Erregenerazionismoa eta Errestaurazioaren testuingurua
Testuaren analisia
Lexikoa
Lexikoaren aldetik, aipatzekoak dira Joaquín Costa, jauntxoak eta oligarkak, eta gobernadore zibila:
Joaquín Costa: Erregenerazionismoaren sortzailea eta ideia berritzaileen bultzatzailea.
Jauntxoak eta oligarkak: klase gidaria eta gobernatzailea osatzen dute; alderditan banatuta eta sailkatuta daude.
Gobernadore zibila: komunikazio-organo eta tresna lanak betetzen ditu; kazikismoaren praktika martxan jartzen duena.
Bigarren mailako ideiak
1., 2., eta 3. paragrafoak: Sistema ustelduaren sustatzaileak (oligarkak, jauntxoak eta gobernadore zibila). Herriak ez zuen erabakitzen; kontserbadoreek erabakitzen zuten manipulazioen bitartez.
Horretarako haien botereaz baliatzen dira. Horri kazikismoa esaten zaio.
4. paragrafoa: Manipulazio horien artean gobernadore zibilak egindako hauteskundeetako iruzurra dago.
Testuinguruan jartzea
Sei urteko iraultzak hondoa jo zuen eta Borboien monarkia hasi zen berriro Espainian. Isabel II.aren semea, Alfonso XII.a, zela buru. Horrela hasi zen Errestaurazioa. Canovak eratu zuen garai honen sistema politikoa: alderdi kontserbadorea sortu zuten eta gizarte ordena eta aurrerabide ekonomikoa bermatuko zituen sistema politikoaren oinarri juridikoak finkatu zituzten, herritarren demokrazia eskariei uko eginez.
Alfonso XII.a hil zenean (1885), bere emaztea Maria Kristina erregina bihurtu zen. Canovak, Pardo Itunaren bidez, Sagastari utzi zion gobernuburutzaren ardura; lau urte geroago, 1898ko krisia gertatu zen.
Parisko Bake Hitzarmenarekin Espainiak Estatu Batuen esku utzi zituen Filipinak, Puerto Rico eta Guam, eta Kubaren independentzia aitortu zuen. Honek pesimismo garaia ekarri zuen, mugimendu erregenerazionista eta 1898ko belaunaldiaren sorreran eraginez. Hauen lanak aipatutako pesimismoa isladatzen zuten. Erregenerazionismoak Errestaurazioaren kritika gogorra egin zuen eta sistema liberala eraberritzea proposatzen zuen.
Lantzen ari garen testuan Joaquín Costa-k injustiziak salatzen ditu eta errukitzat hartzen ditu jauntxoak, oligarkak eta gobernadore zibilak, nazioaren nahia faltsifikatzen dutelako.
Errestaurazioaren sistemaren krisia nabarmendu zen 1902an. Ekonomia nekazaritzan oinarrituta zegoen; nekazariek baldintza oso txarretan bizi ziren, eta askok emigratu egin behar izan zuten. Hazkunde demografikoa gertatu zen eta gizartea estamentuetan banatuta zegoen: aristokrazia, goi-burgesia, industriako proletarioak eta nekazari masa (kexak).
Politikaren aldetik, garaian azpimarratzekoa da kataluniar eta euskal nazionalismoaren gorakada, langile mugimenduak eta erregimenaren kontrako oposizioa.
Horren ondorioz, Primo de Riveraren diktadura etorri zen: 1923an, estatuko kolpe baten ondoren, berak hartu zuen agintea.