Enpresa: Definizioa, Funtzioak, Elementuak eta Antolakuntza
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,15 KB
Enpresa: Definizioa eta Funtzioak
Enpresa eragile ekonomiko bat da, ekoizpen-faktoreak erabiliz ondasunak eta zerbitzuak sortzen dituena. Kontsumitzaileen eskura jartzen ditu ondasun eta zerbitzu horiek, aberastasuna sortuz eta arriskupean jardunez. Enpresaren antolakuntza enpresaburuaren esku dago.
Mikroekonomia eta Enpresa
Adam Smithen "esku ikusezinaren" mekanismoan oinarritzen da ikuspegi mikroekonomikoa. Merkatua da enpresan agintzen duena. Produkzio-faktoreak merkatuan erosten dira, eta ekoitzitako ondasunak eta zerbitzuak merkatuan saltzen dira. Enpresa eta ekoizpen-funtzio matematikoa berdintzen dira; prezioak merkatuak ezartzen ditu.
Enpresaren Elementuak
Giza Faktoreak
- Langileak
- Akziodunak edo jabeak
- Zuzendariak, gerenteak
- Bezeroak
- Finantza-agenteak
- Hornitzaileak
Faktore Materialak
- Kapital finkoa (ez-korrontea): Epe luzera enpresan iraungo duten ondasunak (adibidez, makineria).
- Kapital zirkulatzailea (korrontea): Etengabe aldatzen ari diren ondasunak (adibidez, lehengaiak).
Antolakuntza
Enpresaburuaren zereginak:
- Agintaritza
- Planifikazioa
- Koordinazioa
- Komunikazioa
Ingurunea
Enpresa baldintzatzen duten faktoreak:
- Soziokulturalak
- Politikoak
- Legalak
- Teknikoak
Enpresaren Helburuak
- Etekinak maximizatzea: Diru-sarrerak - Kostuak.
- Errentagarritasuna maximizatzea: (Lortutako etekina / Inbertitutako kapitala) * 100.
- Enpresaren hazkundea: Merkatu-kuota handitzea. Merkatuan ondasun baten salmenta guztiak = %100; enpresa batek saltzen duena = %X.
- Ekoizkortasunaren hazkundea (kostuak minimizatzea):
- Batez besteko kostua: Guztizko kostua (GK) / Ekoizpena (E).
- Marjinala: GK / E.
- Finantzak hobetzea: Likidezia bilatu (aktiboak diru bihurtu) eta zorrak kitatu (maileguak itzuli).
Enpresaren Funtzioak
- Ekoizpena: Lehengaiak lortu, eraldatu eta ondasunak ekoiztu.
- Inbertsioa eta finantzaketa: Kapitala lortu eta kudeatu, inbertsioak aztertu, ordainketak egin.
- Merkaturatzea edo marketina: Ondasunak saldu eta promozionatu.
- Giza baliabideak: Langileak aukeratu, formatu eta motibatu.
- Administrazioa:
- Plangintza
- Antolakuntza (mekanikoa)
- Kudeaketa
- Kontrola (dinamikoa) - Helburuak lortzea
Antolakuntza-Funtzioa
Antolakuntza-funtzioari esker, zehaztutako planak gauzatzen dira, enpresa osatzen duten guztien lankidetzarekin. Antolatzea ordenatzea da, egitura bat sortzea; bertan, ongi zehazten dira enpresako kide bakoitzaren zeregina, erantzukizuna eta aginte-maila: espezializazioa, sailkapena, autoritatea eta zuzendaritza.
Enpresa Motak
- Banako enpresa: Nortasun fisikoa duen enpresa mota bat da, jabea pertsona fisiko bat da.
- Enpresa sozietatea: Nortasun juridikoa duen enpresa mota bat da, beraz jabearena ez den beste nortasun desberdina duen enpresa da.
- Sozietate pertsonalista: Garrantzitsuagoak dira bazkideen ezaugarri pertsonalak sozietatean duten kapitala baino.
- Sozietate kapitalista: Kapital-ekarpena bazkideen ezaugarriak baino garrantzitsuagoa da.
Pertsona Fisikoa eta Juridikoa
- Pertsona edo nortasun fisikoa: Gizakiok garenok legepean jokatzeko dugun identifikazio juridikoa, eskubideak eta betebeharrak ditugu. Bat egiten du gizatasunarekin.
- Pertsona edo nortasun juridikoa: Pertsona fisikoekiko paralelismoa da, nahiz eta gizakiaren fisikotasuna ez izan, erregistro publikoan idatzi ondoren legearenpean eskubideak eta betebeharrak dituen subjektua da.
Eskritura Publikoa
Notario baten aurrean sortzen den dokumentua da, normalean gero erregistro publikoaren batean idatzia gelditzeko (enpresa baten kasuan, Merkataritza Erregistroa edo Kooperatiben Erregistroa, adibidez).
Analisi Estrategikoa eta Hazkunde Motak
- AMIA analisia: Indarguneak eta ahuleziak (barne-analisia), aukerak eta mehatxuak (kanpo-analisia).
- Lehia-indarrak: Ordezko produktuak, lehiakide berriak, bezeroen negoziazio-ahalmena, hornitzaileen negoziazio-ahalmena, lehiakideen arteko lehia-maila.
- Kanpo-hazkundea:
- Klusterra: Negozio bereko enpresen kontzentrazio geografikoa.
- Joint Venture: Kapitala edo aktiboen ekarpen amankomuna.
- Trust: Kontzentrazio bertikala; ekoizpen-prozesuko faseak bateratzen dira.
- Kartela: Sektore bereko enpresen arteko akordioa (adibidez, prezioak finkatzeko).
- Holding: Enpresa nagusi batek beste enpresa txikiagoen akzioak kontrolatzen ditu, erabakiak hartuz.