demokraten aliantzaren emaitza. Helburu nagusia erregina boteretik kentzea zen.
Nork izan zen Amadeo I.a?
Savoiako Amadeo izan zen, Gorteek errege izendatu zutena 1871n. Armadako agintariek eta goi-klaseek ez zuten onartu, eta 1873an koroari uko egin zion.
Zergatik amaitu zen Espainiako Lehen Errepublika?
Kantonalismoaren, gerren (karlista eta kubakoa) eta barne-arazoen ondorioz. Azkenean Pavía jeneralaren estatu kolpeak amaitu zuen eta Serrano presidente jarri zuten.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.