1876ko Legea: Euskal Foruen amaiera eta ondorioak
Resumen
Testuak 1876ko uztailaren 21eko legea aztertzen du, Euskal Foruak deuseztatu zituena Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Hirugarren Gerra Karlistaren porrotaren ostean nola ezarri zen azaltzen du, eta zergen ordainketa eta diputazioen rola nola aldatu ziren. Azkenik, legeak Euskal Herrian izan zituen ondorio politiko eta sozialak, nazionalismoaren eta euskararen aldeko mugimenduaren sorrera barne.
Puntos clave
- Legea 1876ko uztailean onartu zen, Hirugarren Gerra Karlista bukatu ondoren, Borboitarren Restaurazioaren hasieran.
- Legearen helburua Euskal Foruen aztarnak ezabatzea eta Espainiako legeak Hiru Probintzietan inposatzea zen.
- Zergak Kontzertu Ekonomikoaren bidez kobratu ziren; diputazioek zergak bildu eta estatuari kupoa ordaintzen zioten.
- Karlos VII.aren aldeko altxamendua porrot egin zuen, eta sektore moderatuak Alfontso XII.aren alde pasatu ziren.
- Liberal foruzaleek Foruen defentsa egin zuten Gorteetan, baina legeak haserrea piztu zuen Euskal Herrian.
- Legeak erdara ikasketa eta estatuaren eragina indartu zituen, eta nazionalismoaren eta euskararen aldeko mugimenduaren garapena eragin zuen.
1876ko Uztailaren 21eko Legea: Foruen Amaiera
Testu juridiko hau Euskal Foruak deuseztatzeko 1876ko legea da. Gaur egun, legearen lehenengo lau artikuluak baino ez ditugu ezagutzen. Garai berekoa da, Borboitarren Restaurazioaren hasierakoa. Lege hau 1876ko uztailean onartu zen, Hirugarren Gerra Karlista bukatu ondoren. Testuaren egileak Espainiako Gorteak dira, eta legea Madrilen eman zen. Legea Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban aplikatu zen.
Legearen Helburua eta Ondorio Fiskala
Legearen helburua hau zen: gelditzen ziren Euskal Foruen aztarnak ezabatzea, eta Espainiako lege berberak inposatzea Hiru Probintzietan.
- Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako herritarrek Estatuan ordaintzen diren zerga berberak ordaindu beharko zituzten.
- Zergak ordaintzeko obligazioa Kontzertu Ekonomikoaren bitartez gauzatu zen.
- Madrilgo gobernuak ez zeukan egiturarik zergak biltzeko, eta azkenean Canovasek nolabaiteko negoziazioa onartu zien diputazioekin.
- Diputazioak arduratuko ziren zergen bilketaz eta urtero diru-kopuru bat, kupoa, ordainduko zioten estatuari.
- Horrela, aldundiek nolabaiteko autonomia fiskala lortu zuten.
Foru Araudiaren Aldaketak
Espainiako Gobernuak eskubidea du foru-araudian aldaketak egiteko. Foru-araudian egindako aldaketa horietaz esan beharra dago oraindik, gaur egun, zenbait alorretan lege foral batzuk aplikatzen direla edo aplika daitezkeela. Esate baterako, Aramaioko baserrietan testamentuak eta herentziak egiteko Bizkaiko Forua erabil daiteke.
Gerra Karlistaren Amaiera eta Legearen Ezartzea
Lege hau karlisten derrotaren ondoren ezarri zen. Hirugarren Gerra Karlista 1872an hasi zen. Urte hartan, karlistek pentsatu zuten aukera ona zegoela Karlos VII.a, Karlos V.aren iloba, Espainiako tronuan ezartzeko. Lau urte lehenago, 1868ko Iraultza gertatu zen: moderatuak boterea galdu zuten eta Isabel II.ak alde egin behar izan zuen. Euskal diputazioak eta euskal karlistak altxamendu militarra prestatzen hasi ziren. Karlisten iritziz, beren kandidatua, Karlos VII.a, Amadeo Savoiakoa baino egokiagoa zen Espainiako errege izateko. Euskal karlisten helburua zera zen: Karlos VII.a Espainiako tronuan jartzea eta Foruak bere osotasunean berrezartzea.
Karlisten Porrota eta Liberal Foruzaleen Defentsa
Altxamendu karlistak, hiriburuetan izan ezik, arrakasta handia izan zuen Euskal Herrian. Baina, kantonalismoa suntsitu ondoren, armada liberala indartuta zegoen karlisten altxamenduari aurre egiteko. Bestalde, Martinez Campos jeneralak Alfontso XII.a izendatu zuen errege, eta Canovas del Castillo borboitarren etorrera prestatzen hasi zen. Sektore moderatuak (burgesia kontserbadorea, eliztarrak, katolikoak), hasieran Karlos VII.aren alde altxatu zirenak, Alfontso XII.aren alderdira pasatzen hasi ziren. Beraz, karlismoaren indarra Euskal Herrira mugatuta geratu zen. 1876an, 1839an ez bezala, karlistak erabat garaituak izan ziren. Porrot horren ondoren etorri zen lege hau. Armada liberalaren garaipenarekin, estatuak oztopo gutxiago zeukan Euskal Herrian. Baina lege honek sekulako haserrea piztu zuen Euskal Herrian. Gerran karlisten kontra ibilitako liberal asko eta asko foruzaleak ziren, baina Karlos VII.aren eta Elizaren gehiegizko itzalaren kontra zeuden. Pentsatzen zuten, karlistak garaituak izan arren, Madrilgo gobernuak ez zituela Foruak kenduko. Liberal foruzale hauek Foruen defentsa bizia egin zuten Madrilgo Gorteetan.
Legearen Eragin Soziopolitikoa
Lege honen bitartez gauzatu ziren erabakiak oso inportanteak izan ziren estatua indartzeko:
- Euskal mutilak soldadutzara zihoazenez, erdara ikasita bueltatzen ziren (Espainiako hezkuntza-sistema hedatu zen).
- Euskaldun askorentzat armada liberalak ezarritako ordena politiko berria ez zen legitimoa, atzerritartzat hartu zuten.
- Euskaldunen artean nacionalismoaren ideia zabaltzen hasi zen, baita euskararen aldeko mugimendu indartsuak ere.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz onartu zen 1876ko Legea?
Legea 1876ko uztailaren 21ean onartu zen, Hirugarren Gerra Karlista amaitu ondoren. Espainiako Gorteek egin zuten, Madrilen.
Zein lurraldetan aplikatu zen legea?
Legea Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban aplikatu zen, hau da, Hiru Probintzietan.
Zer ondorio fiskal izan zuen legeak?
Herritarrek Estatuan ordaintzen ziren zerga berberak ordaindu behar izan zituzten, Kontzertu Ekonomikoaren bidez. Diputazioek zergak bildu eta estatuari kupo bat ordaintzen zioten urtero.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.