Oligopolioa eta Monopolioa: Ezaugarriak eta Funtzionamendua

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Economía

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,22 KB

Oligopolioa

Ezaugarriak

  • Enpresa gutxi: Merkatu-kuota osoa enpresa gutxi batzuen artean banatzen da. Eskaintzaile gutxi direnez, prezioetan eragin dezakete.
  • Merkatu homogeneoa: Behar bera asetzeaz gain, trukagarriak dira elkarren artean, hau da, ordezko produktu perfektuak dira.
  • Kapital-inbertsio handiak: Inbertsioak eta teknologiak enpresa handi-handien esku daude soilik.

Funtzionamendua

Kolusioa

Merkatu oligopolisten arloan, enpresen arteko lehia askearen kalterako hitzarmen bat da.

Kolusiorik gabe

Enpresek prezioak finkatzen saiatzen dira, kontuan hartuta zenbat sal dezaketen eta lehiakideek zer nolako erreakzioak izan. Hiru estrategia izan ditzakete:

  • Aurrea hartzeko merkataritza-politikak: Enpresa bakoitzak lehiakideek zer egingo duten igartzen saiatzen da.
  • Prezio-gerrak: Enpresa oligopolista batek salmenta prezioa jaisten badu, besteek jaitsi gabe, haren merkatu-kuotak eta diru-sarrerak gora egingo dute gainerako enpresen kontura.
  • Prezioen lidergoa: Merkatuan lider den enpresak prezioa eta eskaintzaren gainerako baldintzak finkatzen ditu.

Kolusiozkoa: Kartelak

Enpresen elkarketa informalak dira, merkatuko lehia gutxitzeko edo paretik kentzeko sortutakoak, baina enpresa bakoitzak bere independentziari eusten diola.

Bi modutan:

  • Prezioa alde batera utzita lehiatuz: Enpresen lehia diseinuan, kalitatean edo beste edozein faktoreren inguruan izaten da, aurretik elkarrekin adostutako prezioak errespetatzen dituzte.

Monopolioa

Enpresa bakar batek asetzen du eskari osoa eta erabateko ahalmena du erabakitzeko zenbat ekoitzi eta zein preziotan.

Motak

  • Baliabide bat eskuratzeko esklusiba izatea: Enpresa batek ondasun edo zerbitzu jakin bat lortzeko ezinbesteko ekoizpen faktoreren bat kontrolatzean, bera bakarrik eskaini ahal izango du produktu edo zerbitzu hori.
  • Lege eskubideak izatea: Jatorri pribatu edo publikokoak dira.
    • Patenteak: Lege babesa lortzeko formula bat da. Patenteak pribatuak dira, horren bidez industrian aplika daitekeen asmakizuna egin dutenari aitortzen zaio hura esklusiban ustiatzeko eskubidea denbora jakin baterako.
    • Administrazio emakida: Askotan sektore publikoak ondasun jakin bat ekoizteko edo zerbitzu jakin bat emateko eskubidearen esklusiba du.

      Emandako zerbitzuaren ezaugarriak: Ez da komeni merkatu berean enpresa bat baino gehiago aritzea. Enpresa bakar bat badago, hornidura kostuak murriztu egiten dira eta horri monopolio naturala esaten zaio. Adibidez: Renfe.

  • Kostu abantailak: Enpresa batek lehiakideek baino kostu txikiagoan ekoizten badu, merkatuan nagusitu egingo da.

Funtzionamendua

Monopolio batek eskari oso ez-elastikoa duen ondasun bat eskaintzen du, hau da, ordezko gutxi edo ordezkorik ez duen ondasun bat. Orokorrean, eskari ez-elastikoa duten ondasunak kontsumitzailearentzat ezinbestekoak dira, eta eskari elastikoa dutenak, berriz, ez dira ezinbestekoak.