Errusiako Iraultza eta Lehen Mundu Gerraren Ondorengo Bakea
1. Errusiako Iraultza
Tsarren Errusiako Gainbehera
XX. mendearen hasieran, Errusiako inperioa lurralde atzeratua zen, monarkia absolutuan agintepean bizi zena. Tsarrak nobleziaren eta eliza ortodoxoaren sostengua zuen. Haienak ziren lur gehienak; laborari txiroen masak zeuden, eta nekazaritza zen haien ekonomia-jarduera nagusia. Industria gutxi garaturik zegoen.
Bi gertakarik zehazten dute iraultzaren aldeko mugimenduen jatorria:
- Krisi ekonomikoa (1903): Nazioarteko krisiak bortizki jo zuen Errusiako inperioa.
- Errusiaren eta Japoniaren arteko gerra (1905): Errusiak lurralde batzuen jabetza zela eta, japoniarrek tsarraren armada garaitu zuten, eta biziki larriagotu zen Errusiako egoera.
1905eko Iraultza
Japoniarren aurkako gerran porrot egin ondoren, matxinada bat lehertu zen tsarraren erregimenaren aurka, 1905eko urtarrilean, San Petersburgoko kaleetan. Poliziak bortizki erreprimitu zituen manifestariak, ehundaka hildako eta zauritu eraginik. Igande odoltsua deitu zitzaion gertaera horri.
Matxinada-saioen aurrean, erreforma politikoa iragarri zuen tsarrak: duma sortu eta eskubide zibil gehiago onartu ziren.
1917ko Iraultza
Gerra Handian Errusiak porrot ugari jasan zituen, milaka hildako eta soldaduen jaikialdi ugari izan ziren; nonahi suma zitekeen gizartearen ezinegona.
1917ko otsailean San Petersburgon, emakumeak, langileak eta soldaduek buruzagien aginduei muzin egin eta ez zieten manifestarien kontra egin. Mugimendu hura lurralde osora zabaldu zen, eta tsarrak abdikatu egin behar izan zuen. Errusia Errepublika bilakatu zen eta Behin-behineko Gobernua eratu zen, Kerenski sozialista moderatua buru zela.
Sobiet izeneko iraultza-kontseiluak kontrolatzen zituzten eta neurri erradikalak eskatzen zituzten; esate baterako, lurren banaketa.
1917ko urrian, hiriko gune garrantzitsuenak okupatu zituzten boltxebikeek, bai eta Neguko Jauregia ere, gobernuaren egoitza. Boltxebikeek lehen estatu sozialista sortu zuten. Neurriak izan ziren Errusia gerratik ateratzea, lurrak laborarien artean banatzea, eta banka, lantegiak eta kanpo merkataritza nazionalizatzea.
Errusiako Gerra Zibila
Desberdintasun ideologikoek gerra zibila sorrarazi zuten. Boltxebikeak (armada gorria) borrokatu ziren tsarren erregimenera itzuli nahi zutenen kontra (armada zuria). Lehen Mundu Gerran aliatutako potentziek laguntza eman zioten armada zuriari. Armada gorriak armada zuria azpiratu zuen.
SESBaren Sorrera
Gerra zibila bukatu ondoren, industriaren eta nekazaritzaren ekoizpen-maila apaldu egin zen. Goseak eta haserreak bultzaturik, Politika Ekonomiko Berria (PEB) bideratu zen; Leninek merkatua eta jabetza pribatua berrezarri zituen. 1927ra arte indarrean egon zen, eta ordutik aurrera garatu zen sistema ekonomiko sozialista.
1922an sortu zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB), Errusia, Bielorrusia eta Transkaukasiako lurraldeak bildurik. 1924an, boterea lortzeko borroka hasi zen. J. Stalin-ek gidatu zuen sobietar estatua 1953ra arte.
2. Europa Gerla Handiaren Ondoren
Bakearen Antolakuntza
1918ko azaroan, armistizioak, 1919an Parisko Konferentziak bakerako baldintzak zehazteko, eta Versaillesko Itunak arautu zuen Alemaniarekiko bakea, oso gogor jokatu zuen garaituekin.
Alemania hartu zuten gerraren arduradun bakar gisa, eta baldintza umiliagarriak ezarri zizkioten:
- Europan zituen lurraldeak eta munduan zehar zituen koloniak galtzea.
- Armada murriztea eta zerbitzu militarra kentzea.
- Garaileei diru-kopuru handiak ordaintzea.
Bake hitzarmenek ez zituzten herri garaileen lurralde-asmoak guztiz bete eta ez zuten gerra-ordainen arazoa konpondu. Biziki areagotu zen egonezina nazioarteko harremanetan eta garaituriko herrien gaitzondoa.