Enpresaren Hornikuntza-Area eta Inbentarioen Kudeaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB

Enpresaren hornikuntza-area

Hornikuntza-funtzioa: Enpresaren jarduerarako beharrezkoak diren materialak erosi eta ekoizpen edo merkaturatze-prozesu bakoitza hasten den arte biltegiratzea.

Helburu globala: Ekoizpen-sailari beharrezko materiala hornitzea eta salmenta-sailari merkaturatu beharreko produktuak ematea. Horrez gain, prozesu honetan sortzen diren izakinak antolatu behar dira.

Hornikuntzaren 3 alderdi oinarrizko

  • Erosketak: Ekoizpen- edo merkataritza-sailak behar dituen produktuak erosteaz arduratzen da.
  • Biltegiratzea: Enpresak espazio fisikoa behar du erositako eta ekoiztutako materiala era egokian ordenatu eta gordetzeko.
  • Inbentario-kudeaketa: Sistema eraginkor bat garatu beharra dago.

Hornikuntza-zikloa

  1. Enpresa ekoizlea: Ekoizpenerako beharrezkoak diren materialen erosketarekin hasten da. Material hauek biltegian gordetzen dira erabili arte. Produktuak fabrikatu ondoren, saldu arte biltegiratzen dira; beraz, biltegian mugimendua sortzen da.
  2. Merkataritza-enpresa: Hornikuntza-zikloak mugimendu gutxi dakar, enpresaren jarduera produktu bat banatzea baita, transformaziorik gabeko salmenta-transakzioa eginez.

Izakinak: Enpresa batek biltegi batean dituen materialak.

Motak: Lehengaiak, produktu erdilanduak, salgaiak, beste hornidura batzuk eta azpiproduktuak.

Inbentario-kudeaketa

  • Stock-haustura saihestea, produkturik gabe ez gelditzeko.
  • Ekoizpen eta banaketa-erritmoen arteko diferentziak kudeatzea, eskaera sasoiaren menpe dagoenean.
  • Kopuru handiak erosteagatik deskontuak lortzea, kostuak murrizteko.

Izakinen kostuen sailkapena

  • Eskaera-kostuak
  • Eroste-kostuak
  • Inbentarioaren mantentze-kostua
  • Stock-haustura-kostua: Enpresa izakinik gabe geratzen denean sortzen diren kostuak dira (bezeroaren eskaerari erantzun ezin zaionean).

Inbentarioen administrazioa

  • Gehienezko stocka
  • Gutxieneko edo segurtasuneko stocka
  • Eskaera-puntua
  • Inbentarioaren kudeaketarako ABC eredua: Produktuen garrantziaren araberako sailkapena, baliabideak optimizatzeko.
  • Just In Time (JIT) sistema: Enpresak ez du produkturik ekoizten behar den arte; gutxieneko izakinen maila mantentzea du helburu.
  • Wilson eredua

Entradas relacionadas: