Enpresa motak ezaugarriak sozietate anonimoa
2. Enpresen sailkapena. 2.1. Neurriaren arabera
• Irizpide ekonomikoa. Fakturazioaren bolumena; hau da, salmentetatik lortutako diru- sarrerak.
• Irizpide teknikoa. Maila teknologikoa da: kapitalaren berrikuntza.
• Ondare-irizpidea. Enpresak duen ondarea, hau da, enpresaren ondasunak, eskubideak eta obligazioak.
• Antolaketa-irizpidea. Enpresaren langile-kopurua eta haren antolaketa.
Mikroenpresak 0-9 Enpresa txikiak 10-49 Enpresa ertainak 50-249 Enpresa handiak 250 baino gehiago
2.2. Jardueraren arabera
• Lehen sektorea. Natura-baliabide • Bigarren sektorea. Transformazio-jarduera
• Hirugarren sektorea edo zerbitzuena.
2.3. Enpresak jarduten duen eremu geografikoaren arabera
• Tokiko enpresak. Herri jakin batean jarduten dute. • Enpresa nazionalak. Herrialde batean jarduten
• Eskualdeko enpresak. Jarduera eskualde edo autonomia-erkidego bereko zenbait herritan.
• Nazioarteko enpresak. Herrialde batean jarduten dute, baina ekoizpena beste herrialde batzuetara esportatzen dute. • Enpresa multinazionalak. Egoitza nagusia herrialde batean dute eta filialak dituzte beste herrialde batzuetan.
2.4. Etekinen helburuaren arabera
• Irabazi-asmoak dituzten enpresak. Enpresaren helburua irabaziak lortzea da.
• Irabazi-asmorik ez duten enpresak. Enpresaren irabaziak helburu sozialetarako erabiliko direla.
2.5. Kapitalaren jabetzaren arabera
• Enpresa pribatua. Pertsona fisiko edo juridiko partikularren jabetza.
• Enpresa publikoa. Estatuaren edo erakunde publiko baten jabetza.
• Enpresa mistoa jabetza Estatuaren eta partikularren artean banatuta
2.6. Forma juridikoaren arabera TABLA POR DETRAS
•Banako enpresa.
Enpresak nortasun fisikoa badu. •Sozietatea edo bazkideen enpresa. Haren ondare komuna sortzeko, bakoitzak bere kapitala jarrita elkartzen diren enpresa egiteko.
3. Enpresa-motak, forma juridikoaren arabera
3.1. Banako enpresa
Banako enpresa nortasun fisikoa duen enpresa-mota da; hau da, enpresaren jabeak pertsona fisikoak.
A. Banako enpresaburua edo autonomoa.
Banako enpresaburua bere izenean eta enpresa baten bidez merkataritza-jarduera,
industria- jarduera edo jarduera profesionala egiten duen pertsona fisiko bat da.
Banako enpresaburuak: +18 izan behar du. • Bere ondasunak erabiltzeko eskubide osoa izan behar.
• Ez dauka lege-araubide berezirik, • Enpresaren erabateko kontrola du, enpresaren kudeaketa ere.
Jabeak guztiz kontrolatzen du enpresa, berak kudeatzen du, enpresak sortutako zorren erantzule da hirugarrenen aurrean, eta egun duen ondare guztiarekin eta etorkizunean izan dezakeenarekin.
•Kapital gutxi behar da. • Sozietatearen izenak bat etorri behar du titularrarekin.
4.4. Erantzukizun mugatuko sozietatea S.L
Sozietate kapitalista mota bat da, bazkide gutxik osatzen duten eta kapital handirik behar ez duten enpresentzat egokia.
•Abenduaren 3ko 13/2010 Errege Dekretu Legea, inbertsioa sustatu eta enplegua sortzeko zerga-, lan- eta liberalizazio-arloko jarduketei buruzkoa. ••Abenduaren 9ko JUS/3185/2010 Agindua, erantzukizun mugatuko sozietateen estatutuen ereduak onartzen dituena.
A. Ezaugarri nagusiak
•Bazkide batek edo gehiagok eratu behar dute. • Bazkideen erantzukizuna sozietatean egindako kapital-ekarpenaren araberakoa da. • Sozietatearen kapitala partaidetza izeneko zatitan banatuta dago. • Sozietatearen izenak honela egon behar du osatuta: izena eta atzetik «Erantzukizun Muga- tuko Sozietatea» edo «Sozietate Mugatua», edo «SRL» edo «SL» laburdurak. • Sozietatearen partaidetzak transmititzeko, sozietatearen administratzaileei jakinarazi behar zaie eskualdatu egin nahi direla.
• Sozietateen gaineko zergak zergapetzen ditu erantzukizun mugatuko sozietateak.
B. Eratzea
Sozietate-mota hori eskritura publiko bidez eratu behar da, eta bi hileko epea dago merkataritza-erregistroan inskribatzeko. Eratze-eskrituran, beste datu batzuen artean, sozietatearen estatutuak jaso behar dira.
C. Sozietatearen organoak
• Batzar Orokorra. Eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko organoa da.
• Administratzaileak. Enpresaren administrazioa administratzaile bakarraren edo Administrazio Kontseilu baten ardurapean egon daiteke.
D. Bazkideak
• Mozkinen banaketan parte hartzeko eskubidea. • Sozietatetik atera diren bazkideen partaidetzak lehentasunez erosteko eskubidea. • Sozietatearen erabakietan parte hartzeko eskubidea.
4.6.Sozietate anonimoa S.A
Bazkideen ezaugarri pertsonalek ez baitute inolako garrantzirik enpresan: kapitala da elementu garrantzitsu bakarra. Sozietate anonimoa da enpresa handiei hobekien egokitzen zaien sozietate-mota.
A. Ezaugarri nagusiak
•Bazkide bat edo bat baino gehiago behar dira, izan pertsona fisikoak, izan pertsona juridikoak.
• Bazkideen erantzukizuna mugatua da, sozietatean egindako kapital-ekarpenaren araberakoa.
• Sozietatea eratzeko gutxieneko kapitala 60.000€-koa da. Bi modutan era daiteke: aldi bereko eraketan eta ondoz ondoko eraketan. • Sozietatearen izena honela osatuko da: izena eta atzetik «Sozietate Anonimoa» edo «SA» siglak. • Sozietatearen akzioen transmisioa askea da.
C. Sozietatearen organoak
Bi organo nagusi dituzte: Akziodunen Batzar Orokorra eta administratzaileak.
• Batzar Orokorra. Bazkideen bilkura da, eta hor erabakitzen dira, bertaratutakoen edo ordez katutakoen botoen gehiengo absolutuz, enpresari buruzko gai garrantzitsuak. 3 Batzar mota daude: -Batzar orokor arrunta. -Aparteko batzarra. -Batzar unibertsala.
• Administratzaileak. Erantzukizun mugatuko sozietateetan bezala, sozietatearen administrazioa administratzaile bakarraren esku utz daiteke, edo talde baten esku.
D. Akziodunak. Akzioak
• Sozietatearen mozkinen banaketan parte hartzeko eskubidea. • Akzioak harpidetzeko lehentasunezko eskubidea. • Batzarretara joateko eskubidea eta haietan bozkatzeko eskubidea. • Sozietatearen erabakiak aurkaratzeko eskubidea. • Akziodunen Batzarrean aztertuko diren gaiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.
5.2.KooperatibaSozietateak
A. Ezaugarri nagusiak
• Lehen mailako kooperatiba, bigarren mailakoa edo ondorengo maila batekoa izan daiteke.
• Bazkideek kooperatibaren zorren aurrean duten erantzukizuna sozietatean duten ekarpenaren zenbateko izendatura mugatzen da. • Kooperatiba bakoitzaren gutxieneko kapitala estatutuetan dago ezarrita, eta aldagarria da. • Sozietatearen izenean, izenaren atzetik «Kooperatiba Sozietatea» edo «S. Coop.» laburdura joango da. • Kooperatibak lortutako soberakinen % 30, gutxienez, Nahitaezko Erreserba Funtsean eta Heziketako eta Kooperatiba Sustapeneko Funtsean sartuko dira.
• Sozietateen gaineko zergak zergapetzen ditu kooperatibak.
C. Sozietatearen organoak
• Batzar Nagusia. • Kontseilu Errektorea. • Errekurtso Batzordea. • Kontu-hartzaileak.
D. Bazkideak
ESKUBIDE= • Kooperatibaren jardueretan parte hartzekoa. • Eskubideak gauzatzeko eta betebeharrak betetzeko beharrezkoa den informazioa jasotzekoa. • Kooperatiba-itzulkinean, soberakina banatzekoa.
BETEBEHARRAK= • Batzar Nagusiko bilkuretara joatea. • Sozietatearen organoek hartutako erabakiak betetzea. • Prestakuntza-jardueretan parte hartzekoa.
E. Kooperatiba-motak
• Lan elkartuko kooperatibak. • Itsasoko kooperatibak. • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kooperatibak.
• Garraiolarien kooperatibak. • Etxebizitza-kooperatibak. • Aseguru-kooperatibak.
• Nekazaritza-kooperatibak. • Osasun-kooperatibak. • Lurra erkidegoan ustiatzeko kooperatibak.
• Irakaskuntza-kooperatiba. • Zerbitzu-kooperatibak. • Kreditu-kooperatibak.