98ko hondamendia eta Errestaurazioaren krisia Espainian
Resumen
Dokumentuak Errestaurazioa (1874-1923) aztertzen du: Cánovasen sistema politikoa, txandakatze politikoa, foruen ezabatzea eta Kontzertu Ekonomikoa. Gainera, kolonia gerrak eta 98ko hondamendia azaltzen ditu, eta ondorioz sortutako erregenerazionismoa eta 98ko belaunaldia. Ikasleak sistema horren gorabeherak eta krisiaren arrazoiak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Errestaurazioa 1874ko abenduan hasi zen eta 1923an Primo de Riveraren estatu kolpearekin amaitu zen.
- Cánovas del Castillok 1876ko Konstituzioan eta bi alderdi nagusien (Kontserbadorea eta Liberal Fusionista) txandakatzean oinarritu zuen sistema.
- Jauntxokeriak eta hauteskunde iruzurrak txandakatzea ahalbidetu zuten.
- 1878an Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen foruen abolizioaren ondoren.
- 1898an Espainiak Kuba, Puerto Rico, Filipinak eta Guam galdu zituen AEBen aurrean, Parisko bakearekin.
- 98ko hondamendiak krisi politiko eta identitario sakona eragin zuen, eta erregenerazionismoa eta 98ko belaunaldia sortu ziren.
4. ERRESTAURAZIOA ETA KRISIA
1. EZAUGARRI NAGUSIAK
1874ko abenduan Errestaurazioa deitutako garaia hasi zen eta 1923. Urtean Primo de Riverak estatu kolpea jo zuen arte luzatu zen historiagile batzuen iritziz.
Errestaurazioa Cánovas del Castillok bultzatu zuen eta bi faktoretan oinarritu zen, 1876ko Konstituzioa batetik eta bi alderdi burges handien artean hitz hartutako txandakatze politikoa bestetik. Karlistek Euskal Herrian gerra galdu ondoren zerga erregimen berezia ezarri zen: Kontzertu Ekonomikoa.
1998ko hondamendiaren eta AEBen aurrean Kuba, Filipinak eta Puerto Rico galdu ostean Errestaurazioaren ereduaren gainbehera hasi zen. Gainera, mende amaieran jauntxokeriaren eta hauteskundeetako iruzurraren kontrako kritikak, zein langileen eta nazionalisten aldarrikapenak nagusitu ziren. Erregeak zuzenean parte hartu zuen politikan eta horrek Cánovasen sistema konstituzionalaren desintegrazio prozesua azkartu zuen. Horrek egonezin sozial eta politikoak zein herritarren altxamenduak eragin zituen eta erregimenak autoritarismo kontserbadorearekin erantzun zion egoera kritiko horri: Primo de Riveraren diktadura.
Diktaduraren irtenbidea sistema monarkikoaren nekea erakutsi zuen eta monarkiaren erortzea ekarri zuen. Horren erantzuna II. Errepublikaren aldarrikapena izan zen.
2. MONARKIAREN BERREZARTZEA: ALFONTSO XII.A (1875-1885)
1874 urtearen amaieran, Borboien monarkia berrezarri zenean Isabel II.Aren semea zen Alfontso XII.Arekin, Errestaurazioa izenaz ezagutzen den garai luzea hasi zen. Hala, seiurteko iraultzailearen eta errepublikaren ezegonkortasuna eta porrotaren ondoren.
-2.1. CÁNOVASEN SISTEMAREN OINARRIAK 1923 arte luzatu zen Errestaurazioaren sistema politikoaren bultzatzaile nagusia Cánovas del Castillo izan zen. Kontserbadorea zenez gero, herriaren eskaera demokratikoak baztertuz, sistema politiko baten oinarri juridikoak ezarri zituen bi elementu bermatzeko: ordena eta aurrerakuntza ekonomikoa. Sistema horrek hiru oinarri nagusi izan zituen
2.1.1. 1876ko Konstituzioa 1876ko Konstituzioa erregimen berriaren neurrira sortu zen. Kontserbadore zein moderatuek onartu zuten. Konstituzio berriak subiranotasuna erregearen eta gorteen artean banatzen zuen. Gorteetan bi ganbarako sistema mantendu zen:
Senatua noblezia eliza eta armadako kideek osatzen zuten. Batzuk erregeak aukeratuak eta besteak aberatsak ziren batzuk.
Kongresua. Lehenik diputatuak sufragio mugatuz hautatzen hasi ziren, baina 1890ean gizonezkoen sufragio unibertsala berrezarri zen.
Eliza eta estatuaren harremanei dagokienez, seiurteko garaiko askatasun erlijiosoa mugatu egin zuten.
2.1.2 Txandakatze-politikoa:
Cánovasek ezarritako Errestaurazioko sistemaren beste oinarrietariko bat txandakatze politikoa izan zen: bi alderdi liberal handien arteko adostasuna bilatzen zuen antolamendua zen. Hauek ziren bi alderdiak:
Alderdi Kontserbadorea: 1875 urtean sortu zen, Cánovas zuen buruzagi eta garai bateko liberal moderatuek eta unionistek osatzen zuten.
Alderdi Liberal Fusionista: 1880an sortu zen, Práxedes Mateo Sagasta zen buruzagia eta liberal progresistak bildu zituen bere baitan.
Txandakatzetik kanpo, hala ere alderdi asko geratu ziren: ezkertiarren artean, errepublikarrak eta sozialistak; eta eskuindarren artean, karlistak, katolikoak, tradizionalistak eta alderdi nazionalista berriak.
2.1.3
Jauntxokeria:
Txandakatzearen sistemak burgesiako bi alderdi nagusiek boterean parte hartzea ahalbideratu zuen. Txandakatze hori eraginkorra izateko, ezkertiar eta eskuindarren indar erradikalek instituzioetan parte ez hartzea lortu behar zuten. Bi alderdien txandakatzea manipulazioan oinarritu zen. Nekazaritza inguruetan jauntxoek, lurjabe handiek herrietako botazioak kontrolatu zituzten eta horretarako indarkeria erabili zuten, botoak erosi zituzten, zerrendak aldatu zituzten…
-2.2. FORUEN EZEZTAPENA ETA KONTZERTU EKONOMIKOAREN EZARPENA
II. Gerra Karlista amaitutakoan Cánovasek 1876ko Uztailaren 21eko Legearen bidez foruen abolizioa dekretatu zuen eta ondoren 1878ko otsailaren 28an Kontzertu Ekonomikoa zeritzan zerga erregimen berezia eskaini zuen.
-2.3. ALFONTSO XII.AREN ERREGEALDIKO BILAKAERA POLITIKOA
2.3.1.1875etik 1881era bitarte
Cánovas bake sozial eta politikoa lortzen saiatu zuen, ezinbestekoa baitzuen bere sistema politiko berria oinarritzeko. Horretarako, militarki bi fronteri ekin zien gatazkak bukatzeko asmoz. Gatazka karlista Martinez Campos jenerala bidali zuen Kubako altxamendua baretzera. Horrek bakea ezartzeko agindua zeukan, hainbat konpentsazio sozial eta ekonomikoren truke eta hori, 1878ko Zanjon-go Bakeari esker lortu zuen. Hala ere, gatazka berpiztu egin zen 1895. Urtean eta orduan ere kubatarrek AEBren laguntza izan zuten.
2.3.2.1881etik aurrera
1881ean Alderdi liberala gobernura iritsi zenean, Sagastak proiektu erreformistak planteatu zituen esparru ekonomikoan politika liberalizatzailea sustatzeko. Katedra askatasuna eta biltzeko eta adierazteko askatasuna ere onartu zituen. 1883 eta 1885 artean kontserbadoreek boterea berreskuratu zutenean, erreforma asko bertan behera geratu ziren.
2.3.3.Hego Euskal Herrian
Karlistak indar handia izaten jarraitu zuten, nekazaritza inguruetan batez ere. Liberalak karlismoari aurre egin ahal izateko, joera desberdineko liberalek elkartu egin behar izan zuten hauteskundeetan.
3. MARIA KRISTINA ERREGEORDE (1885-1902)
1885eko azaroan Alfontso XII.A hil egin zen eta horren emazte Maria Kristinak hartu zuen erregetza, hurrengo erregea izango zen Alfontso XIII.Az haurdun zegoela. Cánovasek ahozko konpromisoa hartu zuen Sagastarekin txandakatze politikoa eta Errestaurazioko erregimenarekin aurrera egin eta sendotzeko.
3.1. GOBERNU LIBERALAREN EKINTZAK
Maria Kristinaren erregealdiko lehen urteetan (1885-1890) Sagasta itzuli zen gobernura eta liberalekin herriari egonkortasun politikoa eman zitzaion eta garapen ekonomikoari bultzada eman zioten. Erreformismo liberala nagusitu zen eta 68ko iraultzako ideiak aurrera eramatea lortu zen:askatasunak hedatu ziren, hauteskundeetarako lege berri bat eman zen, sufragio mugatua baztertu eta gizonezkoen sufragio unibertsala ezartzen zuena, erreforma militarreko proiektu bat prestatu zuten eta hazkunde ekonomikorako eta trenbideen hedapenerako hainbat lege liberatzaile eman ziren.
Txandakatzetik kanpo zeuden alderdiei zegokienez hiru datu azpimarra ditzakegu; batetik, mugimendu errepublikarrak gainbehera izan zuela; bestetik, karlismoak artean ere indar handia izaten jarraitu zuela Euskal Herrian; eta azkenik, garai horretan gizarte mugimenduak sortu edo indartu egin zirela.
3.2. LAUROGEITA HAMARREKO HAMARKADA
Laurogeita hamarreko hamarkadan Cánovas eta Sagastaren txandakatzea zorroztasun handiz bete zen, baina, mende amaieran, esparru sozioekonomiko eta politikoan eragin zuen krisi gogorrari aurre egin behar izan zioten bi alderdiek.
3.2.1.Mende amaierako krisia
Europan laurogeita hamarreko hamarkadan hedatzen ari zen krisi ekonomikoak eragin negatiboa izan zuen Espainiako ekonomian, lehiakortasun handiaren ondorioz. Nekazaritzak eta abeltzaintzak laurogeiko hamarkadaren amaieran krisia izan zuten, produkzioak eta prezioek behera egin zutenean. Horren ondorioz, kontserbadoreek 1891ean, krisiari aurre egiteko joera protekzionistagoa zuen politika ekonomikoa ezarri zuten eta aurreko librekanbismoa baztertu.
Ekonomi krisiak, era berean, gizarte krisia eragin zuen. Nekazaritza krisiaren ondorioz nekazarien bizi eta lan baldintzak asko gogortu zituen eta horrek gatazkak areagotu zituen. Langileen mugimendua ere sendotu egin zen eta dotrina anarkista zein sozialistak hedatu egin ziren langileen artean.
3.2.2.Euskal Herrian
Foruzaleen egonezinaren eta kontzertua berritzean sortutako tentsioaren emaitza 1893an sortutako nazionalismoaren aurreko istiluak izan ziren. Bestetik, errepublikanismoak eta sozialismoak gero eta jarraitzaile gehiago zituzten. Bestetik, industriako eliteak Errestaurazioko hauteskundeetako iruzurra erabili zuen eta botoak erosi zituen Euskal Herriko bizimodu politikoan parte hartu ahal izateko.
3.3. KOLONIETAKO GERRAK
Kolonietako arazoak izan ziren laurogeita hamarreko hamarkadako gatazka nagusiak eta errestaurazio sistemaren kontrako jarrera piztu zutenak. Garai horretan, potentzia handien hedapen inperialista gertatu zen, eta Afrika eta Asia banatu zituzten. Espainiari, Puerto Rico-ko, Kubako eta Filipinetako koloniak baino ez zitzaizkion geratzen 1895. Urterako.
3.3.1.Gerraren garapena
Errestaurazioaren garaian, AEBk Kuban zituen interesak gero eta handiagoak ziren. Zanjongo Bakearen ondoren, Kuban mugimendu independentistak hedatuz jarraitu zuen.
1895. Urtean, enfrentamendu armatua areagotu egin zen, Filipinetan zein Kuban. Cánovasen gobernuak Martinez Campos jenerala bidali zuen azken horretara altxamendua baretzera.
AEB Marine zeritzon ontzi iparramerikarraren leherketaren aitzakia erabiliz, gerran sartu ziren. Gerra berehala amaitu zen eta Espainiako armada suntsituta eta irainduta geratu zen. AEBko ontziek ez zuten inolako arazorik izan espainiarren ontziteria suntsitzeko Manilan eta Santiagon.
3.3.2.Amaiera eta ondorioak
Errendizio formala 1898ko abenduan sinatu zen, Parisko bakea. Bertan Espainiak Puerto Rico, Filipinak eta Guam uharteak AEBri emango zizkiola jasotzen zen eta gainera Kubaren independentzia onartzen zen. 98ko hondamendiak nortasun krisi latza eragin zuen Espainiako gizartean, hurrengo mende arte irauteaz gain, errestaurazio sistemaren krisiaren hasiera eragin zuena.
3.4. 98ko KRISIA
3.4.1.Hondamendiaren eragina
AEBen aurrean izandako porrot militarrak benetan eragin handia izan zuen Espainiako gizartean. Krisi egoerak Espainiaren gainbeheraren eta 98ko hondamendian bi mugimendu nabarmendu ziren: mugimendu erregenerazionista eta 98ko belaunaldia.
3.4.2.Erregenerazionismoa
Korronte ideologiko bat izan zen, Errestaurazioaren sistema kritikatu zuena. Sistema liberala berritzea proposatzen zuen eta Espainiako arazo larriei aurre egitea:
jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoaren gobernua… Erregenerazionismoko pertsonaia nabarmen eta garrantzitsuena Joaquín Costa izan zen.
3.4.3.98ko belaunaldia
XX. Mendera igarotzean nagusi zen pesimismoa ezin hobe islatu zituen mugimendu artistiko-literarioa izan zen eta XX. Mendeko lehen urtetan garatu zen. Belaunaldiaren lanak Espainia ilunaren kritikan oinarritu ziren, miserian eta tradizioan murgilduta, iraganean geldituta zegoen Espainia salatu zuten. Hori gainditzeko herrialdea alor guztietan modernizatu eta berritu beharra zegoela uste zuten.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer izan zen Errestaurazioa?
1874ko abenduan hasi zen Errestaurazioa, Alfontso XII.aren garaian, eta 1923ra arte luzatu zen. Cánovas del Castillok bultzatu zuen sistema politiko kontserbadorea izan zen.
Zergatik gertatu zen 98ko hondamendia?
Espainiak AEBen aurkako gerran porrot egin zuen eta Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu zituen. Gerra 1898an amaitu zen Parisko bakearekin.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.