Enpresa Motak eta Egitura Juridikoak: Autonomoa, SL, SA eta Kooperatibak

Economía4,52 KB

1. Autonomoa (Banakako Enpresaria)

  • 18 urte baino gehiago duen pertsona fisiko bat da.
  • Enpresa bere izenean egongo da.
  • Enpresako jarduerak burutzen ditu, berak kudeatzen du eta mozkinak lortzen ditu.
  • Erantzukizuna mugagabea da.
  • Enpresaren konstituziorako ez da tramite espezifikorik behar.
  • Lortutako irabaziak PFEZren (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) bidez zergatu egingo dira.

2. Ondasun-Komunitatea

(Ez da informazio gehigarririk ematen atal honetan).

3. Merkatal Elkarteak (Pertsona Juridikoa)

  • Ondare bat amankomunean jartzen duten pertsonek osatzen dute elkartea.
  • Kontratu bidez pertsonalitate juridikoa lortzen dute.
  • Bazkideen helburua banakako irabazia lortzea da, irabaziak banatzearen ondorioz.
  • Irabaziak Sozietateen gaineko Zergaren bidez zergatzen dira.
  • Derrigorrezkoa da eskritura publiko bat notario aurrean egitea eta Merkataritza Erregistroan inskribatzea.

Elkarte Mugatuak (SL)

  • Bazkideek kapitala ipintzen dute. Kapitala partaidetzetan banatua dago. Partaidetza hauek metagarriak dira, baina hirugarren bati saldu ahal izateko gainontzeko bazkideei edo elkarteari eskaini behar zaio.
  • Elkarteak egindako zorren aurrean, bazkideek egindako ekarpenarekin erantzuten dute, ez beren ondare partikularrarekin.
  • Erantzukizuna jarritako kapitalaren araberakoa izango da (mugatua).
  • Enpresaren kudeaketa kapitalaren gehiengoak erabakitzen du.
  • Elkartea kudeatzeko sortzen diren organoak: Bazkideen Batzar Orokorra eta Administrazio Kontseilua.
  • Kapital minimoa: 3.000 euro. Gutxieneko bazkide kopurua: bat.
  • Elkarte mota arruntena da, enpresa txikiek eta ertainek erabiltzen dutena.

Elkarte Anonimoa (SA)

  • Bazkideek kapitala ipintzen dute. Kapitala akzioetan banatua dago, bazkideei akziodunak deitzen zaielarik. Akzio hauek inolako trabarik gabe saldu daitezke.
  • Elkarteak egindako zorren aurrean, bazkideek egindako ekarpenarekin erantzuten dute, ez beren ondare partikularrarekin.
  • Erantzukizuna jarritako kapitalaren araberakoa izango da (mugatua).
  • Enpresaren kudeaketa kapitalaren gehiengoak erabakitzen du.
  • Elkartea kudeatzeko sortzen diren organoak: Bazkideen Batzar Orokorra eta Administrazio Kontseilua.
  • Kapital minimoa: 60.000 euro. Gutxieneko bazkide kopurua: bat.
  • Bigarren Elkarte mota arruntena da, enpresa txikiek eta ertainek erabiltzen dutena.

Lan Elkarte Anonimoak (SAL)

  • Elkarte anonimo bat da. Bertan, langileek kapitalaren % 51 kontrolatzen dute, baina inork ezin dezake kapitalaren % 33 baino gehiago eduki.
  • Langileak ez diren bazkideak egon daitezke, baita ere bazkideak ez diren langileak ere, baina muga batzuekin.
  • Erantzukizuna jarritako kapitalaren araberakoa izango da (mugatua).
  • Mota honetako elkarteak enpresa krisian dagoenean eta langileak kapitalaren ardura hartzen dutenean sortzen dira.
  • Kapital minimoa: 60.000 euro. Gutxieneko bazkide kopurua: 3.
  • Lan Elkarte Mugatuak (SLL) ere sor daitezke.

4. Elkarte Kooperatiboak

  • Helburu nagusia ez da mozkinak sortzea, beren kideen behar amankomunak asetzea baizik, esfortzuak batuz helburua lortzearren.
  • Erantzukizuna mugatua edo mugagabea izan daiteke, estatutuetan jartzen duenaren arabera.
  • Bere ezaugarri nagusietako bat antolakuntza eta kudeaketa demokratiko bat jarraitzea da.
  • Elkarteko organo kudeatzaileak Asanblada Orokorra eta Kontseilu Errektorea dira.
  • Kapitalaren zenbatekoa estatutuetan jartzen du. Gutxieneko bazkide kopurua: 3.
  • Irabaziak fondo amankomunak asetu ondoren banatzen dira.

5. Autonomoaren eta SLUren arteko desberdintasunak

Autonomoek irabaziak PFEZren bidez zergatuko dituzte. SLUren (Sozietate Mugatu Unipertsonala) irabaziak Sozietateen gaineko Zergan (SZ) bidez zergatuko dituzte.

Tramiteak eta Kostuak

  • Autonomoa izateko: Dokumentazio gutxi aurkeztu behar da. Ogasunean alta eman behar da IAE-n (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga) eta RETA-n (Langile Autonomoen Erregimen Berezia).
  • SLU modura egiteko: Tramiteak askoz gehiago dira (CIF, Ogasunean, etab.). Tramiteek koste batzuk dituzte (gestoria, abokatuak, notarioak...). Gastu minimoa 3.000 eurora iritsi daiteke.

Descargar

PDF Word HTML