Enpresa Kostuak, Finantzaketa eta Inbertsioaren Hautaketa

Economía5,42 KB

Enpresa Kostuak (EN.KO)

Kostu mota desberdinak, ekoizpen-mailaren arabera sailkatuta:

  • Kostu finkoak: Ez dira aldatzen ekoitzitako kopurua aldatuta ere.
  • Kostu aldakorrak: Kostu horiek zuzenean lotuta daude ekoizpen-mailarekin, hau da, ekoizpenaren arabera aldatzen diren faktoreen kostuak dira.

Kostuen Kalkulua

  • Guztizko kostua: KF + KA (Kostu Finko + Kostu Aldakor)
  • Batez besteko kostua: GK / Q (Guztizko Kostua zati Ekoiztutako Kantitatea)
  • Batez besteko kostu aldakorra: KA / Q
  • Batez besteko kostu finkoa: KF / Q
  • Kostu marjinala: Ale bat gehiago ekoiztean guztizko kostuak duen gehikuntza adierazten du.

Kostu Zuzenak eta Zeharkakoak

  • Kostu zuzenak: Ekoizpenarekin zuzenean lotuta daude eta produktu bakoitzari zehazki eslei dakizkioke, erraz neur baitaiteke zenbat aleri aplikatzen zaizkion.
  • Zeharkako kostuak: Ekoizpen-prozesu osoari eragiten diote edo zenbait produkturi eragiten diete, aldi berean. Hori dela eta, ezin da esan produktu bakar baten gastua direnik, eta beste esleipen-irizpide batzuk erabili behar dira.

Finantzaketa Iturrien Kostuak eta Hautaketa

Finantzaketa Iturrien Kostuak (FI.IT.KO)

Enpresak erabiltzen dituen baliabide gehienek kostuak eragiten dituzte. Enpresa batez besteko kosturik baxuena eragiten duen finantzaketa-iturria lortzen saiatuko da. Erabilitako baliabide-motaren araberakoa izango da finantzaketa-iturriek eragindako kostua:

  • Baliabide propioak: Enpresak ez du interesik edo dibidendu jakinik ordaindu behar kapitalarengatik eta erreserbengatik, baina finantza-kostu bat dute. Finantza-kostu horrek aukera-kostuaren balio bera du. Ez dago kostu espliziturik.
  • Epe luzerako besteren baliabideak: Modalitate guztietan kontratu bat dago beti, eta hor zehaztuta daude maileguaren baldintzak eta zer interes ordaindu beharko den. Kostu esplizituak dituzte.
  • Epe laburrerako besteren baliabideak: Berezko finantzaketa-iturriek zero kostua izan ohi dute. Hornitzaileen kredituak kostu inplizitu bat izango du, eskura ordaintzeagatik deskontu bat eskaintzen badute.

Finantzaketa Iturrien Hautaketa Irizpideak (FI.IT.HA)

  • Inbertsio-mota: Aktibo korronteko ondasun bat finantzatu behar denean, finantzaketa-iturri epe laburrekoa izan daiteke. Ondasunak enpresan urtebete baino denbora luzeagoan egon behar badu, finantzaketa itzultzeko epeak ere urtebete baino luzeagoa izan beharko du.
  • Enpresak zenbateraino zorpetu nahi duen: Enpresak zorpetze-maila txikiagoa izan nahi badu, finantzaketa-iturri propioak bilatzeko ahalegina egin beharko du. Errentagarritasun ekonomikoa handitu nahi badu edo finantzaketa-baliabide propioak erabili ezin baditu, kanpoko finantzaketa-iturriak erabiliko ditu.
  • Finantzaketa kostua: Epe luzerako finantzaketa-iturriek kostu handiagoa izan ohi dute, eta finantzaketa-iturri espontaneo batzuek ez dute inolako kosturik eragiten.

Inbertsioa: Definizioa eta Ezaugarriak

Definizioa: Une jakin batean inbertsio bat egiten badugu, uko egiten diogu aldi horretan inbertsioaren zenbatekoa kontsumitzeari, etorkizunean gehiago eskuratzeko asmoarekin.

Inbertsioaren Ezaugarriak

  • Hasierako ordainketa (D0): Hasierako momentuan ordaindu behar dena, zero unea.
  • Iraupena (n): Inbertsioak iraungo duen denbora.
  • Kutxa-fluxu garbiak (Fi): Kobrantza eta ordainketen arteko aldea.
  • Hondar-balioa (R): Inbertsioaren azken kantitatea.

Inbertsioak Hautatzeko Metodoak

Metodo Estatistikoak (Ez dira gomendagarriak)

Ez lirateke erabili behar, diruaren denboran zeharreko balioa kontuan hartzen ez dutelako.

Inbertitutako diru-unitateko guztizko kutxa-fluxuaren irizpidea (r)

Inbertsioaren guztizko errentagarritasuna ematen du, kutxa-fluxu garbi guztien batura zati hasierako ordainketa eginez lortzen da:

r = (F1 + F2 + ... + Fn) / D0

  • r bat baino handiagoa bada: irabaziak.
  • r bat baino txikiagoa bada: galerak.

Inbertitutako diru-unitateko batez besteko kutxa-fluxuaren irizpidea (r')

Urteko errentagarritasunaren hurbilketa lortzean datza. Urteko batez besteko kutxa-fluxua zati hasierako ordainketa eginez lortzen da:

r' = F (Batez bestekoa) / D0

r' zenbat eta handiagoa, gero eta komenigarriagoa.

Metodo Dinamikoak

Une jakinetan sartu eta irteten den diru-kantitatea kontuan hartzen dute.

Barne Errendimendu Tasa (BET)

Helburua: Inbertsio-aukera batek ematen duen errentagarritasuna kalkulatzea.

BET ekuazioaren berdina jarriko dugu, baina = 0 bukaeran, zeren i zalantza da kalkulatu nahi duguna. Horrek esango digu zenbatekoa den inbertsio honen errentagarritasuna.

Ondoren, i (BET) eta r (eskatutako errentagarritasuna) konparatuko ditugu:

  • i > r: Inbertsio errentagarria.
  • i = r: Ez irabazirik ez galerarik.
  • i

Descargar

PDF Word HTML