Elosegi SL: Kontabilitate Ariketak eta Erregistroak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,38 KB
1. Ikerketa eta Garapen Proiektua
- a) Elosegi SL enpresak produktu berri bat lortu nahi du eta ikerketa-zentro batekin kontratua sinatzen du. Ikerketa-zentroari 58.000 € gehi BEZa ordaintzen dizkio banku bidez.
- b) Ekitaldi amaieran, ordu arte egindako ikerketa positiboa izan dela erregistratzen du.
- c) Hurrengo ekitaldian, beste 28.000 € gehi BEZa ordaintzen dizkio banku bidez enpresa ikertzaileari.
- d) Azkenean ez du produktu berririk lortzen eta dagokion oharra edo idazpidea egiten du.
2. Programa Informatikoaren Erosketa
- a) Elosegi SL enpresak 3.000 € gehi BEZeko aurrerakina ematen dio programa informatiko bat salduko dion enpresa bati.
- b) Hilabete bat igaro ondoren, programa informatikoa erosten du 9.000 €-ren truke (gehi BEZa). Ordainketa hiru zatitan egingo du: 6, 12 eta 18 hilabetetara.
3. Makineriaren Salmenta
Elosegi SL enpresak 165.000 €-tan baloratutako makina bat dauka. Makina hori bere balioaren % 30ean amortizatuta dago eta % 10eko narriadura egina du. Makina 85.000 €-tan (gehi BEZa) saltzen du eta bost urtetan zehar kobratuko du, bost zati berdinetan.
4. Makina baten Auto-eraikuntza
- a) Elosegi SL enpresa, bere langileen bitartez, makina bat muntatzen hasi da. Hilabete amaieran gastu hauek ditu: soldatak 35.000 € eta lehengaiak 14.000 € gehi BEZa. Ordainketa banku bidez egiten du.
- b) Urte amaieran dagokion erregistroa egiten du.
- c) Hurrengo urtean gastu hauek ditu: soldatak 28.000 € eta lehengaiak 8.000 € gehi BEZa. Ordainketa banku bidez egiten du.
- d) Honekin amaitutzat ematen du makinaren muntaia eta dagokion oharra egiten du.
5. Finantza Inbertsioak (Akzioak)
a) Martxoaren 1ean, Elosegi SL enpresak 5.200 akzio erosten ditu, bakoitza 10eko balio nominalekoa, epe luzera % 110ean. Gastu finantzario gisa 120 € ordaindu ditu. Erosterakoan, akzioen % 25 gehi finantza-gastuak banku bidez ordaintzen ditu.
Kontabilitate Erregistroak (Asentuak)
Jarraian, aurreko eragiketei dagozkien kontabilitate-idazpideak zehazten dira:
- 1. eragiketa:
- 58.000 (620) 12.180 (472) ---- 70.180 (572)
- 58.000 (200) ---- 58.000 (730)
- 28.000 (620) 5.880 (472) ---- 33.880 (572)
- 58.000 (670) ---- 58.000 (200)
- 4. eragiketa:
- 35.000 (640) 14.000 (601) 2.940 (472) ---- 51.940 (572)
- 49.000 (200) ---- 49.000 (730)
- 28.000 (640) 8.000 (601) 1.680 (472) ---- 37.680 (572)
- 36.000 (200) ---- 36.000 (730)
- 85.000 (213) ---- 85.000 (200)
- 5. eragiketa:
- 57.200 (250) 120 (669) ---- 14.420 (572) 42.900 (259)
- 42.900 (259) ---- 42.900 (556) (eta aldi berean) 42.900 (556) ---- 42.900 (572)
- 1.501 (572) 399 (472) ---- 1.900 (760)
- 33.800 (572) ---- 28.600 (250) 5.200 (766)