Enpresaren Antolakuntza: Lan Banaketa eta Egitura Formala

Economía2,37 KB

Lanaren banaketa

Lanaren banaketa lanaren antolakuntzari buruzko teorietatik ondorioztatzen den funtsezko kontzeptua da. Ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko egin behar den lanaren zeregin-kopurua hartzen da abiapuntu, eta zeregin horiek zeregin bakoitzean espezializatutako langileek egin behar dituzte.

Antolakuntza formala

Antolakuntza formala asmoen egitura da, enpresak bere elementuak lekurik egokienean kokatzeko helburua duena. Enpresa osatzen duten pertsonek egitura horretara egokitu behar dute, eta elkarrekin egin behar dute lan, enpresak aurrez zehaztuta dituen helburuak lortzeko.

A. Antolakuntza-egitura

Lanaren banaketari dagokionez, egiten diren zereginen arabera egituratu daiteke:

  • Sailetan banatzea funtzioen arabera: Gaitasunaren arabera antolatzen dira, bakoitzak egiten duen lana kontuan hartuta.
  • Sailetan banatzea geografia-eremuen arabera: Langileek produktuaren helmuga izango den eremuaz duten ezagutzaren arabera antolatzen dira.
  • Sailetan banatzea produktuen arabera: Produktu bat baino gehiago ekoizten dituzten enpresetan, langileak enpresak lortzen duen azken produktuaren arabera sailkatzen dira.
  • Sailetan banatzea prozesuen arabera: Lana ekoizpen-katea osatzen duten faseen arabera antolatzen da.

Harreman moduak:

  • Harreman linealak: Aginduen arteko lotura badago.
  • Staff harremanak: Espezialisten aholkuak jasotzea dute helburu.
  • Harreman funtzionalak: Beren espezialitatearekin lotutako gai guztietan agintea eta erantzukizuna duten espezialisten multzoa da.

B. Antolakuntza-egituraren ereduak

  • Eredu lineala edo hierarkikoa: Enpresaren kide guztiak bere nagusiaren mende daude. Eredu egokia enpresa ertain eta txikietarako.
AbantailakDesabantailak
  • Ulerterraza.
  • Agintea eta erantzukizun arloak ongi zehaztuta daude.
  • Erabakiak bizkor hartzeko gaitasuna.
  • Zuzendariak ez daude espezializatuta.
  • Agintearen gehiegizko kontzentrazioa pertsona bakar batengan.
  • Aldaketetara egokitzeko malgutasun falta.
  • Motibazio falta.

Descargar

PDF Word HTML