Espainiako litologia eta erliebe motak: granitoa, kareharria, buztina eta bolkanikoa
Resumen
Dokumentu honek Espainiako mapa litologikoaren legenda azaltzen du, lau harri eremu bereiziz: granitozko eremu silizeoa, kareharri eremu karstikoa, buztin eremua eta eremu bolkanikoa. Bakoitzarekin lotutako kokapena, sorrera eta erliebe ohikoenak aztertzen dira, besteak beste Kanariar uharteak.
Puntos clave
- Mapa litologikoan lau kolore bereizten dira: morea (granitoa), berdea (kareharria), horia (buztina) eta gorria (bolkanikoa).
- Eremu silizeoa (granitoa, arbela, koartzita) Penintsulako mendebaldean dago batez ere, eta aro arkaikoan eta paleozoikoan sortu zen.
- Kareharri eremuak erliebe karstikoak sortzen ditu: lapiaz, arroilak, poljeak, dolinak, kobak eta leizeak.
- Eremu buztintsua Ebro eta Guadalquivir sakonuneetan eta Duero, Tajo eta Guadiana mesetako arroetan dago, eta erliebe lauak eta badlandsak ohikoenak dira.
- Kanariar uharteak sumendi izaerakoak dira eta aro tertziarioan sortu ziren orogenia alpetarrean.
Litologia (iruzkina)
Espainiako mapa litologikoaren legendan
Lau kolore bereizten dira (morea, berdea, horia eta gorria) horietako bakoitzak
harri eremu bati erreferentzia egiten dio, moreak granitoa nagusi den eremuari,
Eremu silizeoari, berdeak kareharria nagusi den eremuari, horiak eremu
Buztintsuari eta gorriak bolkanikoari.
Morez irudikatzen den remu silizeoa (granitoa da Nagusi) penintsulako mendebaldean kokatzen da batez ere, Galizia, Gaztela Mantxako mendebaldean, Extremaduran… baina baditu adarrak Sistema Zentralerantz, Toledoko mendietarantz eta Sierra Morenako mendietarantz. Horrezaz gain Pirinioetako eta Sistema Betiarreko gune batzuetan ere agertzen Da granitoa.
Aro arkaikoan (duela 4000-600 milioi urte) eta Paleozoikoan (duela 600-225 milioi urte) sortutako Eremua da, orogenia hertsiniarrean apurtu eta ondoren higatua izan zena eta Azken orogenia alpetarrean arrakalatu eta gaztetu egin zena. Inguru honetan Aurkitzen den material nagusia granitoa, arbela, koartzita… da, material gogorra, Milioika urtetako barne (orogeniak) edo kanpo eragileen (higadura) ondorioz erliebe forma ezberdinak sortzen dituena, adibidez harri Zalduna, domoak, torrak, bolen Kaosak, harritzak Mendi magalean…
Kareharri eremuak (berdea)
Penintsulan Z hizkiak itzuliko aldera duen forma hartzen du. Iparraldetik
Hegoaldera honako mendiguneak biltzen ditu Pirinioak, Euskal mendiak,
Kantabriar mendikatearen ekialdea, Iberiar mendikatea eta Sistema Betikoak.
Gune hau aro tertziarioan, orogenia alpetarrean tolestutako aro sekundarioko
Materialek osatzen dute, kareharriek, erliebe karstikoak sortzen dituzte, lapiaz, arroilak, poljeak, dolinak, kobak eta leizeak alegia.
Horiz eremu buztintsua agertzen da. Inguru hau
Bi sakonuneetan (Ebro eta Guadalquivir) eta ipar eta hego mesetako arroetan
(Duero, Tajo eta Guadianako arroetan) kokatzen da.
Inguru buztintsua
Erresistentzia gutxiko materialek eratzen dute (buztinak, margak eta igeltsuak)
Aro tertziarioan eta Kuaternarioan jalkitako materialez osatuta daude. Behin orogenia alpetarra Pasata hondoratuak geratu diren guneak dira eta ondorioz milaka urteetako Higadurak lur hauek harri buztintsuz beteak izan dira, erliebe lauak dira, Higadura sakona jasaten dutenak buztinaren erresistentzia txikiagatik eta landazabalak eta badlandsak dira erliebe formarik Ohikoenak.
Gorriz inguru bolkanikoa agertzen da. Kanariar Uharteetan kokatzen da batez ere.
Kanariar uharteak Sumendi izaerako uharteak dira. Aro tertziarioan eratu ziren, orogenia Alpetarrak ozeanoaren hondoa apurtu eta arrakaletatik sumendi-harri masa Handiak gora egin zuenean. Honako erliebeak dira ohikoenak: kono Bolkanikoak, galdarak, malpais, dikeak eta roque Edo pitoiak, amildegiak eta glacisak.
Espainiako mapa Litologiko honetan milioika urteetako bilakaera geologikoaren ikus daiteke.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein erliebe sortzen ditu kareharri eremuak?
Kareharri eremuek erliebe karstikoak sortzen dituzte, hala nola lapiaz, arroilak, poljeak, dolinak, kobak eta leizeak.
Non dago eremu buztintsua Espainian?
Eremu buztintsua Ebro eta Guadalquivir sakonuneetan eta Duero, Tajo eta Guadiana arroetan kokatzen da.
Zein da Kanariar uharteen jatorria?
Sumendi izaerako uharteak dira, aro tertziarioan orogenia alpetarrean ozeanoaren hondoa apurtu zenean eratu zirenak.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.