Maria Kristina erregentza (1885-1902) eta 98ko hondamendia
Resumen
Dokumentuak Maria Kristina erregentzaren garaia (1885-1902) aztertzen du: gobernu liberalaren ekintzak, laurogeita hamarreko hamarkadako krisi ekonomiko eta soziala, Euskal Herriko istiluak eta kolonietako gerrak. Azkenean 98ko hondamendiaren ondorioak eta erregenerazionismoa eta 98ko belaunaldia bezalako mugimendu intelektualak jorratzen ditu.
Puntos clave
- 1885ean Alfontso XII.a hil zenean, Maria Kristinak erregentza hartu zuen Alfontso XIII.a jaio aurretik.
- El Prado-ko Hitzarmenak Cánovas eta Sagasta txandakatzea ezarri zuen Errestaurazioaren sisteman.
- 1891n kontserbadoreek politika protekzionista ezarri zuten, librekanbismoa alde batera utziz.
- 1895ean enfrentamendu armatua areagotu zen Kuban, eta AEBk gerran sartu ziren Maine ontziaren leherketaren ondoren.
- 1898ko abenduan Parisko bakea sinatu zen, eta Espainiak inperio gehiena galdu zuen.
- 98ko hondamendiak nortasun krisi larria eragin zuen eta erregenerazionismoa eta 98ko belaunaldia sortu ziren.
3. MARIA KRISTINA ERREGEORDE (1885-1902)
1885eko azaroan Alfontso XII.A hil egin zen eta horren emazte Maria Kristinak hartu zuen erregetza, hurrengo erregea izango zen Alfontso XIII.Az haurdun zegoela. Cánovasek ahozko konpromisoa hartu zuen Sagastarekin (El Prado-ko Hitzarmena) txandakatze politikoa eta Errestaurazioko erregimenarekin aurrera egin eta sendotzeko.
3.1. GOBERNU LIBERALAREN EKINTZAK
Maria Kristinaren erregealdiko lehen urteetan (1885-1890) Sagasta itzuli zen gobernura eta liberalekin herriari egonkortasun politikoa eman zitzaion, erreformismo liberala nagusitu zen eta 68ko iraultzako ideiak, 1881-1883 aldian berrezarri nahi izan zirenak: askatasunak hedatu ziren, epaimahai bidezko epaiketak ezarri ziren;.
Hiru datu azpimarra ditzakegu; batetik, mugimendu errepublikarrak gainbehera izan zuela Pi i Margallen talde federala minoritarioa bilakatu baitzen. Bigarrena, karlismoak artean ere indar handia izaten jarraitu zuela Euskal Herrian; eta azkenik, garai horretan gizarte mugimenduak sortu edo indartu egin zirela: katalanismoa, sozialismoa eta, beranduago, euskal nazionalismoa.
3.2. LAUROGEITA HAMARREKO HAMARKADA
Cánovas eta Sagastaren txandakatzea zorroztasun handiz bete zen, baina, esparru sozioekonomiko eta politikoan eragin zuen krisi gogorrari aurre egin behar izan zioten bi alderdiek.
3.2.1. Mende amaierako krisia
Krisi ekonomikoak eragin negatiboa izan zuen Espainiako ekonomian, lehiakortasun handiaren ondorioz. Nekazaritzak eta abeltzaintzak laurogeiko hamarkadaren amaieran krisia izan zuten, produkzioak eta prezioek behera egin zutenean; kontserbadoreek 1891ean, krisiari aurre egiteko joera protekzionistagoa zuen politika ekonomikoa ezarri zuten eta aurreko librekanbismoa baztertu. Lurjabeek ez ezik, Kataluniako ehungintza industrietako eta Bizkaiko siderurgietako jabeek ere neurri protekzionistak eskatu zituzten nazioarteko konpetentziari aurre egiteko.
Ekonomi krisiak, era berean, gizarte krisia eragin zuen. Nekazaritza krisiaren ondorioz nekazarien bizi eta lan baldintzak asko gogortu zituen eta horrek gatazkak areagotu zituen. Langileen mugimendua ere sendotu egin zen eta dotrina anarkista zein sozialistak hedatu egin ziren langileen artean.
3.2.2. Euskal Herrian
Foruzaleen egonezinaren eta kontzertua berritzean sortutako tentsioaren emaitza 1893an sortutako nazionalismoaren aurreko istiluak izan ziren: Nafarroako Gamazada eta Gernikako Sanrokada. Bestetik, errepublikanismoak eta sozialismoak gero eta jarraitzaile gehiago zituzten.
3.3. KOLONIETAKO GERRAK
Gatazka nagusiak eta errestaurazio sistemaren kontrako jarrera piztu zutenak. Garai horretan, potentzia handien hedapen inperialista gertatu zen, eta Afrika eta Asia banatu zituzten.
3.3.1. Gerraren garapena
Errestaurazioaren garaian, AEBk Kuban zituen interesak gero eta handiagoak ziren, azukrearen industria oparoan eta meategietan inbertitutako kapitalak zirela eta. Zanjongo Bakearen ondoren (1878).
1895. Urtean, enfrentamendu armatua areagotu egin zen
AEB Maine zeritzon ontzi iparramerikarraren leherketaren aitzakia erabiliz, gerran sartu ziren.
3.3.2. Amaiera eta ondorioak
Errendizio formala 1898ko abenduan sinatu zen, Parisko bakea. Kubaren independentzia Espainiak itsasoz bestaldeko inperio osoa desegin zuen, Alemaniari uharteak saldu baitzizkion. 98ko hondamendiak nortasun krisi latza eragin zuen, errestaurazio sistemaren krisiaren hasiera eragin zuena.
3.4. 98ko KRISIA
3.4.1. Hondamendiaren eragina
AEBen aurrean izandako porrot militarrak benetan eragin handia izan zuen Espainiako gizartean eta gutxiagotasun sentimenduak menderatutako pesimismoa nagusitu zen. Krisi egoera horrek Espainiaren gainbeheraren eta 98ko hondamendiaren arrazoien berezko hausnarketa intelektual eta politiko sakona eragin zuen eta bi mugimendu nabarmendu ziren horretan: mugimendu erregenerazionista eta 98ko belaunaldia. Gainera, nazionalismo espainiar kontserbadorea indartuz joan zen
3.4.2.Erregenerazionismoa
Korronte ideologiko bat izan zen, Errestaurazioaren sistema kritikatu zuena. Sistema liberala berritzea proposatzen zuen eta Espainiako arazo larriei aurre egitea. Erregimenaren arazoak oligarkia eta jauntxokeria ziren.
3.4.3. 98ko belaunaldia
XX. Mendera igarotzean nagusi zen pesimismoa ezin hobe islatu zituen mugimendu artistiko-literarioa izan zen eta XX. Mendeko lehen urtetan garatu zen. Belaunaldiaren lanak Espainia ilunaren kritikan oinarritu ziren, miserian eta tradizioan murgilduta.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer izan zen 98ko hondamendia?
Espainiak AEBen aurrean izandako porrot militarra izan zen, 1898an, eta horren ondorioz Kuba, Puerto Rico eta beste lurralde batzuk galdu zituen. Gizartean pesimismo eta gutxiagotasun sentimendua eragin zuen.
Zer da erregenerazionismoa?
Errestaurazioaren sistema kritikatu zuen korronte ideologikoa izan zen. Sistema liberala berritzea eta Espainiako arazo larriei aurre egitea proposatu zuen.
Zein izan ziren 98ko belaunaldiaren ezaugarriak?
XX. mendearen hasieran garatu zen mugimendu artistiko-literarioa izan zen. Espainia ilunaren kritikan oinarritu ziren, miseria eta tradizioa jorratuz.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.