Erdi Aroaren Hasiera: Erromatar Inperiotik Islamera
Erdi Aroaren Hasiera
Erromatar Inperioaren Amaiera
Germaniar herriak Erromatar Inperioaren iparraldean bizi ziren, Rhin eta Danubio ibaien aldean. Erromatarrek barbaroak esaten zieten eta haien ohiturak garatu gabeak zirela uste zuten.
III. mendetik aurrera, germaniar talde batzuk askotan zeharkatzen zituzten erromatarren mugak. Zenbaitetan era baketsuan sartzen ziren, baina beste batzuetan, liskar militar bortitzak izaten ziren. 395. urtean Teodosio enperadoreak inperioa bere bi semeen artean zatitu zuen, errazago defendatzeko (Mendebaldeko Erromatar Inperioa eta Ekialdeko Erromatar Inperioa).
Germaniarrak iristean, Mendebaldeko Erromatar Inperioan krisia zegoen, eta enperadoreak gero eta zailtasun handiagoak zituzten germaniarrei aurre egiteko. Germaniar jeneralak, Romulo Augustulo, Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken enperadorea menderatu zuten. Une hartan hasi zen Erdi Aroa.
Germaniar Erresumak
Mendebaldeko Erromatar Inperioa zenbait erresumatan zatitu zen, eta haietako bakoitzean germaniar tribu bat kokatu zen. Frantzian frankoak, Hispanian bisigodoak, Italian ostrogodoak eta gero lonbardiarrak, Britanian angloak eta saxoiak...
Gerrak etengabe gertatzen ziren, hasieran erromatarren eta germaniarren artean, eta ondoren germaniarren artean, eta segurtasun eza hedatu zen. Gizartea pobretu egin zen eta horrek kulturan gainbehera eragin zuen.
Bizantziar Inperioa
Ekialdeko Erromatar Inperio aberatsak germaniarren inbasioei aurre egin zien. Bizantziar Inperioak hamar mende iraun zuen. Konstantinopla izan zen Inperioaren hiriburua.
Justinianoren Erregealdi Oparoa
Erromatar enperadore garrantzitsua. Bere emazte Teodorarekin batera gobernatu zuen 527-565 urte bitartean. Bizantziok goren aldia lortu zuen.
Erromatar Inperioa berregiten saiatu zen. Armadek, Belisario eta Nartesen agindupean, lehengo Mendebaldeko Inperioko lurralde asko konkistatu zituzten: Afrikako iparraldea, Iberiar penintsulan eta Italian zati bat...
- Enperadorea edo basileusa agintari gorena zen.
- Armada indartsua eta funtzio diplomatikoen sarea.
- Erromatarren legeak bilduz Justinianoren Kodea egin zen.
Pixkanakako Gainbehera
Justiniano hil eta gero, Inperioa lurraldeak galtzen hasi zen. Luze iraun zuen, baina 1453. urtean setio luze baten ondoren turkiarrek hiria hartu eta Bizantziar Inperioa desagertu zen.
Hiri- eta Merkataritza Inperioa
Bizantziar Inperioan hiriek garrantzi handia izaten jarraitu zuten. Bizantziar Inperioak oparotasun ekonomiko handia izan zuen. Bizantziarrek nekazaritzako eta eskulangintzako produktuak saldu, eta espeziak, garia, larruak eta abar erosi.
Inperio Grekoa eta Ortodoxoa
Bizantziar Inperioak Erromatar Inperioko bizimoduari eutsi zion hasiera batean. Aldeak gero eta handiagoak zirenez, Mendebaldeko Eliza eta Ekialdeko Eliza erabat banandu ziren 1054. urtean.
Islama Erdi Aroan
Arabia Asiako penintsula zabal bat da, eta Itsaso Gorriaren eta Persiako Golkoaren artean dago. Arabiarrak elkarren artean liskarturiko tributan zeuden antolatuta. Mahoma Mekako merkatari bat zen. Mekako hiriko merkatari aberatsak Mahoma hil nahi zuten. Medina hirira ihes egin behar izan zuen 622. urtean.