Berrezarkuntza Garaia Espainian (1875-1923): 1876ko Konstituzioa eta Bizkaiko industria
Resumen
Testuak Berrezarkuntza garaia (1875-1923) aztertzen du, Seiurteko Demokratikoaren ondoren borboitar monarkia berrezarri zenean. 1876ko Konstituzioa, bipartidismoa, El Pardoko Ituna eta kazikismoa azaltzen ditu. Gainera, Bizkaiko industrializazioa eta protekzionismoaren eztabaida aztertzen ditu.
Puntos clave
- Berrezarkuntza 1875-1923 bitartean izan zen, Alfontso XII.a errege izendatu ondoren.
- Sandhursteko adierazpenak erregimen kontserbadorea, katolikoa, egonkorra eta ordena zituen helburu.
- 1876ko Konstituzioa oso laburra eta zehaztasun gutxikoa zen, eta 1923ra arte iraun zuen.
- 1885eko El Pardoko Ituna Alderdi Liberalaren eta Kontserbadorearen arteko txandakatzea finkatu zuen.
- Kazikismoak eta hauteskunde iruzurrak sistema funtzionatzea ahalbidetu zuten.
- Bizkaiko burdingintza Somorrostroko meategiei esker garatu zen, eta 1902an Altos Hornos de Vizcaya sortu zen.
- 1891ko Muga-Zergen Legeak protekzionismoa ezarri zuen Bizkaiko industria babesteko.
1868ko Iraultza Loriatsuaren ostean, Seiurteko Demokratikoa hasi zen, oso garai ezegonkorra izan zen. Isabel II.a erbesteratu zen eta Amadeo Saboiakoa errege izendatu zuten Gorteek, baina handik bi urtera abdikatu egin zuen, ondoren I. Errepublika aldarrikatu zen. Sistema honek ere ez zuen aurrera egin eta Canovas del Castilloren ekimenez alderdi alfontsinoa eratu eta erbestean zegoen monarkia borboitarra berrezarri Espainian. Aldez aurretik egin zen akordioen ostean, Isabel II.ak abdikatu eta bere seme Alfontso XII.a jarri zuten Errege. Horrela hasi zen Berrezarkuntza (1875-1923) deitzen den garaia.
Monarkiaren berrezarkuntzaren programa Sandhursteko adierazpenean laburtzen da: erregimen kontserbadorea eta katolikoa, egonkortasuna eta ordena. Eliza, ejertzitoak eta herriak babesten zuten sistema zen, ordena bueltatzea nahi baitzuten. Beste alderdi batzuk, hala nola karlista eta errepublikanoa sistema honetatik kanpo geratu ziren.
Aztertzen ari garen 1876ko Konstituzioa sistema politiko berri honen oinarria bilakatu zen. Gorteak eratu ondoren, Konstituzioa idatzi zen eta ezarritako helburua betetzea lortu zuen, hau da, estatuari bakea, segurtasuna eta egonkortasuna ekartzea. 1876ko Konstituzioa aurreko bi Konstituzioetan (1845ekoa eta 1869koa) oinarrituta dago. Oso laburra eta zehaztasun gutxikoa da, modu horretan, gobernura heltzen ziren taldeek beraien programa aurrera eramateko ez zuten aldatu beharrik izan. Ikusi dugun moduan, botere banaketa ezartzen zuen, bi ganbaradun parlamentua, eskubide batzuk biltzen zituen eta estatu konfesionala (erlijio katolikoa) aldarrikatzen zuen. Oso Konstituzio moderatua zen eta Erregeari botere handia uzten zion. Izan ere, figura honen papera oso garrantzitsua jotzen zen botereen arteko moderatzaile lanak egitea zegozkiolako.
Honetaz gain, bipartidismoa, txandakatze baketsua eta kazikismoa izan ziren garai honetako ezaugarriak. Alderdi Liberalak (Mateo Sagasta buru) eta Kontserbadoreak (Canovas del Castillo buru) 1885ean El Pardoko Ituna sinatu zuten eta bertan gobernuan txandakatze baketsua egitea adostu zuten. Horretarako kazikismoa, botoen erosketa eta manipulazioa erabili ziren. Hau da, Espainia osotik hedatu ziren sare klientelarren bitartez, komeni ziren kandidatuak jartzen ziren boterean. Era honetan gobernuan beti beraien aldekoak ezartzen zituzten, beste alderdi batzuen parte hartzea guztiz mugatuz.
4. Ondorioak
Konstituzio honek berebiziko garrantzia izan zuen. Alde batetik, Espainiako historian gehien iraun duena izan da, 1876tik 1923ra. Beste aldetik, Berrezarkuntzako bizitza politikoaren oinarriak ezarri zituen, hala nola, bipartidismoa eta txandakatze sistema. Kontziliazioan pentsatzen idatzi zen eta horregatik iraun zuen horrenbeste. Izan ere, liberalismo “moderatuaren” korronte ezberdinen programa politikoa aurrera eramatea ahalbidetu zuen Konstituzioa aldatu gabe. Espainiari egonkortasuna ekarri zion, behintzat mende bukaera arte, 1898an Kubako koloniak galdu eta erregenerazionisten aldetik kritikak hasi baitziren. Honetaz gain, garai osoan zehar, langile mugimenduaren, indar demokratiko-errepublikanoen eta kolonien oposizioa izan zuen. XIX. mende bukaera arteko egoera lasaiak kapitalismoaren eta industrializazioaren egonkortzea ahalbidetu zuen, herrialdera garapen ekonomikoa ekarriz.
Testu hau Berrezarkuntza garaian kokatu behar dugu. Berrezarkuntza 1875 eta 1923 arteko etapari deritzo. 1868ko Iraultza Loriatsuaren ostean, Isabel II.a erbestera joan zen eta Seiurteko demokratikoa hasi zen. Baina oso garai ezegonkorra izan zen: Amadeo Saboiakoaren erregealdiak lehenengo eta I. Errepublikak ondoren, biak ala biak porrot egin zuten. Egoera honetan, egonkortasuna bueltatu zedin, batzuek dinastia borboitarra berrezartzearen alde egin zuten. Garaiko pertsonaia garrantzitsuenetariko Antonio Cánovas del Castillo izan zen, bera izan baitzen sistemaren sortzailea. Honek Isabel II.arekin negoziatu zuen bere seme Alfontso XII.ak gobernatu zezan eta lortu zuen haren alde abdikatzea. Canovas eta Alfontsok 1874an sinatutako Sandhursteko manifestuan monarkiaren berrezarkuntza programa laburtzen zen: erregimen kontserbadorea eta katolikoa, egonkorra eta ordena ezartzen zuena. Martinez Camposek emandako estatu kolpearekin borboiak tronura bueltatu ziren. Ez zen Cánovasen asmoa horrela izatea, baina tradizio kolpistak indarra izan zuen okasio honetan ere.
Sistema berriaren helburua egonkortasuna lortzea zen eta, hein batean, lortu zen, behinik behin, 1898ko krisia (Kubako kolonien galera) gertatu zen arte. Horretarako, besteak beste, 1876ko Konstituzioaz baliatu ziren. Konstituzio hau oso laburra zen eta zehaztasun gutxi zeukan, beharbada horregatik izan da Espainiako historian gehien iraun duena. Konstituzio honekin XIX. mende osoan zehar progresista eta moderatuen artean izandako arazoak gainditzea bilatzen zen, gauzak horrela, gobernuan zegoen alderdiaren esku gelditzen zen zein sufragio mota erabili hauteskundeetan. Monarkiak ere paper garrantzitsua zeukan sistema honetan, izan ere, ordena liberala bermatu eta Estatuko botereen arteko oreka mantentzeko ardura zeukan.
Alderdi politikoen papera ere oso garrantzitsua izan zen. Bi alderdi ziren nagusi, Kontserbadorea (Cánovas buru) eta Liberala (Sagasta buru). Bi alderdi hauek boterean era baketsuan txandakatzen ziren Erregearen onespenarekin. Turnismo hau 1885eko El Pardoko itunean finkatu zen. Txandakatze honetatik kanpo oposizioko alderdiak zeuden: errepubikarra, karlista, sozialista, etab.
Sistema honek funtzionatu zezan beharrezkoa zen kazikismoa eta hauteskunde iruzurra egotea. Horixe da zehazki Joaquín Costak bere testuan salatzen duena. Kazikeak edo lurraldeko jauntxoak beraien patronatuzko harremanez (mesedeak) baliatzen ziren beraiek aurrez adostutako kandidatuak garaile irten zitezen. Alderdi bakoitzeko kandidatuak finkatuta zetozen eta kazikeen helburua kandidatu hori irten zedin botoak erosi edo aktak manipulatzea zen eta, hori eginez beraiek nahi zuten kandidatua ateratzen ez bazen, Madrilen aktak baliogabetzen zituzten. Beraz, sistema hau iruzurrean oinarritzen zen eta soilik itxuraz zen demokratikoa, botoa ematen zuten herritarrek figuranteak baino ez ziren.
4. Testauren garrantzia
Sistema guzti honek indarrean jarraitu zuen Primo de Riveraren estatu kolpera arte (1923). Baina 1898an, kolonien galerak sortutako krisiaren ostean, Erregenerazionismo deritzon mugimenduak zalantzan jarri zuen sistema eta gainbeheran sartu zen. Mugimendu honen kideetariko bat Joaquín Costa testuaren egilea da. Testu hau idatzi zen garaitik aurrera istilu ugari egon ziren eta hasierako helburu nagusia zen egonkortasuna ez zen berreskuratu.
1890. urtean sufragio unibertsala ezarri zen arren, errealitatean herriaren borondatea ez zen errespetatzen. Boterea oligarka, gobernadore zibil eta kazikeen eskuetan zegoen eta hauteskunde iruzurraz baliatzen ziren boterean jarraitzeko. Beraz, testuak sistemaren arazoak plazaratzeko balio izan bazuen ere, ez zuen aldaketa sakonik lortu.
Testu hau ulertu ahal izateko garai hartan Euskal Herriak bizi zuen industrializazio prozesua azaldu beharra dago. Europako beste lurralde batzuekin alderatuta, Espainian prozesu hau berantiarra izan zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean gertatu zen eta periferiako lurralde batzuetara mugatu zen, horien artean Bizkaia. 1874tik Espainian Berrezarkuntza sistemak eragin zuen egonkortasunak prozesua erraztu zuen.
Bizkaian burdingintzak garrantzi handia lortu zuen Somorrostroko meategiak zirela eta. Burdin mea ugaria zen bertan eta ezaugarri bereziak zituen (hematitea), bestalde itsasotik hurbil zegoen, garraio gastuak asko gutxitzen zituen honek, eta lortzeko erraza zen, lur azalean baitzegoen. Burdin mea hau oso egokia zen Bessemer bihurgailuarekin altzairua egiteko. Horregatik, atzerritarrek bertako mea uztiatzeko konpainia ezberdinak sortu zituzten XIX. mende erdialdean. Bertako dirudunek parte hartu zuten (Ibarra, Martínez Rivas, Chávarri…), meatzagintzan lortutako kapitalak beste sektore batzuetan inbertitu zituzten. Horrela, XIX. mendearen azken herenean benetako industrializazioa garatu zen Bizkaian.
Bilboko itsasadarrean enpresa siderurgikoak eraiki ziren aurrerakuntza tekniko berriak zituztenak (horien artean Bessemer bihurgailua). 1879 eta 1882 artean estatuko hiru enpresa garrantzitsuenak bertan ezarri ziren: San Francisco de Mudela, Vizcaya eta Altos Hornos de Bilbao. 1902.urtean azken biak eta Iberia bildu egin ziren eta Altos Hornos de Vizcaya enpresa garrantzitsua sortu zuten. Enpresa guzti hauen produkzioak eta etekinek (irabaziak) gora egin zuten etengabe hurrengo urteetan. Guzti honekin batera, ontzigintza, garraioa (trenbideak) eta industria elektrikoa ere garatu ziren, baita bankuak ere, Banco de Bilbao esaterako.
Hala ere, esan beharra dago hemengo industria siderurgikoa sortu zenerako, Europan industria mota hau guztiz hedatuta zegoela (sektore oso heldua zen), ondorioz, atzerriko burdinazko produktuak hemengoak baino merkeagoak ziren eta oso zaila zen haiekin lehiatzea. Arrazoi honegatik, espainiar industria bultzatzeko enpresariek protekzionismoa ezartzea eskatzen zuten, ekonomia librekanbistari aurre egiteko. Gauzak horrela, nahiz eta protekzionismoarekin bat ez etorri, 1891ean Berrezarkuntzako gobernuak indarrean jarri zuen lege hau. Honen bitartez, atzerriko inportazioak garestitzen ziren eta barneko produktuak Espainiako merkatuan saltzea errazten zen. Bizkaiko industriak, Espainiako burdin ekoizle nagusia bilakatu zenak, onura handia atera zion lege honi. Horregatik, gobernuak hitzarmen librekanbistak negoziatzen hasi zenean, enpresariak kontra agertu ziren. Horren adibide dugu komentatzen ari garen hitzaldia.
4. Garrantzia
Nahiz eta Bizkaiko industriak garapen handia izan, atzerriko merkantziak hemengoak baino merkeagoak ziren eta beharrezkoa zen Muga-Zergen Legea indarrean mantentzea. Echevarria eta beste enpresarien esanetan, lege hori kenduz gero, egindako aurrerapausoak zein etorkizuneko proiektuak desagertu egingo lirateke. Horregatik, 1894an siderurgiako enpresariek Liga Vizcaina de Productores sortu zuten beraien interesak defendatzeko. Guzti hauek, Echevarriak barne, protekzionismoa mantentzea eskatu zuten etengabe eta merkatal hitzarmenen aurka agertu ziren. Azkenean, beraien helburua lortu zuten, ituna ez baitzen sinatu, eta industriak politika protekzionistaren babesa izaten jarraitu zuen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein izan zen Berrezarkuntzaren hasiera?
Berrezarkuntza 1875ean hasi zen, Isabel II.ak abdikatu eta bere seme Alfontso XII.a errege jarri zutenean. Canovas del Castilloren ekimenez, borboitar monarkia berrezarri zen.
Zer da El Pardoko Ituna?
1885ean Alderdi Liberalak (Sagasta) eta Kontserbadoreak (Cánovas) sinatutako ituna da, gobernuan txandakatze baketsua egiteko adostu zutena. Turnismoa finkatu zuen.
Zergatik iraun zuen hainbeste 1876ko Konstituzioak?
Konstituzioa oso laburra eta zehaztasun gutxikoa zenez, gobernura heltzen ziren alderdiek ez zuten aldatu beharrik izan beraien programa aurrera eramateko.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.