Erantzukizun Politikoen Legea (1939): testua eta testuinguru historikoa

Clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 12,6 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek 1939ko Erantzukizun Politikoen Legea aztertzen du, frankista aginteak Gerra Zibilaren ondoren onartu zuena. Legeak Errepublikaren aldekoen aurkako errepresio neurriak arautzen ditu eta legez kanpo utzitako alderdi eta erakundeen ondasunak kentzen ditu. Testuaren ondorioak, errepresioaren testuingurua eta legearen balorazioa ikasiko dituzu.

Puntos clave

  • Legea 1939ko otsailaren 13an argitaratu zen estatuko aldizkari ofizialean.
  • Gerra Zibila 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen.
  • Legeak Mugimendu Nazionalaren aurka aritu zirenei zuzentzen zaie.
  • Fronte Popularrean parte hartu zuten alderdiak legez kanpo geratu ziren.
  • Legez kanpo deklaratutako alderdi, talde eta erakundeek eskubide eta ondasun guztiak galtzen zituzten.
  • Legeak errepresioa eta preso politikoen kopuru handitzea ekarri zuen.
  • Intelektualen ia %90a erbesteratu zen.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

17.Erantzunkizun politikoen legea (1939-09-02)

Sarrera

Aurrean daukagun testua Erantzukizun Politikoen Legea da,  1939ko otsailaren 13an estatuko aldizkari ofizialean argitaratutakoa. Aginte frankistek idatzia izan zen eta Espainiako gizarte guztiari zuzenduta dagoenez, testu hartzailea publikoa da. Lehen mailako testu juridikoa da.

Laburpena

Gerra Zibila 1939ko apirilaren 1ean bukatu zen. Lege honen bidez, aginte franfistak Errepublikaren defendatzaileen aurkako neurri errepresiboak hartzea argudiatzen du. Testuan Gerra Zibilarekin jarraitzeko asmoa adierazten da eta 3 zatitan banatzen da:

Lehen zatian, legea nori zuzenduta dagoen esaten da: Mugimendu Nazionalaren aurka aritu zirenei


Bigarren atalean, 1936ko otsailetik Fronte Popularrean parte hartu zuten alderdiak eta Mugimendu nazionalaren kontrakoak debekatzen dira.

Azkeneko atalean, legez kanpo deklaratutako alderdi, talde eta erakundeek eskubideak eta ondasun guztiak galduko dituztela dio.


Testu iruzkina

Testu inguru historikoa

1939ko apirilaren 1ean Gerra Zibila bukatutzat ematen da. Ondorio demografikoak oso negatiboak izan ziren. Borroka-frontean izandako heriotzen eta hirien bonbardaketetan 600.000 biztanle hil ziren; eta mugak gainditzen ari ziren atzerriratuak (440.000) etziren itzuliko.



Miloika lagunek guztiz aldatu behar izan zituzten jokabideak eta ideiak


Atzerriratuek hartu zituzten herrietara moldatu behar izan ziren. Espainian alderdi politiko galtzaileek, kartzela-zigor gogorrak jasan zituzten eta gizartean baztertuta egon ziren. Elizako hierarkiak errepresioaren berri izanda ere, isilik geratu ziren.

Gizartearen eta ideologiaren kontrola ezarri zen; zentsura. Francok agindu eta Espainiak bete egin behar zuen. Unibertsitate, institutu eta maisu-maistra nazionalek nazionalek garbiketa zorrotzak jasan zituzten. Espainiak betiko galdu zituen zientzialari, legelari, historialari, poeta eta margolariak Hispanoamerikako herrietara joan zirelako. Intelektualen ia %90a erbesteratu ziren.

Gerra ostearen gosea eta errepresio politiko soziala izan ziren. Erdiko klase eta langileetako zati handia galdu zen erregimenak baztertuta. Errepresioaren beldurrak eta lan egiteko beharrak jende asko jarri zuen erregimenaren aldean. Salatzeak ez egiteagatiko zigorrak ere egon ziren. Erantzukizun Politikoen Legearen bidez (1939), Errepublikaren konstituzio ala legalitate osoa defendatzen zutenei auziperatzeko bidea irikitzen zitzaien.

Testu ingurua testuarekin erlazionatu

Dokumentu honek erakusten duen moduan, inkulpatuen kopurua handitu egin zen. Akusazioaren argumentuak 1934ean eman zen iraultzan hasi ziren.

Bigarren artikuluan, Fonte Popularraren osakideak, aliatuak eta jarraitzaileak; hau da, Mugimendu Nazionalaren aurkakoek legez kanpo geldituko zirela dio.

Jarraitzeko, legez kanpo deklaratutakoek eskubide eta ondasun guztiak galduko zituztela adierazten da



Frankismoan testu legal hauek, atxiloketa arbitrarioak egiteko arrazoia izan ziren


Balorazioa

1939ko Erantzukizun Politikoaren Legearen ondorioz preso politikoen kopurua handitu zen eta kontzentrazio eremuak ezarri behar izan ziren.  Beldur orokorra oso handia izan zen; izan ere, milaka exekuzio eman ziren.

Gerraren amaieran Errepublikako gobernu guztiek eginiko legeak baliorik gabe geratu ziren. Instituzio demokratikoak, gobernu autonomoak eta erakunde politikoak era sindikalak desagertu ziren. Garbiketa politikoak ere bideratu zituzten.

Errepublikazaleak kontzentrazio esparruetan eta kartzeletan sartu eta fusilatu zituzten. Errepublikaren aldekoek altxamendu militarra bultzatzeagatik atxilotu eta kondenatu zituzten eta asko hil. Gainera diskriminazioa jasan zuten lan-arloan eta haien seme-alabei ikasteko gaitasuna kendu zieten.

1945ean ezabatua izan zen dekretua, Espainiaren Foruaren bitartez, Konstituzio baten erari egokitzen saiatzen zen legea. Erregimenaren oinarrizko printzipioak eta espainiarren betebehar eta eskubide teorikoak aldarrikatzen ziren.


19. Europako mugimenduaren

Sarrera

Honako testu hau Munichen bildutako Europar Mugimenduaren Kongresuko 118 ordezkariek hartutako erabakia da, espainiarren proposamenaren eraginpean; beraz, haiek dira egileak. Lehen mailako testu politikoa da. Espainiako biztanleei zuzenduta dago beraz 1962ko ekainaren 8an idatzitako testu publikoa da.

Laburpena

Europar Mugimenduaren Kongresuan, Munichen, Espainiak, Francoren diktaduraren menpe egonik, Europako Merkatu Komunean sartzeko, zein baldintza bete beharko lituzken esaten da: Europako Gizarte Gutunaren eta Europar Konbentzio erakundeek zehaztutakoak:

Herritarren onespeneko erakunde demokratikoa ezartzea


Pertsonen eskubideak bermatzea


Erkidego naturalen izaera aitortzea


Langileen oinarrizko eskubideak lortzea


Alderdi politikoak antolatzeko aukera ematea


Amaieran sinatzaileek modu baketsuan jokatzera konprometitzen dira, demokratikoa den sistemara ailegatzeko


Testu iruzkina

Testu inguru historikoa

Franco izan zen gobernaburu eta estatuburu. Berak zuen arau juridikoak aldarrikatzeko boterea eta hiru armadetako aginte nagusia ere.

Espainia berria oinarriak honakoak ziren:


Diktadore bat egon behar zen; Franco


Gerra batetik irabazle atera den armada autoritarioa ezarri



Idologia totalitarioa ezarri


Alderdi bakarra zegoen; Falange Española Tradicionalista


Espainiako autarkiaren eta gerra zibilaren ondorioz, Espainia ekonomikoki eta politikoki egoera latzean zegoen. Horregatik, nazioarteko bakartzetik irteten saiatuko da Estatu Batuetako laguntzarekin.

50. Hamarkadan Amerikako Estatu Batuari Espainian base militarrak jartzea utzi zion Francok. Beraz, Espainia aliatu bihurtu zen. Francok Vatikanoarekin konkordatu bat sinatu zuen eta Eissehower presidentearekin hitzarmen bat. Horrela nazioartean onartu zuten Orduan ikusten hasi zen diktadoreak Europako merkatu librean sartzeko asmoa zuela.

Diktaduraren oposizioak hainbat greba antolatu zituzten Euskal Herrian, Katalunian eta Madrilen, non Francok errepresio gogorra egin zuen.

1959. Urtetik aurrera Espainiaren nazioarteko harremanak hobetzea lortu zen. Horregatik, 1962.Urtean, Espainiak Europako Merkatu Komunean sartzeko eskaera egin zuen.

Gainera, 1957an Erromako Ituna sinatu zuten Italiak, Frantziak, Erresuma batuak eta Alemaniak,  Europako Merkatu Komuna antolatzeko.

Europako batasuna sortarazten zuten ordezkarietatik 118 1962an bildu ziren Espainiari merkatuan sartzeko baldintzak jartzeko.

Testu ingurua testuarekin erlazionatu

Europan sartzeko bete egin behar diren baldintzak zeintzuk izango diren zehazten dira:


Lehenengoa erakunde demokratikoa osatzea da. Francoren garaian ez baitzen gertatu



Bigarrena Eskubide guztien defentsa zen. Frankismoan giza eskubideak Espainiarren Foruan agertzen dira, baina ez ziren errespetatu.

Hirugarren baldintza, Autonomi erkidegokoak izateko aukera eman lurraldeei


Laugarrenean, askatasun sindikalak aipatzen dira. Sindikatu bakarra zegoen: Sindikatu Bertikala. II Errepublikan aldiz, sindikatu asko zeuden: UGT, CNT…

Bostgarrenean,  Alderdi politikoak onartzen dira. Frankismoan Alderdi bakarra zegoen  baina errepublikan aniztasun politiko handia.

Azkenik, prozesua biolentzia gabe egingo zela aipatzen da


Balorazioa

Testuak egoera demokratizatzea eskatzen du. Frankoren ondorengoa Juan Carlos izango zela agertzen da baina Sozialisten artean ez zegoen adostasunik.  Testu honek ez zuen Franko beldurtu, baina Espainian Munichen gertatutakoaren aurka kanpainia bat jarri zen martxan. Bestalde,118 pertsonetatik, batzuk erbesteratuta zeuden baina asko Espainiatik joan ziren. Hauek errepresio handia jasan behar izan zuten: Batzuk kartzelatuak, beste batzuk kanarietara bidaliak… Erregimenaren prentsak traidoreak, etsaiak eta marxisten lagunak zirela idatzi zuen, Kongresuari ospea kentzeko. Konprentsatzeko, Frankoren aldeko manifestazioak prestatu ziren. 1963an, delitu politikoak epaitzeko, Ordena Publikoaren Tribunala ezarri zuten. 1970an Espainiak pribilegio batzuk lortu zituen eta 1985ean hitzarmen komertzialak egiteko akordioa sinatu zuen Europako Ekonomi Elkartearekin (1957an sortua, Europar Batasunatzat ezagutua). Dokumentu honek erregimena ez zegoela Europan onartuta erakusten du. Onartuak izateko, jarri ziren baldintzak nahitaezkoak ziren Bestalde, sinatzaileen kontrako erregimenaren erantzunak erakutsi zuen Espainian eta Europan ere demokraziara iristeko bidea oraindik oso luzea zela.

Preguntas frecuentes

Noiz argitaratu zen Erantzukizun Politikoen Legea?

Legea 1939ko otsailaren 13an argitaratu zen estatuko aldizkari ofizialean. Aginte frankistek idatzi zuten.

Nori zuzentzen zitzaion lege hau?

Mugimendu Nazionalaren aurka aritu zirenei zuzentzen zitzaien. Fronte Popularrean parte hartu zuten alderdiak eta Mugimendu Nazionalaren kontrakoak legez kanpo geratu ziren.

Zer ondorio izan zituen legeak?

Preso politikoen kopurua handitu zen, kontzentrazio eremuak ezarri ziren eta milaka exekuzio egin ziren. Gainera, diskriminazioa eta bazterketa jasan zuten lan-arloan eta beren seme-alabek ikasteko gaitasuna galdu zuten.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz argitaratu zen Erantzukizun Politikoen Legea?
2. Zer gertatu zen 1939ko apirilaren 1ean?
3. Nori zuzentzen zitzaion legearen lehen zatia?
4. Zein ondorio izan zituen legeak gizartean?
5. Zer gertatu zen 1945ean?
6. Zein izan zen intelektualen erbestearen neurria?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.