Erantzukizun Politikoen Legea: testua eta testuingurua

HistoriaActualizado el 5,72 KB

Resumen

Dokumentu honek 1939ko Erantzukizun Politikoen Legea aztertzen du, Francisco Francok Gerra Zibilaren amaieran Burgosen idatzia. Testuaren egitura, hiru artikuluen edukia eta errepresioaren ideia nagusia azaltzen ditu. Halaber, Frankismoaren testuinguru historikoa, erregimenaren oinarri ideologikoak eta ondorioak laburbiltzen ditu.

Puntos clave

  • Legea 1939ko otsailaren 13an idatzi zen, Burgosen, Gerra Zibilaren azken hilabeteetan.
  • Helburua Mugimendu Nazionalaren aurka egin zutenak zigortzea eta errepresiorako oinarri juridikoa ematea da.
  • 1. artikuluak erantzule politikoak definitzen ditu, 1934ko Iraultzatik aurrera, atzeraeraginezko izaerarekin.
  • 2. artikuluak Fronte Popularra osatu zuten alderdi eta taldeak legez kanpo uzten ditu.
  • 3. artikuluak legez kanpo geratutakoek eskubide eta ondasun guztiak galduko dituztela ezartzen du.
  • Legea 1940ko Masoneria eta Komunismoa Erreprimitzeko Legearekin eta 1941eko Estatuaren Segurtasunari buruzko legearekin batera ezarri zen.
  • Erregimenaren oinarriak Armada, Eliza eta Falangea izan ziren.

Ponte a prueba

Testuaren sailkapena

Erantzukizun politikoen legea.
TESTUAREN SAILKAPENA: Testu hau testu historikoa da, gertakarien garaikidea delako. Hau da, 1939ko otsailaren 13an idatzi zen, Burgosen, Gerra Zibilaren azken hilabeteetan. Testu honen gaia juridikoa eta politikoa da eta Francisco Franco Bahamondek idatzi zuen. Franco espainiako militarra izan zen, Rifeko gerran nabarmendu zena eta Europako jeneralik gazteena izatera iritsi zena. Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren aurkako matxinen buruzagitza hartu zuen eta behin gerra irabazita bere heriotzera arte izan zuen botere absolutua Espainian, diktadura odoltsu bat ezarriz. Testu publikoa da, Espainiako biztanle guztiei zuzenduta, eta haren helburua "Espainiaren etsaiak", bando errepublikarreko kide izan diren oro, suntsitzea eta errepresiorako oinarri juridiko bat eskaintzea da.

Analisia

Testua bi paragrafotan eta hiru artikulutan dago banatuta eta ideia nagusia da Mugimendu Nazionalari, hots, bando frankistari, aurka egiten zioten guztiak garbitu behar direla (atzeraeraginezko izaerarekin: 1934ko Urriko Iraultzara arte).

Lehenengo paragrafoa

Lehenengo paragrafoan, Legearen zergatia azaltzen da; Errepublikaren aldekoak "matxinada gorria" bultzatu zutenak zigortzeko eta zapaltzeko Erantzukizun Politikoen Lege bat eman behar dela azaltzen da.

Bigarren paragrafoa

Bigarren paragrafoan, aldiz, legea betearazteko arduradunak eta armadako, Magistraturaren eta Falange Española Tradicionalista y de las JONS ordezkariek auzitegietako kideak izango direla esaten du eta, beraz, epaimahaien partzialtasuna agerian uzten du. Ondoren, artikuluak agertzen dira.

Artikuluak

  1. 1. artikulua: erantzule politikoak nortzuk izango diren esaten da. Horretarako, antiespainiaren doktrina politikoa erabiltzen du: ezkerra, periferia nazionalistak... Espainiaren etsaiak kontsideratuz eta haiek suntsitzea justifikatuz. Hau da, 1934ko Iraultzaz geroztik Gerra Zibila hasi zen arte ekintza subertsiboak egin edo bultzatu zituzten pertsonak, baita 1936ko uztailaren 18tik aurrera Mugimendu Nazionalaren, bando frankistaren, kontra egin zuten guztiak ere.

  2. 2. artikulua: legez kanpo geratzen dira Fronte Popularra osatu zuten alderdi edo talde politiko eta sozial guztiak, erakunde separatistak eta Mugimendu Nazionalaren Garaipenaren kontra egin ziotenak.

  3. 3. artikulua: legez kanpo gelditu direnek eskubide eta ondasun guztiak galduko dituztela baieztatzen da.

Testuinguru historikoa

TESTUINGURU HISTORIKOA: 1936ko uztailaren 18an gertatu zen; 1931-1939ko erreformen ondorioz, autonomia estatutuak agertu zirelako eta 1934ko Iraultzagatik. Herrialdea bitan banatuta geratu zen: matxinoak (Europako faxismoen laguntza jasotzen zutenak) eta nazionalak (errepublikaren aldekoak). Gerra luzea eta gogorra izan zen eta haren ostean, Francisco Franco bilakatu zen Espainiako buruzagia, diktadura odoltsua ezarriz. Modu honetan, sistema demokratikoa bertan behera geratu zen eta antimilitarismoan, antikomunismoan eta autoritarismoan oinarritutako diktadura ezarri zen.

Herritarren arautzeko oinarrizko lege batzuk zeuden eta Mugimendu Nazionalak politika eta doktrina-egitura zehazten zuen. Erregimenaren oinarri ideologikoak honako hauek izan ziren:

  • Armada: nazionaltasunaren gunea zen; Espainiako auzitegi militarrak eta ministro ugari zeuden.
  • Eliza: Francori esker boterea lortu zuen, kontrol moral eta espiritual zorrotza ezarri zuen eta Estatuarekin bat egin zuen.
  • Falangea: kontrol tresna zen eta 1945etik aurrera haren boterea murriztu zen.

Gizartea erregimenaren alde egoteko, Frankismoak kontrol ideologiko eta sozial zorrotza ezarri zuen: autoritatea, diziplina... Horrela, hainbat elkarte falangista sortu ziren: Frente de Juventudes, Sección Femenina, SEU eta FEN, eta gizartearen faxistizazioa egin zen abestien eta elizaren kontrolaren bidez. Aipatu beharra dago Gerra Zibila bukatu zenean milaka erbesteratu egon zirela eta, II. Mundu Gerran hasi zirenean, aukera izan zutenek Latinoamerikara alde egin zutela.

Errepresioa aurrera eramateko, 1939an Erantzukizun Politikoen Legea (testu hau), 1940an Masoneria eta Komunismoa Erreprimitzeko Legea eta 1941ean Estatuaren Segurtasunari buruzko legea ezarri ziren. Langile publikoaren garbiketa egin nahi zen eta ordena publikoren kontrako edozein matxinada altxamendu militartzat hartzen zen. Horren ondorioz, presoen, hildakoen, kontzentrazio-esparruen... kopurua handitu zen. Horrez gain, eskualdeen kultura —euskara, galegoa...— jazarria izan zen. Erregimenaren kontrako irratia klandestinitatean sortu zen: Radio Pirenaica, eta erasotzeko makinak egon ziren; anarkisten eta komunisten taldeak izan ziren horien artean. Hori dela eta, Banditajea eta terrorismoa erreprimitzeko legea sortu zen.

Modu honetan, Mugimendu Nazionalari aurre egiten ziotenak (atzeraeraginezko izaerarekin, 1934ko Iraultzara arte) benetako "errebeldeak" eta traidoreak ziren. 1945ean aplikatu zen, eta oso zaila izan zen garaikoen bizitza eta diktadurari aurre egitea. Krisi ekonomikoak (miseria, errazionamendua) egoera larriagotu zuen.

Ondorioak

ONDORIOAK: Erregimenaren elementu estruktural gisa har daitekeen gerraosteko errepresioa ulertzeko ezinbesteko dokumentua (urte ilunak). Barne-etsaiaren doktrina izeneko ideologia militarista azken muturreraino eramatea (linguaiaren manipulazioa behar: "matxinada gorria", "asaldura"...). Beraz, errepresioaren eredu eta haren lanabes juridiko nagusia, atzeraeraginezko izaerarekin.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Noiz eta non idatzi zen Erantzukizun Politikoen Legea?

1939ko otsailaren 13an idatzi zen, Burgosen, Gerra Zibilaren azken hilabeteetan. Testua Francisco Franco Bahamondek idatzi zuen.

Zein da legearen helburu nagusia?

Testuaren arabera, helburua Espainiaren etsaiak, hau da, bando errepublikarreko kideak, suntsitzea eta errepresiorako oinarri juridikoa eskaintzea da.

Zergatik da atzeraeraginezkoa legea?

1. artikuluak 1934ko Urriko Iraultzatik aurrera egindako ekintzak hartzen ditu barne, Gerra Zibila hasi aurretik, eta horregatik da atzeraeraginezkoa.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz idatzi zen Erantzukizun Politikoen Legea?
2. Nor izan zen testuaren egilea?
3. Zein artikuluk definitzen ditu erantzule politikoak?
4. Zein erakunde ez da testuan Erregimenaren oinarri ideologiko gisa aipatzen?
5. Zer gertatzen zaie legez kanpo geratutakoei, 3. artikuluaren arabera?
6. Zein legek egon ziren batera Erantzukizun Politikoen Legearekin errepresioa aurrera eramateko?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.