Baionako Hitzarmena (1945): testua, analisia eta testuingurua
Resumen
Dokumentuak 1945eko martxoaren 31n Baionan sinatutako Baionako Hitzarmena aztertzen du, frankismoaren aurkako euskal erakunde politiko eta sindikalen batasuna berresteko egindakoa. Testuaren egitura, bost puntu nagusiak eta Gerra Zibilaren ostean, II. Mundu Gerran eta Gerra Hotzean Euskal Herrian gertatutako testuinguru historikoa azaltzen dira. Ikasleak akordioaren helburua eta garai hartako egoera ulertuko du.
Puntos clave
- Baionako Hitzarmena 1945eko martxoaren 31n sinatu zen Baionan, II. Mundu Gerra bukatzear zegoela.
- Akordioa EAJk, PSOEk, EPK-PCEk, Izquierda Republicanak, CNTk, EAE-ANVk, UGTk eta Alderdi Errepublikano Federalak sinatu zuten.
- Hitzarmenak batasuna berresten du eta Eusko Jaurlaritzarekin (erbestean) konfiantza eta laguntza adierazten ditu.
- Sinatzaileek Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea errespetatzeko konpromisoa hartzen dute demokrazia berrezarrita.
- Testua Juan de Borbonek Lausanan egindako adierazpenaren aurkako erantzuna zen.
- Gerra Hotzean Franco AEBrengana hurbildu zen eta 1955ean Madrilgo Ituna sinatu zuen.
Baionako Hitzarmena
Testuaren Sailkapena
Testu hau testu historikoa da, gertakarien garaikidea delako. Hau da, Baionan 1945eko martxoaren 31n idatzi zen, II. Mundu Gerra bukatzear zegoela (naziak urte erdi lehenago kanporatu zituzten Ipar Euskal Herritik).
Testu honen gaia politikoa da eta egileari dagokionez kolektiboa da. Izan ere, Euskal erakunde politiko eta sindikalek adostu zuten:
- EAJ
- PSOEk
- EPK-PCEk
- Izquierda Republicanak
- CNTk
- EAE-ANVk
- UGTk
- Alderdi Errepublikano Federalak
Horrez gain, publikoa da, euskal herritarrei, erregimen frankistari, Juan de Borbóni, aliatuei (Frantziari, Britainia Handiari, Sobiet Batasunari eta Estatu Batuetako gobernuari) zuzenduta dagoelako. Haren helburua euskal erakunde antifrankisten batasuna adieraztea da.
Analisia
Testua bi zatitan banatzen da: sarreran akordioa sinatu dutenak aurkezten dira eta ondoren, hitzarmenaren bost puntu jasotzen dira. Frantzian dauden Euskadiko erakunde politiko eta sindikalen ordezkariek Eusko Jaurlaritzarekin loturak mantentzeko erabakia hartu dutela agertzen da. Baina aldi berean adierazi egiten da etorkizunean berezitasun ideologikoei ez dietela uko egingo.
Testu honen ideia nagusia erbesteko euskal erakunde politiko eta sindikalek batasunari eustea da, ondoren agertzen diren puntuen inguruan:
- Batasunaren berrespena: Altxamenduaren aurka gauzatu zuten batasuna berretsi egiten da. Batasun hori, Errepublikak Autonomia Estatutua onartu ostean eratu zen Eusko Jaurlaritzan islatu zen. Errepublikako gorteek onartutako Estatutuari esker sortutako gobernuak José Antonio Aguirre zuen lehendakari.
- Konfiantza eta laguntza: Herriaren ordezkari gisa izanda, erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzan konfiantza izateaz gain, euren babesa eta laguntza eskainiko ziotela esaten dute.
- Erabakitzeko eskubidea: Behin demokrazia berrezarrita, sinatzaileek Euskal Herriak era askean erabakitzen duena errespetatuko zutela baieztatzen dute.
- Erakunde aholkularia: Araudi batek zuzendutako erakunde bat eratuko zutela, behin diktadura amaituta, Eusko Jaurlaritzari bere eginkizunetan aholku eta laguntza emateko adierazten da.
- Konpromisoa: Espainiako beste herri eta erakundeekin lan komuna egiteko konpromisoa diktadura frankista eta monarkia berrezartzea (Juan de Borbonek 1945ean eginiko Lausanako Adierazpenaren aurka) xede duten saio guztien aurka daude.
Testuinguru Historikoa
Gerra Zibilaren ostean, ondorioak euskal lurraldeetan oso larriak izan ziren. Hainbat hiri suntsituta geratu ziren eta ekonomiak nabarmen egin zuen behera. Gainera, Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak kendu zituen gobernuak eta euskal kultura eta sinbologia jazarria izan zen.
Erregimenaren kontrako irratia klandestinitatean sortu zen: Radio Pirenaica. Erasoak egiteko II. Mundu Gerra garaian makiak egon ziren, anarkisten eta komunisten taldeak. Hori dela eta, Bandidajea eta terrorismoa erreprimitzeko legea sortu zen.
Aliatuek Espainia ez zutela inbadituko ikustean, errepublikanoek estrategia aldatu zuten, frankismoa ezin baitzen armekin garaitu. Euskal Herrian alderdien azpiegiturak berrantolatu ziren. Euzko Naia sortu zen klandestinitatean: erbesteko armada euskalduna, borrokatzeko prest zegoena. EAJ-k estrategia aldatu zuen eta 1947ko Greba handia gertatu zen. Horrela, 50eko eta 60ko hamarkadetan langile mugimendua indartu zen, gizarte mobilizazioak ugaritu egin ziren, langile komisioak sortu ziren…
Frankismoaren aurkako alderdi politikoek Baionako Ituna sinatu zuten 1945eko martxoaren 31n beraien arteko batasuna berresteko eta 1956an Parisen Euskal Mundu Biltzarra antolatu zen oposizioko alderdi guztiek parte hartuz.
Alemaniak eta Italiak II.Mundu Gerra galdu zutenean, Espainiari ez zioten NBE-n sartzen utzi eta nazioartean isolatuta geratu zen autarkia emanez: Espainia buruaskia eta independente ekonomikoki izaten saiatu zen. Horrek ekarri zuen: gosea, arrazionamendua, urritasuna...
Dena den, egoera aldatu zen Gerra Hotza hasi zenean: AEB SESBren kontra. Izan ere, nazioarteko egoera berrian Franco AEBrengana hurbildu zen diktaduraren izaera antikomunista azpimarratuz. Horrela, 1955ean Madrilgo Ituna sinatu zuen AEBrekin. Haren bidez, AEBri lau base militar ematearen truke, babesa, hornidura, laguntza… jasoko zuen. Horrek eta Vatikanoarekin 1953an Konkordatua sinatzeak argi utzi zuten diktadurak iraungo zuela onarpena jaso baitzuen nazioartean. Horren ondorioz, garai horretan, EAJren eta Erbesteko Jaurlaritzaren krisia ere eman zen.
60ko hamarkadako oposizioan langile mugimendua, ikasle-mugimendua, elizaren oposizioan… nagusitu ziren eta EKIN izeneko debate-taldetik ETA sortu zen.
Ondorioak
Testu honen bidez, erbesteko euskal erakundeek batasuna berreskuratu nahi zuten, erregimen frankistari aurka egiteko. Izan ere, erbestea, II. Mundu Gerraren abagunea eta EAJ/Agirre lehendakariaren jarrera “autonomoak” zaildu egin zuten oposizioko kideen lan komuna.
II. Mundu Gerraren amaierako jarrera hartzeen artean kokatu behar dugu, Europako erregimen faxisten porrotak eragindako egoera berrian. Zentzu batean, dokumentua Juan de Borbonek Lausanan plazaratutako agiriaren aurkako erantzuna edo erreakzioa izan zen. Erbesteko Eusko Jaurlaritzari emandako babesa, egoera berria kudeatzeko baliagarri izan zen. Dena den, 1950eko hamarraldian itxaropen guztiak bertan behera geratu ziren eta horrek erbesteko oposizioaren eta Jaurlaritzaren krisia ekarri ere.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz eta non sinatu zen Baionako Hitzarmena?
1945eko martxoaren 31n sinatu zen Baionan. Frankismoaren aurkako euskal erakunde politiko eta sindikalek sinatu zuten.
Zein erakunde sinatu zuten Baionako Hitzarmena?
EAJ, PSOE, EPK-PCE, Izquierda Republicana, CNT, EAE-ANV, UGT eta Alderdi Errepublikano Federala sinatu zuten.
Zer zen Baionako Hitzarmenaren helburu nagusia?
Frankismoaren aurkako euskal erakundeen batasuna adieraztea eta erbesteko Eusko Jaurlaritzari babesa ematea.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.